miércoles, 23 de noviembre de 2016

Karakate!

Elgoibartarrontzat esku-eskura dago edozein egunetan karakatera igotzea, zorioneko gara horretan. Horregatik, erlazio berezia dago elgoibartarron eta muskurutxuko "Muneta" izeneko tontor honen artean. 700mtako desnibela guretzat neurri unitate bat ere bada; edozein menditan 1050m igotzea falta bada, karakate eta erdi igotzea falta dela esaten dugu elgoibartarrok.
700mtako desnibelaz gain, sekretu asko gordetzen dituen mendia da. Gezurra badirudi ere, oraindik noizean behin galtzen naiz bere pagadietatik jeisten!
Karakate, Soraluzerekin elkartzen gaituena ere bada, nahiz eta aurten desafio ederra bota diguten tontorraren beste aldetik! Baina benetan, zeresan handiena urteroko zitak edukitzen duela pentsatzen dut, Karakateko igoerak alegia.

Fotoiosu Artista, antena zatar hori ere polita ikusten da argazkian

Lasterketa zaharrenetariko bat izateaz gain (eta noski, apostu batetatik sortua!), badauzka berezitasun batzuk. Bidea ez dago markatuta, izen ematea debalde da, eta ondoren babajana egiten da elkartean.
Hau dena Morkaikoren eskutik. Eskerrik asko, benetan. Hurrengo urtean ere hor egongo gara!


Aurtengo kontakizuna Pirukeriak blogean

No hay comentarios:

Publicar un comentario