martes, 1 de septiembre de 2020

MENDI LASTERKETEN ANTOLAKUNTZAK COVID-19AREN BAITAN / LA ORGANIZACIÓN DE LAS CARRERAS PENDIENTES DEL COVID-19

Aurreko zenbakian, konfinamendu egoeran Euskal Herriko korrikalariek pandemiari nola aurre egin zioten ikusi genuen.
 
Galdu baduzue, irakurtzea gomendatzen dizuegu, hemen utziko dizuegu esteka:
 
 
Zenbaki honetan, lasterketen antolamenduei erreparatuko diegu. Gehienek, borondatez, urte osoan lan egiten dute, lasterketaren egunean parte-hartzaileari ezer falta ez dakion. Lehia-geldialdi horrek zer ekarri dien jakiteko, 6 galderako galdetegi bat diseinatu dugu, eta horri esker jakin ahal izango dugu zer bizi izan duten eta nola egin dieten aurre pandemiaren ondoriozko erronka erantsiei.
En el número anterior, descubrimos como hicieron frente a la pandemia los y las korrikalaris de Euskal Herria durante el estado de confinamiento.
 
Si os lo perdisteis, os recomendamos su lectura, aquí os dejamos el enlace:
 
 
En este número nos vamos a centrar en las organizaciones de las carreras. La gran mayoría, grupos de personas que, de forma voluntaria, trabajan todo el año para que el día de la carrera no le falte de nada al participante. Para conocer los pormenores de lo que les ha supuesto este parón competitivo, hemos diseñado un cuestionario de 6 preguntas que nos ayudará a hacernos una idea de lo que han vivido y como han afrontado los retos añadidos debidos a la pandemia.



Hauek dira gure lasterketa antolatzaileei planteatutako galderak:

1- Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
2- Zer suposatu dizue erabaki honek?
3- Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
4- Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
5- Zer egin duzue izen-emateekin?
6- Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Erantzunak irakurri nahi?
El cuestionario que enviamos, se conformaba de estas 6 preguntas:

1- ¿Pese a ser una decisión dolorosa, ¿la tomasteis rápidamente? O... ¿os costó?
2- ¿Que os ha supuesto esta decisión?
3- Al margen de no disputarse las carreras, ¿cuales son las consecuencias mas importantes que os acarrea?
4- ¿Como ha sido la respuesta de los y las corredoras tras la comunicación de vuestra decisión?
5- ¿Qué habéis hecho con las inscripciones?
6- ¿Teméis que tenga repercusión en la próxima edición?
¿Quieres conocer las respuestas?


ALOÑAKO IGOERA


1. Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
Lasterketa ez dugu bertan behera utzi. Oraingoz eta pandemia nola doan ikusiz, lasterketa atzeratzea erabaki genuen (Irailaren 12-ra). Lasterketa eguna pandemiaren erdi erdian arrapatu zuen, beraz ez genuen erabakia hartzeko zailtasunik izan, argi zegoen!! Orain buruko min handiagoak dauzkagu Irailean burutu ahalko den edota bertan behera ustea, gauzak ez bait daude batere argi.
2. Zer suposatu dizue erabaki honek?
Aurtengo ediziorako dortsal guztiak agortuta geneuzkan eta itxaron zerrendan korrikalari pillatxo bat zain. Aloñako Igoeran partehartzeko sortzen den ilusio somatzen dugu eta hauei ezin erantzutea da suposatzen digun pena handiena.
3. Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
Lasterketa burutuko ez balitz ekonomikoki zulo oso handia utziko liguke, aurtengo gastu potoloenak eginak genituen eta. Gastuak eginak eta diru sarrera gabe oso zaila izango litzake aurtengoari aurre egitea.
4. Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
Daukagun egoeraren ondorioz guk uste dugu, denok zer gertatuko den zain gaudela; bai antolatzaileok baita korrikalariok ere. Ez dago ezer argi zer gertatuko den eta!! Hortaz aparte, korrikalarien jarrera izugarri ona da. Izen emanda dauden korrikalarietako batek ere ez digu inskripzioaren dirua itzultzeko eskatu, horrek adierazten digu jendeak aurtengo edizioan partehartzeko esperantza eta gogoa daukala.
5. Zer egin duzue izen-emateekin?
Lasterketa egingo denaren esperantza daukagu. Data aldaketak badakigu izenemandakoen artean baja batzuek egongo direla, beste batzuk partehartu nahiko dutela, guzti hori gestionatzeko lanetan hasiko gara erabaki finko bat daukagunean.
6. Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Covid-19aren eragina arlo guztietan izango dugula uste dugu. Baita mendi lasterketetan ere. Iñor ez daki hemendik aurrera nola izango diren lasterketak, ze arau bete beharko den, ze jarraibide izan...guzti hori botatzen dugu faltan!! Agintariek ez dutela arlo hauetan ezertxo ere azaldu.


VI. ARRASATE UDALATX (2020/04/05)


1. Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
Erabakia ez da inondik inora erraza izan. Izen emate guztiak aurretiaz agortuta zeudela, apirilaren 5ean lasterketa ez ospatzea erabaki genuen. Egoera orokorrean asko nahasten zebilen martxoa hasieratik eta egoera noraino iritsi zitekeen jakin ez arren antolakuntzako kide guztiok argi ikusi genuen lasterketa, ospatzekotan beste data batean izan beharko litzatekeela. Apirilean behintzat ez.
2. Zer suposatu dizue erabaki honek?
Lasterketa apirilean ez zela ospatuko erabakitzeaz bat, aukera ezberdinak aztertzen eta baloratzen hasi ginen, boluntario eta kolaboratzaile nagusiekin kontaktua mantenduz.  Aste batzuk pasa ondoren eta egoera zein den ikusita lasterketa azkenean bertan behera uztea erabaki dugu, baina ospatzeko aukera ezberdinak lantzen ibili gara azken aste hauetan. Egoera oso nahasia izan da eta horrek ez du asko lagundu berme minimo batzuk bilatzeko orduan.
3. Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
Zuzenean eta zeharka kaltetuak izango diren pertsonak hainbat dira. Balorazio orokor bat eginez gero eta honelako kirol hitzorduek herrian duten garrantzia baloratzen badugu, ondorioa zein den argi dago. Antolakuntzari dagokionez, irabazi asmo gabeko ekintza izanik, erronka nagusiena arlo ekonomikoari lotuta egongo da. 
4. Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
Korrikalarien jarrera oso positiboa eta errespetu handikoa izan da prozesu guzti honetan. Jarrera berdina erakutsi dute gure laguntzaile, babesle eta boluntarioek ere. Asko eskertu dugu guztien partetik jaso dugun babesa eta antolakuntzaren erabakia errespetatu dute uneoro.
5. Zer egin duzue izen-emateekin?
Lasterketako edizio honetan izena eman zuten 350 lasterkariei ordaindutako dirua bere osotasunean itzuli diegu. Honetaz gain, 2021ko ediziora begira, ez-ohiko izen-emate prozesu bat izango dugu eta 350 lasterkari hauek, aurretiaz izena eman eta parte-hartzeko aukera izango dute.
6. Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Antolakuntza taldeak lanean jarraitzen dugu eta momentu honetan erantzunik gabeko galdera asko daudela iruditzen zaigu. Dena den, hurrengo urteko ediziora begira gauza asko argituko direla espero dugu. Gure partetik, urte hau atzean utzi eta berriro ere Udalatx eta bere inguruez gozatzeko aukera izango dugula espero dugu.


IX. ARRIARANGO MENDI LASTERKETA (2020/03/14)


1. Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
Kosta egin zitzaigun pixka bat erabakia hartzea ez bait genuen sinisten, lasterketako azken astean sartu, eta honelako egoera bat gerta zitekeenik. Ala ere, lasterketa baino 3 egun lehenago bildu ginen eta oraindik alarma egoeran egon ez arren, aho batez lasterketa 2 hilabetez atzeratzea erabaki genuen, eta ondoren egoerak berdin jarraitzen zuela ikusita bertan behera utzi genuen.
2. Zer suposatu dizue erabaki honek?
Dagoeneko den dena prest geneukan, bideak garbituta, ibilbidea markatuta, anoa guneetako hornidurak, luntxerako janariak, kamisetak erosita,... bakarrik irteera ematea falta zen, eta bat batean dena gelditu behar.
3. Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
Lasterketa ez egiteaz aparte, arazo nagusia ekonomikoa izan da. Gastuak jadanik eginda genituen: janaria, kamisetak, ... baina korrikalari, ikusle eta boluntarioen segurtasunak ez dauka preziorik.
4. Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
Korrikalarien jarrera oso ona izan da. Denek ulertu dute egoera eta txalotu dute hartutako erabakia, nahiz eta momentu horretan egoera oso arraroa zen guztiontzat eta agian ulertzeko ez oso erraza.
5. Zer egin duzue izen-emateekin?
Hasieratik garbi izan dugu izen ematearen %100-a itzuli behar genuela. Hasieran data aldaketa egin genuenean, gutxi batzuk data berrian ezin zirela etorri esan ziguten eta dirua bueltatu genien. Ondoren behin betiko bertan behera uztea erabaki genuenean guztiei itzuli genien ordaindutakoa.
6. Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Ez dugu uste eraginik izango duenik. Akaso jende gehiago etorriko da, aurten lasterketarik egon ez denez, korrikalariak gogo gehiagorekin eta hobeto prestatuta etorriko dira.


II. BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS): GASTEIZ – IRUÑEA (2020/05/01)


1. ¿Pese a ser una decisión dolorosa, ¿la tomasteis rápidamente? O... ¿os costó?
Siempre es una decisión difícil, sobre todo cuando el motivo estaba rodeado de tanta incertidumbre como en este caso. Ahora, a toro pasado, todos sabemos lo que ha pasado, pero a finales de febrero y principios de marzo todo eran dudas. No sabíamos si el estado de alarma iba a durar 15 días o... 3 meses. Cuando vimos que no podíamos garantizar la seguridad de los corredores y voluntarios en todos los aspectos tomamos la decisión. Que en este caso fue aplazarla, porque el formato del Circuito aquí nos benefició al hacerse una carrera al año. En 2021 serán dos.  En cuanto a la Artxanda Urban Trail, que iba a disputar su primera edición a finales de mayo, una vez aplazada la BUTS, era evidente que iba a seguir el mismo camino. Y en su caso la aplazamos al próximo mes de noviembre. Es una carrera mucho más pequeña y su encaje en el calendario vizcaíno era más sencillo.
2. ¿Que os ha supuesto esta decisión?
Nos ha alterado gravemente todas las previsiones que teníamos no para este año, sino también para 2021, en el que íbamos a recuperar la Bocineros-Deiadar Xtreme, con nuevos recorridos, nuevas fechas... Pero al trasladar la Gasteiz-Iruñea (Antsoain) a ese año y tener ya dos carreras del Circuito BUTS en 2021 nos parecía una temeridad organizar también la Bocineros-Deiadar, que tendrá que esperar otro año más... Somo un club pequeño, una organización pequeña, y damos para lo que damos. Preferimos hacer pocas cosas y bien.
3. Al margen de no disputarse las carreras, ¿cuales son las consecuencias mas importantes que os acarrea?
Parte de la pregunta creo que ya te la he respondido en la anterior. La otra parte de las consecuencias es la económica. Nosotros aplazamos la carrera a poco más de un mes de su fecha prevista, con muchos gastos ya realizados. Eso nos creó mucha incertidumbre porque como te he dicho, somos una organización pequeña y una situación de esas puede suponer tu desaparición si los corredores te dan la espalda. Nosotros apelamos a su confianza y ofrecimos devolver toda la inscripción pidiéndoles solo paciencia para cubrir esas posibles bajas con las nuevas inscripciones.
4. ¿Como ha sido la respuesta de los y las corredoras tras la comunicación de vuestra decisión?
La verdad es que el comportamiento de los/las corredoras ha vuelto a ser lo mejor de toda esta situación. Hemos recibido el apoyo y solidaridad de la inmensa mayoría y las bajas han sido muy pocas. La mayoría de corredores de fuera de Euskal Herria, que iban a correrla aprovechando que el viernes era fiesta y les permitía desplazarse sin perder una jornada de trabajo. También es verdad que hemos tenido casos de personas que no han atendido a nuestras razones y quería la devolución de la inscripción al día siguiente de la suspensión. Y además con muy malas formas... amenazando con denuncias... algo muy desagradable, aunque, como digo, muy minoritario.
5. ¿Qué habéis hecho con las inscripciones?
Las mantenemos para la nueva fecha de 2021 y los que no quieran o puedan correrla en la nueva fecha les ofrecemos la posibilidad de devolverles el importe. Solo les pedimos un poco de paciencia para realizar esas devoluciones según vaya habiendo nuevos inscritos. O también pueden buscar ellos mismos a una persona que quiera su dorsal. O trasladarlo a la Iruñea (Antsoain-Donostia) que se celebrará tres meses después, a finales de julio. Como he dicho, estamos muy contentos con la respuesta de los/las corredoras, ya que las peticiones de devolución de la inscripción no han llegado a la veintena de las más de las 300 personas inscritas y ya hemos devuelto más de la mitad de esas solicitudes.
6. ¿Teméis que tenga repercusión en la próxima edición?
Somos una carrera/circuito nuevo, que buscamos asentarnos en el calendario de CxM y este tipo de situaciones siempre te crean incertidumbre. Al organizador y a los/las corredoras. Viendo el comportamiento de la gente, creemos que la repercusión será mínima, pero hasta que no se acerque la nueva fecha de la carrera, y sobre todo las siguientes carreras del Circuito, no estaremos seguros de que todo ha vuelto a la normalidad y seguimos contando con el respaldo de corredores/as y voluntarios/as, que es la otra pata imprescindible sobre la que se sustentan nuestras carreras, como creo yo cualquier carrera por montaña.


XVI. BERAKO MENDI MARATOI ERDIA (2020/04/19)


1. Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
Erabakia alarma egoera baino 3 egun lehenago hartu genuen,gehiengoaren erabakiz nahiz eta hasiera batean lasterketa gauzatzeko bideak bilatu genituen.. buruak eta zentzuak bihotzari irabazi zion azkenean.
2. Zer suposatu dizue erabaki honek?
Erabakiak ondorio sentimental izan zituen batez ere,15 urtez jarraian lasterketa antolatzen pasa ondoren iñork ez zuen amore eman nahi eta. Ekonomikoki eta izen emateak gauzatu gabe geneuzkala kontutan hartuta, aurtengo inversión datorren urterako aurreratuak utziko ditugu.
3. Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
Arazo bakarra babesle eta laguntzaile guztiekin hitzartu genituenak bertan behera uztea izan zen,telefono deiak eta azalpenak. Bestetik gazte lasterketa berri baterako egindako ahalegin guztiak ezerezean gelditu ziren eta frustrazio puntu bat ere sentitu genuen.
4. Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
Hasiera batean,korrikalariek ez zuten hain garbi ikusten gure erabakiaren zergatia baino denborak arrazoia eman digu.
5. Zer egin duzue izen-emateekin?
Izen emateak gauzatu aurretik utzi genuen bertan behera lasterketa.
6. Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Saltsa guzti honek guztion bizitzan eragina izango du txertoa atenta bittartian beraz gure lasterketak ere ondorioak izan ditzakeela pentsa genezake. Antolakuntza ilusio eta gogo gehiagoz ahal bada saiatuko gara gerta ez dadin...


XVI. CAMILLE EXTREME (2020/06/21)


1. Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
Egia esan, bakoitzak bere barrenean bazekin martxotik aurrera bizitzen hasi ginen egoeran, ezinezkoa zela Camille Extreme bat ateratzea. Egia da, ia hiru hilabete falta zirela eta horregatik denbora hartu genuen erabakia hartzeko. Are gehiago lasterketan 600 pertsona izena emanda daudenean… baina gure inguruan gertatu den guztia ikusita, jendeak sufritu duena ikusita, horrelako erabaki bat hartzea zuzenena izan da Erronkari Bailarako jendea babesteko, hori lehentasuna izan baita guretzat.
2. Zer suposatu dizue erabaki honek?
Lehenik eta behin pena handia. 15 urteren ondoren atera dugun ondorioetako bat da, Camille Extreme lasterketa bat baino gehiago dela. Herriko jendeak geroz eta gehiago bizi du lasterketa, eta esaterako, Izabako gazteentzat kolpea izan da; aurten Espainiako Txapelketa izanik, izen ezagun asko ikusteko irrikitan zeuden. Bestalde, guretzat antolakuntza bezala denborarekin hartutako erabakia izan denez, ez digu galera handirik eragin.
3. Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
Esan bezala, hasiera batetik argi ikusi genuen ez zela mendi lasterketa bat egiteko unea. Horrelako krisialdi baten erdian beste lehentasun bat izan behar dira ardatz. Argi dugu gurea, garrantzitsua izanik ere, aisialdia dela eta aurtengo udaberrian Osasuna lehenetsi behar izan dugu. Eta denborarekin hartutako erabakia izan denez ez genituen inbertsioak egin. Beraz, ekonomikoki kolpe handirik ez dugu jasan.
4. Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
Oso ona. Bertan behera gelditu zenetik korrikalari guztiek ados daudela adierazi digute. Jaso ditugun mezu guztien artean ez dugu esta bat jaso kritika eginez. Nik uste, Covid 19ak argi utzi dituela gauzak eragin dituen kalte guztiekin. Gainera, aurten, Euskal Herriko korrikalariez gain, Estatuko beste puntu batzuetako ugari genituen. Eta denek ere, ulertu dute erabakia.
5. Zer egin duzue izen-emateekin?
Hasieratik aukera emango genien lasterkariei izen ematea itzultzeko. Eta egia esan harrituta ikusi dugu gehiengo zabal batek hurrengo urterako gorde nahi izan duela Camille Extremeko dortsala. 400 izen emate genituen eginda, eta 335ek dortsala mantentzea erabaki dute 2021eko ediziorako. Edozein kasutan, eta bizitzen ari garen egoera ekonomikoan, dirua itzuliko genuela ez genuen zalantzan jarri. Lotsagarria izan da izen handiko lasterketa batzuetan izan duten dirua itzultzeko politika.
6. Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Hurrengo edizioa oso urrun dago. Oraindik ezin dugu jakin ze baldintzatan izango garen. Baina orain arte ikusi ditugun lasterketak antolatzeko protokoloak ez ditugu oso bideragarriak ikusten. Egia esan, hórrela ezer antolatzeko gogo handirik ez du ematen, baina Camille Extreme 2021 heltzeko gogo izugarriak ditugu. Era batera edo bestera, korrikalari eta boluntarioekin berriz ere egingo dugu hitzordua.


IV. ENKARTERRI EXTREM TRAILS (2020/04/04)


1. ¿Pese a ser una decisión dolorosa, ¿la tomasteis rápidamente? O... ¿os costó?
Desde finales de febrero estuvimos siguiendo muy de cerca las noticias, consultando con organismos públicos para poder determinar con antelación cómo abordar la celebración de la carrera en abril. Las noticias eran confusas y las medidas no prohibían actividades ni competiciones no federadas al aire libre.
Y sin esperarlo el día 13/03/2020 se comunica el estado de alarma y sus consecuencias hasta ahora no reconocidas explícitamente por la población. Nos reunimos de urgencia y no dudamos en revisar el reglamento, modificarlo y cancelar de inmediato. Decisión rápida pero dura, muy dura. El sábado 14/03/2020 se comunica la cancelación total de la prueba. La eliminación del artículo del reglamento de fuerza mayor que conlleva la pérdida total de la inscripción y la entrega de la bolsa de corredor cuando las medidas lo permitieran.
2. ¿Que os ha supuesto esta decisión?
A principios de marzo, seguían indicándonos que, al no estar incluidos en carreras pertenecientes a la federación de montaña, no había prohibición. Y todo siguió adelante. Por ello teníamos todo comprado y/o realizada la reserva con importe económico. Compra de comida y bebida para avituallamientos. Compra del material deportivo para los finisher y para bolsa de corredor, premios, cronometraje, reserva de vallas, cinta y banderas de marcaje etc.
3. Al margen de no disputarse las carreras, ¿cuales son las consecuencias mas importantes que os acarrea?
Las consecuencias negativas económicas, la tristeza por no poder disfrutar del trabajo previo realizado.  Y la incertidumbre de si la nueva normativa sobre competiciones deportivas permitirá poder volver a disfrutar de la competición de la misma manera. Pero entendimos que la vida de las personas es mucho más importante y que se debía actuar de inmediato. De hecho, fuimos de los primeros que cancelamos.
4. ¿Como ha sido la respuesta de los y las corredoras tras la comunicación de vuestra decisión?
El 95% de los inscritos ha agradecido a la organización, la eliminación del art. de fuerza mayor del reglamento y la devolución del 50% y la entrega de la bolsa del corredor. Entre ellos su manera de agradecer ha sido no solicitar la devolución del 50% Un 4% ha mostrado descontento por no guardar la inscripción para futuras ediciones. Un 1% ha reclamado el importe total y ha mostrado descontento por todo lo gestionado.
5. ¿Qué habéis hecho con las inscripciones?
Se ha devuelto el 50% de la inscripción y se hará entrega de la bolsa de corredor. Desde el primer momento, tuvimos muy claro que no se pospondría. Los motivos principales, las falsas expectativas de que se celebraría, las pocas fechas en el calendario que no coincidieran con otras carreras y limitar la participación a los corredores/as. No guardamos para 2021 por no poder garantizar la celebración de la prueba en las mismas condiciones que se ofrecieron en 2020.
6. ¿Teméis que tenga repercusión en la próxima edición?
Creemos que las cancelaciones de las pruebas influirán negativamente para futuras ediciones.


XI. EHUNMILAK ULTRA-TRAIL (2020/07/10)


1. Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
Ez zen erabaki erraza izan lasterketa bertan behera uztea, batez ere, lasterketarako lau hilabete falta zirelako eta urte guztia generamalako lanean. Dagoeneko alarma egoeran geunden eta etorkizuna ezin zitekeen aurreikusi. Hala ere, antolakuntza talde guztiak bat egin genuen bertan behera uzteko erabakiarekin. Ehunmilak antolakuntzak aurreko edizioetan ere arduraz jokatzen badakiela erakutsi du eta oraingoan ere horrela egin duela iruditzen zaigu, segurtasuna eta kalitatea ezinbestekoak dira guretzat.
2. Zer suposatu dizue erabaki honek?
Batetik, antolakuntza lanetan gabiltzanontzat lanean aritu ondoren hainbeste desio dugu asteburua iritsi ez izanaren tristura. Bestetik, 2020. urteko balantze ekonomikoa negatiboa izango da. Ondorioz, martxan genituen proiektu eta hobekuntzetan geldialdia izango da.
3. Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
Urtez urteko dinamika puskatuta geratzen da eta orain hasierako urte haietara itzuli beharko dugu; antolakuntzako kideak aktibatu, indartsu zegoen boluntario taldea martxan jarri, krisi honek zuzenean eragin dien babesleekin, laguntzaileekin eta hornitzaileekin harremanetan jarri. Etorkizunean lan asko egitea egokituko zaigu eta hala ere ez gara lehengora itzuliko.
4. Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
Erabakia hartu ondorengo egunetan jaso dugun erantzuna oso positiboa izan da, bai korrikalarien aldetik bai gure proiektuan sinisten duten guztien aldetik. Emailez eta sare sozialen bitartez jaso dugun gertutasunaz oso eskertuak gaude.
5. Zer egin duzue izen-emateekin?
Izen-emateak bertan behera utzi ditugu. Ohiz kanpoko egoera bat izan dela kontuan hartuta, guk ere salbuespena egin nahi izan dugu eta araudian jarrita duguna alde batera utzi eta korrikalariei izen-ematearen ehuneko ehuna itzultzea erabaki dugu.
6. Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Gauden egoeran egonda oraindik ez dakigu COVID-19ak izan duen garapena. Horrek asko baldintzatuko du. Ziur antolakuntzek  eta korrikalariek baldintza berriak izango ditugula. Ekonomikoki eragina handia izan da eta gure babesleek eta laguntzaileek ondorioak izan dituzte.  Horrek guztiak hurrengo ekitaldietan ere eragin zuzena izango du. Guk ere errealitate berrira ohitu beharko dugu eta gure proiektua horra egokitu beharko da.


VIII. EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA (2020/06/06)


1. Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
Erabakiak taldean hartzen ditugu. Covid-ak eragin duen egoera, egunetik egunera aldatzen zijoan eta zaila egin zitzaigun lasterketa bertan behera uztea komenigarri izango zenaren erabakiarekin aldi berean denok bat egitea. Akaso egoera obetuko zenaren esperantza hor zegoen…baina apirilaren erdi aldera, taldekideak elkartu eta momentuko egoerak berak bultzatu gintuen erabakia hartzera, batez ere, osasun publikoarekin genuen arduragatik.
2. Zer suposatu dizue erabaki honek?
Batez ere, tristura handia. Erabakia hartu genuenerako, 2020ko EHME martxan zen. Bilera mordoa eginak, babesleekin harremanak…hainbat hilabetetako lana ezerezean geratu zaigu. Baina lan hau gustu handiz egiten dugu. Pena handiena, egun horretan gure bailaran sortzen den kirol festa bizi ezin izatea da, jendea gure mendietaz, gure parajeetaz disfrutatzeko aukerarik ez izatea.
3. Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
Lehen adierazi dizugun bezela, 2020ko EHME martxan zen dagoeneko: izen emateak osatuak zeuden, baimenak eskatuak, aseguruak, bolondresak lanerako prest…Ondorioak batez ere egindako inbertsioetan somatu ditugu eta baita bestaldeko arazo administratiboetan ere: izen emateen bertan beherakoak, aseguruak atzera bueltatzea…
4. Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
Gure erabakiaren berri emateko, bideo bat sortu eta partekatzea bururatu zitzaigun. Korrikalariei, jarraitzaileei, bolondresei…modu sentikor batean adierazi nahi izan genien, erabakia hartzeak min eman bazigun ere, lan egiteko gogoz eta indarrez jarraitzen dugula, eta datorren urtean, berriz ere elkar ikusiko dugula.
Korrikalarien jarrera orokorrean beti bezala bikaina izan da. Guk uste gehiengo haundi batek emandako arrazoiak ulertu eta konpartitzen dituela.
5. Zer egin duzue izen-emateekin?
Lasterketa bertan behera uzteko erabakia hartzea dexente kosta zitzaigun bezela, izen emateekin zer egin erabakitzea oso azkar adostu genuen. Zenbait lasterketetan bestelako erabakiak hartu badituzte ere, guri, Covid-ak eragindako egoera berezi hau dela eta, egokiena korrikalariei izen ematean jarri zuten dirua guztia itzultzea zela iruditu zitzaigun eta hala egin dugu. Kudeaketa honek sorrarazitako gastua, EHMEk bere gain hartu du.
6. Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Ezetz espero dugu!!! Gurea bezelako mendi lasterketa gehienak bertan behera gelditu dira eta ziur gaude denek ulertu eta bat egiten dutela hartutako erabakiarekin. Datorren urtean, inoiz baino indar eta ilusio gehiagorekin hemen izango gara berriz ere ekainaren 5-ean.


V. GOIERRI KOPA TRAIL 2020


1. Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
Elkarrekin hitz egin badugu ere, Goierri kopa lasterketen talde bat da eta lasterketa/antolakuntza bakoitzak bere independentziaz jokatzen du. Covis19-ko kasua ere hemen sartu dezakegu, lasterketa bakoitzak erabaki baitu atzeratu edo bertan behera uztea. Egia esanda, aukera gutxi izan dute antolakuntza ezberdinek lasterketa aurrera eramateko.
2. Zer suposatu dizue erabaki honek?
Gure kasuan suposatu du aurten herriko lasterketa ez antolatzea, baina egoera orokorrean nola dagoen ikusita hau ez dakit norainoko garrantzia duen: jendea gaixo, askok hilda eta beste askok langabe...horregatik lasterketarik ez izateak ba, nere ustez, ez du garrantzi handirik izan.
3. Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
Ez ditu, gure kasuan, ondoriorik izan. Gasturik ez dugu izan eta izenemateak itzuli ditugu. Pena eman digu aurten ilusio handiaz geundelako lasterketaren inguruko ospakizunak prestatzen, baina tira, hurrengo urterako utziko ditugu.
4. Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
Korrikalarien jarrera ona izan da. Nik uste dut egoera ulergarria dela.
5. Zer egin duzue izen-emateekin?
Izen-emateak bueltatu dira. Kronoak enpresaren laguntza aipatu behar dugu, modu errexean dena egiten lagundu digutelako.
6. Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Hurrengo edizioetan ikusi egin beharko da ze egoera orokorrean gauden. Antolatzaileen ilusioa ez da galdu eta korrikalariena ere ez. Dena egoera "normalagoan" dagoenean uste dut lasterketak indartsu bueltatuko direla. Hala ere kirol antolakuntzak egoera berri batera egokitu egin beharko dira. Lasterketen segurtasuna landu beharko da eta zenbait prozesu berraztertu egin beharko ditugu.


IV. KANPEZU-IOAR MENDI MARATOI ERDIA (2020/05/03)


1. ¿Pese a ser una decisión dolorosa, ¿la tomasteis rápidamente? O... ¿os costó?
Nos costó aplazarla y lo tuvimos que hacer rápidamente a la luz de los acontecimientos a mitad de marzo. Pudimos contactar con casi todos los colaboradores, servicios que contratamos y toda la gente alrededor de la carrera. A todos los corredores se les envió un mail explicándoles la situación.
2. ¿Que os ha supuesto esta decisión?
Lógicamente la baja de corredores, no muchos, la verdad. Así como la baja de algunos servicios. En líneas generales la gente lo ha entendido.
3. Al margen de no disputarse las carreras, ¿cuales son las consecuencias mas importantes que os acarrea?
Si finalmente no se disputa, lo que más preocupa es la edición de 2021, puesto que para las carreras "pequeñas" la no celebración en un año puede suponer la desaparición para años posteriores. El aplazamiento a otra fecha supone "pisar" la fecha de otra carrera, entendemos que se puedan enfadar pero nos sentimos en la obligación de celebrar la edición de 2020, siempre y cuando tengamos todos los permisos y podamos ofrecer un evento que respete la normativa y garantice la seguridad.
4. ¿Como ha sido la respuesta de los y las corredoras tras la comunicación de vuestra decisión?
En general muy buena, ha habido muy pocas bajas, teníamos casi todos los dorsales vendidos dos meses y medio antes de la prueba y no nos hemos resentido mucho en ese aspecto. La gente lo entiende, no es fácil lidiar con esta situación que nos viene nueva a todos y la gente ha sido, y es, muy comprensiva.
5. ¿Qué habéis hecho con las inscripciones?
A día de hoy hemos devuelto todas las que nos lo han pedido, si bien en el reglamento aparece una "fecha tope" para las devoluciones, con la crisis sanitaria todo ha cambiado y hemos optado por devolverlas independientemente del motivo.
6. ¿Teméis que tenga repercusión en la próxima edición?
Francamente sí y esperamos equivocarnos. Esperamos que en 2021 todo vuelva a la normalidad que conocimos antes y poder celebrar una carrera por montaña al uso, con apoyo de corredores/as, instituciones, colaboradores, patrocinadores, voluntarios, etc. Lo que no sabemos es cómo será la nueva normalidad aplicada a estos eventos y no tanto a la carrera en sí, sino a la previa, a los avituallamientos, salidas, duchas, postcarrera (nosotros hacemos una comida con música en directo tras la entrega de premios), en fin todos esos servicios que son imprescindibles en Kanpezu.


X. KILIMON TRAIL (2020/04/04)


1. Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
Asko kostata hartutako erabakia izan zen, batzuek segituan "konturatu" ziren ez zegoela beste irtenbiderik, beste batzuk optimistagoak (edo txoroagoak) azken unera arte itxoitearen aldekoak, erabaki gogorra oso.
2. Zer suposatu dizue erabaki honek?
Nahiz eta desadostasun batzuk egon gure artean, ez gara haserretu eta orain ikusi eta gero nola joan den kontua, pozik gaude, kamisetak eginak genituen eta beste hainbat lan aurreratuak baina lasterketa bat besterik ez da, benetan garrantzitsuak beste gauza batzuk dira.
3. Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
Laguntzaileekin hitz egindakoak, mendi garbiketak eta egunean bertan egiten den festa ezerezean gelditzea.
4. Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
Ongi hartutako erabakia izan dela esan digute batzuek, ea noiz izango den berriz KilimonTrail, eskerrak ere eman digute erabakiagatik, erabaki normala dela uste dugu.
5. Zer egin duzue izen-emateekin?
Gure kasuan, ez dugu dudatan jarri izena emandako guztiei dirua 100% bueltatzea, guk ez dugu izan gertatutakoaren kulparik baina korrikalariak ere ez, hurrengo KilimonTrail antolatzen dugunean (antolatzen badugu) etorriko dira nahi badute, guk berdin egingo dugu lan gogor etortzen direnentzat, gustu handiz egiten dugu eta lan hori, lasterketa egunean beraien berriketa, sufrimendu eta eskerrak jasotzeko.
6. Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Ziur baietz, ez dakigu nola eragingo dion, datorren urtean ikusiko dugu.


