Iturriotzeko
bentan hasi dugu Gazume mendiaren igoera. Etxetzar horretan igaro zuen gaua
Loiolako San Inaziok. Bere ezkerretik pasatzen den bidea hartu dugu, San Joan
Bataiatzailearen ermitaren ondotik.
Bidegurutze
batera iritsi eta eskuineko bidezidorra hartu dugu GRaren seinale zurigorriek
erakusten diguten norabidean. Egurrezko zutoin batera iristean, eskuinera jo
dugu Gazume mendirantz.
Maldan
gora jarraituz, bideak borda erori baten ondora eraman gaitu eta aurrerago
osorik dagoen batera igo gara. Bidezidor nabarmenak, erraz erakutsi digu
tontorrerako bidea. Azken maldari aurre egin eta berehala iritsi gara Gazumen
dauden buzoia eta erpin geodesikoaren ondora.
Ikuspegiaz
gozatu eta gero, Zelatungo bodetara jaitsi gara harkaitzetan kontu handiz
ibiliz. Aurrez aurre Hernioko tontorra dugularik, bordetara jaitsi eta
hamaiketako ederra egin dugu. Abiapuntura itzultzeko, Iturriotzetik datorren
ohiko bidetik behera egin dugu.
Klikatu hemen ARGAZKIAK
ikusteko
https://menditxiki1.blogspot.com/2023/11/gazume-iturriotzetik.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario