miércoles, 9 de junio de 2021

Erronkak - Desafíos

BERAKO MANTTALE TALDEKOAK vs. OIER ARIZNABARRETA 

Aurten Berako Mendi Maratoi Erdia egin ez denez, Manttale Mendi Lasterketa taldeak erronka bota zion Oier Ariznabarretari: ezetz irabazi Manttale taldeko harrobiko gazte eta beteranoez osatutako taldeari. Taldekide bakoitzak kilometro bat egin behar zuen eta Oierrek ibilbide osoa. Manttaleko 21 lasterkariek maratoi erdia 1:45:46tan bukatu dute eta Oier Ariznabarretak 1:47:11tan. Oierrek lasterketaren errekorra du (1:37:30) eta lasterketaren azken 6 edizioak irabazi ditu. 






JOKIN LIZEAGA - BAILARAKO 5 TONTORREN SAIAKERA

Jokin Lizeagaren Bailarako 5 Tontorren marka saiakera: Onddo-Adarra-Onddi-Santa Barbara-Buruntza (28 Km / 1750 mD+). 3 urte pasa dira Jokin Asturiaseko mendi lasterketa batean buru zihoala hil ala biziko istripua izan zuenetik. “Ezina Ekinez Egina” izeneko erronka bitarteko itzuli da. Eta ez nolanahi gainera, ibilbideko errekorra suntsituz eta jende ugariren animo eta babesaz inguratuta.


ARITZ EGEA - EGUZKIAK IRAUN BITARTEAN

Aritz Egeak “Eguzkiak iraun bitartean” erronka burutu zuen. Helburu nagusia dirua SuperH eta Baila con EM elkarteen bidez ikerkuntzara bideratzeko dirua biltzea zen eta horretarako Ezkiotik Izazpi mendira eguzkia irten zenetik ezkutatu arte joan etorrian ibili zen, 7 itzuli eta erdi emanez eta 83 kilometro baina gehiago burutuz.




CARLOS MORAN - 3000xNahia
Elkartasun erronka honen helburua Nahia Gomez gazteak duen giltzurrunetako gaixotasuna (Glomerulonefritis fokala eta segmentario kortikorresistentea) ezagutaraztea da. Horretarako, Carlos Moranek 3.000 kilometro egin zituen: 1.000 km mendian (Zegama Aizkorriko ibilibidean 24 maratoi), 1.000 km bizikletan eta 1.000 km asfaltoan. Hau da marka!








ELENA CALVILLO - NON STOP ALIMENTS GR1- GR 7 600 Km

GR 1 eta GR 7 ibilbideak jarraituz, Katalunia herrialdea zeharkatu zuten 6 egunetan 13 trail korrikalari 600 Km eginez, beraien artean Elena Calvillo. Ekimen solidario honen helburu nagusia, kirola eginez ahalik eta elikagai gehien biltzea zen, Elikagaien Bankuari laguntzeko. 11.000 kg lortu zituzten!








IMANOL ALESON - #GR11urdina

Erronka, GR11 Transpirenaika ibilbidea egitea, Cap de Creus-etik (Girona) Higer Lurmuturrera (Hondarribia). Ohiko ibilbidea 46 etapatan zatituta egon arren, Imanol Alesonek 13 etapetan egin zuen, inongo asistentziarik gabe. Guztira 800 km-ko ibilbidea eta 56.000 metroko desnibel metatua. Eta hau guztia aniztasun funtzionala duten pertsonen alde. Etapa bakoitza aniztasun mota baten alde egin zuen eta azkenengoa beste guztientzat izan zen.





No hay comentarios:

Publicar un comentario