XVII. PAGOETA MENDI LASTERKETA (2020/04/26)


1. Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
Lehenik eta behin atzeratzea erabaki genuen, baina orduan konturatu giñen beste zenbait lasterketa ere antolatzen direla eta jakinda zein esfortzua egin behar den lasterketa bat antolatzeko, ez dela justua beste lasterketa baten egunean geurea antolatzea, beraz, bertan behera uztea erabaki genuen. Pena handiz baina horrela behar zuen.
2. Zer suposatu dizue erabaki honek?
17 urte jarraian antolatzen den lasterketa bat da, Salbatore Mitxelena Ikastolak antolatzen duena, eta pena handiz, bertan behera utzi behar izan dugu kasterketa. Mendi lasterketa mixtoa ere antolatzen dugu eta hortxe muturra sartzen ari giñela ba hauxe gertatu zaigu. Hala ere hurrengo urtean indar berrituta itzuliko gara eta gogotsu. Esan, Salbatore Mitxelena Ikastolak antolatzen duen lasterketa bat dela.
3. Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
Esan bezala, Salbatore Mitxelena Ikastolak antolatzen duen lasterketa bat da. Babesle asko ditugu eta berri txarrak eman beharrean egon gara.
4. Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
Korrikalarien jarrera ezin hobea izan da, erabat ulertu dute hartu behar izan degun erabakiaz. Asko animatu gaituzte eta gogotsu ekingo diogu hurrengo urteko lasterketa antolatzera.
5. Zer egin duzue izen-emateekin?
Hainbat buelta eman eta gero, bi hausnarketa genituen, bata hurrengo urterako izen-emateak gordetzea eta bigarrena ditua itzuli eta hureengo urtean ekitaldi berri bat balitz bedela egitea. Hainbat buelta eman eta gero bigarrengoa egitea erabaki dugu. Dirua itzuli eta hurrengo urtran hasieratik hasi.
6. Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Beldur pixkatekin gaudela ezin ukatu daiteke. Babes handia iritsi zaigu lasterkarien partez eta nahiz eta eragiña izango duen gogotsu ejin diogu dena normaltasun batera iristeko.


VI. T3T – TOLOSALDEKO 3 TONTORRAK (2020/06/14)


1. Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
Lasterketa baino ia hiru hilabete lehenago erabaki genuen, antolaketa aurrera egiteko pauso garrantzitsuak zetozen epe horretan, eta penaz, eta oraindik asko falta zen arren, gure lasterketa segurtasunez antolatzeko gai ez sentitzeagatik uztea erabaki genuen.
2. Zer suposatu dizue erabaki honek?
Galera ekonomiko apartekorik ez digu suposatu, izen emate plataforman soilik genuen gastatuta baina bestelako gauzetan inbertsioak egiten hasi gabe geunden. Beraz, pena handia sentitzea izan da gehien bizitakoa, hare gehiago eguna pasa eta jendeak kontatutako bizipenekin. Jendea gogotsu baitzegoen parte hartzeko.T2T beteta zegoen , T3T erdia baino gehiago, T1T ere bazioan aurrera.
3. Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
Alde hortatik ez dugu arazorik edo ondoriorik izan. Lan talde moduan gauzak ondo kudeatzeak asko eragin digu horretan, onerako.
4. Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
Txalotzekoa, pandemiaren bigarren astea zen, etorkizuna inork ez zekien nolakoa izango zen, astez astez gindoazen baino zerbaitek esan zigun ezin genuela antolatu, bizitzen ari ginena eta garena medio. Korrikalariek hasieratik babes osoa eman ziguten, jada bost urteko ibilbidea egina genuen, eta hori baloratu dute. Gaur gaurkoz ez gara damutu. Babes hori sentitzea eta eskertzea benetan zirraragarria izan da eta motibatu egin gaitu 2021rako.
5. Zer egin duzue izen-emateekin?
Bi aukera eman genituen, 2021rako gorde edo osorik itzuli. Sekulan ez baitugu planteatu 2020ko beste egunen batean egitea, gure zita ekainaren erdia baita.
6. Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Eragina positiboa izatekotan, jendeak dortsala gorde nahi izan du orokorrean, beraz, gure aldetik lasterkariei euren nahia gauzatzen lagunduko diegu. Izango ditugun dortsal gutxiak ez dute askorik iraungo. Asko harrituko ginateke alderantzizkorik balitz.


VII. TRIKU TRAIL (2020/06/28)


1. Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
Erabakia zinez gogorra izan zen. Kostata? Asko kostatako erabakia. Martxoan lehen bertan bera geratzen hasi zirenean, gure data, Ekainaren28a hurrun zegoela esaten genion gure buruari. Baina geldi-geldi Apirilekoak, Maiatzekoak eta gure aurretik Ekainean zeuden guztiak bertan bera geratu zirenean, gure burua erabakia hartzeko atakan ikusi genuen eta nahi sekula hartu nahiko ez genuen erabkia hartu behar izan genuen. Korrikalari, bolondres zein ikuslegoaren sagurtasuna eta osasuna lehenesteaz gain, herriko eta bailarako laguntzaile guztien tokian jarri eta egoera sozio ekonomiko larriak izugarri kezkatzen gintuen eta oraindik ere kezkatzen gaitu. Aurten diru laguntzak eskatzea ez zitzaigun batere zuzena iruditzen.
2. Zer suposatu dizue erabaki honek?
Paradoxikoa izan badaiteke ere, lehen egunetako tristuratik lasaitasunera pasa gara. Pentsa galdera hauek lasterketaren egunetik 9 egunera erantzuten ari ditudala eta gauzak normal joan da, makineria martxa bizian izango genuke oraintxe. Aldiz oso lasai gaude Triku Trailek eskatzen duen arduratatik "libratu" garelako aurtengoan....
3. Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
Guk egia esan Martxoan jada lanean genbiltzan lehen lasterketak bertan bera geratzen hasi zirenean. Guk erabakia Apirilaren erdialdean hartu bagenuen, Martxoatik jada frenoari emanda geunden gertakarien zain. Kronograma bat badugu lan bakoitzarentzat , inbertsiotan sartu gabe geunden oraindik eta datak apuratuz izan gara erabakia hartu arte.
4. Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
Denek ongi ulertu dute. Ekaina Uztaileko hilabeteetako lasterketatatik gurea izan da azkena erabakia hartzen eta baten batek bazuen esperantzarik agian gurea ospatu ahakol zela. Egia esan gaur "normaltasun berri" horren atarian erabakia zuzena izan zela uste dugu.
5. Zer egin duzue izen-emateekin?
Izen emateen diru guztia itzuli dugu.
6. Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Aurten hartutako erabakiak ez dut uste. Egoera sozio-sanitarioak aldiz duda izpirik gabe eragina izan dezakela. Baina 2021eko Ekainaren 27a hurrun dago eta ikusiko dugu nola garatzen den egoera.


XIX. ZEGAMA AIZKORRI MENDI MARATOIA (2020/05/24)


1. Erabaki mingarria izan arren, azkar hartu zenuten? Edo kostata?
Martxo hasieran Madrilen gertatzen ari zena ikusi eta lasterketaren lagun handia den bertako osasun arloko langile batekin hitz egin genuen, berak argi zuen Gasteizko lehen kasuak konfirmatzen hasi zirenetik osasun larrialdia luzerako zetorrela. Aurrez aurre egin genuen azken bileran ere gaia landu genuen baina behin konfinatu gintuztenetik ez genuen inongo zalantzarik izan, aurtengoan ezin izango genuen segurtasuna bermatu. Antolakuntzako kideok erabakia aho batez hartu genuen eta gure babesleek hasiera hasieratik ulertu zuten erabakia. Horrela, lasterketarako bi hilabete falta zirela, martxoaren 30ean, egin genuen publiko aurtengoan ez zela Zegama-Aizkorririk izango.
2. Zer suposatu dizue erabaki honek?
Hasiera batean hutsune handi bat suposatu zigun guztiak. Azkenean, lasterketa honen atzean boluntario talde bat gaude, ordu asko eskaintzen dizkiogunak kirol asteburu hau borobila izan dadin. Behin erabakia hartu, publikoki esan eta handik egun batzuetara sortu zen hutsune hori. Eta orain zer egin behar dugu? Baina denborarekin ikusi dugu erabaki zuzena izan zela harturikoa. Maiatzeko data inguratzen hasi zenean lanean hasi ginen berriz eta Zegama Birtuala sortu genuen gure babesle Salomonen laguntzarekin, eta izugarrizko arrakasta izan zuen ekimenak. Kirolariak Zegama “gosez” zeudenaren seinale.
3. Lasterketa ez egiteaz gain, zeintzuk izan dira ekarri dizkizuen ondorio edo arazo nagusienak?
Ondorio nagusienak zalantzarik gabe ekonomikoak dira, azken finean lasterketarako bi hilabete falta zirela utzi genuen dena bertan behera, ordurako gastu garrantzitsu batzuk eginda zeuden eta parte hartzaile guztiei izen emateen itzulketa egiteak gastu gehigarri bat izateaz gain, diru sarrerarik gabe utzi gintuen. Baina gure ustez hori zen erabakirik etikoena. Gainera horrelako ekitaldien ondorioak ez diete soilik antolakuntzari eragiten, herriko merkataritzan eragin ekonomiko handia duen asteburu bat da. Aste osoan zehar jende mugimendu handia dago, inguruko ostatu, taberna eta dendek lan asko egiten duten egunak izaten dira, urteko astebururik garrantzitsuenetariko bat izatera iritsiz kasu askotan.
4. Erabakia hartu eta gero, nolakoa izan da korrikalarien jarrera?
Parte hartzaileak hasiera hasieratik adierazi ziguten babesa eta hartutako erabakiarekin ados agertu ziren. Erabakia publiko egin aurretik boluntario guztiei idatzi genien, izan ere gure lasterketaren zati oso garrantzitsu bat dira, eta eskertzekoa izan zen beraien jarrera, animo mezu pila bat jaso genituen bueltan.
5. Zer egin duzue izen-emateekin?
Hasieratik lau erabaki hartu genituen:
1. Bai zozketaz eta baita denboraz banatuta geneuzkan dortsalak 2021eko ediziora pasako ziren zuzenean.
2. 2021eko urtarrilean ez ditugu aurre izen-emateak zabalduko Kilometro Bertikalerako eta Maratoirako.
3. Itxaron zerrendak ere 2021eko ediziora pasa ziren zuzenean, bai zozketarenak eta baita denborazkoak ere.
4. Izen-ematea ordainduta zuten guztiei itzuli zitzaien diruaren %100a automatikoki.

6. Hurrengo edizioan eragina izango duela uste duzue?
Garbi daukagu gauzak aldatuko direla, segurtasun neurri berriak hartu beharko ditugula bai korrikalariekin eta baita ikusleekin. Baina hori nola izango den? Inork ez dauka oraindik oso argi. 2002ko lehen edizio hartatik, segurtasuna lasterketaren ardatz garrantzitsu bat izan da eta hurrengo urtean ere hori horrela izan dadin lanean gabiltza. Osasun krisiaren ondorioa den krisi ekonomikoak ere eragina izango du hemendik aurrerako ekitaldi guztietan, gure babesleekin harremanetan jarraitzen dugu bakoitzaren egoera zein den eta nola eragingo digun aztertzeko.


 Mendi lasterketa baten antolakuntzan parte hartzen duzu?
 Zuen esperientzia gurekin partekatu nahi?
 Bidali mezu bat harremana@lasterketak.eus helbidera eta zerrenda honetan gehituko dugu.
 Animatu!
 ¿Participas en la organización de una carrera de montaña?
 ¿Quieres compartir vuestra experiencia?
 Envianos un correo electrónico respondiendo a harremana@lasterketak.eus y la añadiremos al artículo.
 ¡Animaos!

No hay comentarios:

Publicar un comentario