lunes, 7 de marzo de 2016

Pierra Menta 2016

Pierra bat egin duen edonorentzat aste berezia izaten da honakoa. Martxoaren 9tik 12ra bitartean jokatu edo eta ospatuko da aurtengo Pierra Menta.
Pierra bat egin duen edonorentzat aste berezia bada, zer esanik ez 10 pierratik gora daramatzanarentzat. Eta 10 Pierratik gora daramatzaten bi elkartzen direnean, ospakizun itzela izango dela zalantzarik ez!

Aurtengo izenemate zerrenda errepasatzen izen ilustre bi atera zaizkit:

Aitor Otxoa eta Joan Maria Vendrell (Gorizeko Punkya), bikote izango dira aurten.
Bien artean 25 pierratik gora dauzkate, eta entzuna nien bieri urteren batean elkarrekin egiteko asmoa zeukatela. Ospakizun polita izango da bi handi hauentzat!!!

Iñigo Lariz eta Igor Alzelai bikotea ere bertan egongo da.
Joseba Sarasolak aurten Angel Olasorekin egingo du.

Tartean ezagun gehiago ere egongo dira, Javier Tirapu naparra Nacho Cavalekin
Piriniotako handienetariko bat, Wilfrid Jumere, Alain Bellagambarekin.
Eta piriniotako beste ezagun batzuk ere, tartean Loic Thevin eta Frack Asserquet.

Zorte on guztientzat, eta batez ere, disfrutatu lau egun hauetaz.

Pierrako panfletoan, nola ez, Ikurrina ezin falta

Eta ostiraletik aurrera gazteek ere bi egunetako lasterketa berezia jokatzen dute. Hauek ikusi ditut (barkatu norbaitetaz ahaztu banaiz

Txomin ortiz de Zarate eta Lucas Oderiz
Diego Mina eta Rafa Urbizu
Carla Martinez Albornoz Julia Casanovas frantziarrarekin
Celia Olivar Julia Massague frantziarrarekin
Pablo Oderiz Sergi Lambearekin (katalana?)
Iñigo Martinez Albornoz Come Deruaz frantziarrarekin

Zorte on zueri ere eta batez ere lasterketa berezi honetaz disfrutatu, eta bueltan Beauforteko gazta puxka bat ekarri!!!

Info gehiago pirukeriak blogean

lunes, 29 de febrero de 2016

Vuelta al monte Buciero.

En esta ocasión os quiero presentar uno de los clásicos de Cantabria, la vuelta al monte Buciero; una auténtica atalaya cubierta por el encinar cantábrico, protegiendo a los santoñeses de la bravura del mar Cantábrico. Se trata de una circular de unos 14,5km y 600 metros de desnivel positivo, que denota una gran personalidad por la visita a los faros del Pescador y del Caballo, y los fuertes de San Martín, Napoleón y del Mazo. Una de las cosas que más atrae a la gente a realizar este recorrido, es la visita al Faro del Caballo, para el cual hay que descender 682 escalones según algunos o 700/763 según los carteles que hay al inicio de las escaleras. Os invito a contarlas si tenéis suficiente paciencia para que podamos confirmar este dato. El esfuerzo que supone superar las verticales escaleras, se podrá ver recompensado con un refrescante baño junto al faro en época estival.



Aketegi eta Aitxuri "Eskirol" irteeratik, 2016/02/20

Aurtengo negu "eskasa" dela eta elurretan aritzeko gogo bizia dago eta kaiolan sartuta dauden lehoiak bezala gabiltza alde batera eta bestera atera nahian. Honegatik ez da harritzekoa elurte baten ondoren inguruko mendiak mendizalez betetzea.

Aizkorriko kanalek, elurrez egoera onean daudenean, aukera paregabea eskeintzen dute kranpoi eta pioletekin jolasean aritzeko. Zailtasunari dagokionez guk nahi adina zaildu ditzazkegu, F edo PD izan daitekeen kanal bat eskalatzetik D edo MD izan daitekeen kanal batera eskalatzera. Kanal hauetan orokorrean ez dugu izotzik topatuko eta gehienetan, kanal edota irteera zailenetan batez ere, mistoan eta belar nahiz lurrean trakzionatuz eskalatu beharko dugu, gure "lasaitasuna" frogatuz.

Otsailaren 13ko astebururako aurtengo bigarren elurtea iragarrita zegoen eta larunbata gauetik astearterarte inguruko mendiak ederki zuritu ziren. Astearen hurrengo egunetan tenperatura hotza mantendu behar zenez, otsailaren 20ko asteburua gorriz markatu genuen, gure "kaiolak" ireki eta aurten lehen aldiz Aizkorriko kanalei bisita egiteko.

Elurraren kalitatea nola topatu genuen ikusita, Aketegi mendira doan "Eskirol" irteera eskalatzea adostu genuen. Jarraitu aurretik argitu beharra daukat "Eskirol" izena guk asmatutako izena dela, gure irteeretan erreferentzi bezala izateko.

Irteera honetara iristeko biderik zuzenena Aketegiko Erdiko kanala ("Nardagaizto" izenaz ere ezaguna) igotzea da. Kanal hau egoera onean dagoenean AD zailtasunaren baitan izango da, baina D zailtasunera iritsi daiteke. Kanalak duen lehen irtengunea zuzen eskalatzen badugu MD inguruan ibiliko dela uste dut. Kanalak lau irtengune ditu eta hauetatik lehenengo biak saihestu daitezke, lehenengoa eskuinetik eta bigarren ezkerretik.

"Eskirol" irteerari dagokionez, 60-70 metro inguruko irteera zuzen eta tentea da, orokorrean 50 gradu inguruan ibiliko dena. Zatirik tenteena (55-60 gradu) hasieran dauka, baina bere eskuinetik ekidin daiteke. "Eskirol" irteeraren inguruko zehaztasunak kronika honetan irakurriko ditzazkezue.

"Eskirol" irteeraren krokisa. Oraingoan Aketegiko Erdiko kanalaren bigarren irtengunea zuzen (orlegiz marraztua) eskalatu genuen.


Ibilbide osoan elurra oso bigun topatu genuen eta ia denbora osoan belaunetatik gora arrastoa irekitzen joan ginen. Irtenguneak nahiz eta elur askorekin izan (laugarrena ezik), elurraren kalitatearen eraginez ez genituen eroso eskalatu eta nahi baino izerdi gehiago bota genituen.

Jaitsiera Iraulera doan Sakonaundi kanalatik egin genuen, Kanalaundi Nagusiarekin batera jaitsiera errazena.



Irteera honen inguruko informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2016/02/aketegi-1545-m-eta-aitxuri-1551-m.html?m=1


domingo, 28 de febrero de 2016

Kilometro Vertical de Fuente Dé (Ascendiendo bajo el Teleférico con destino a Áliva)


Casi todo el mundo conoce o ha oido hablar del Teleférico de Fuente Dé, siendo un lugar muy frecuentado por turistas ya que el año 2014 lo visitaron mas de 600.000 personas. Estamos hablando de una afluencia media de más de 1600 personas diarias.
Pero muy poca gente, en comparación, sube andando el desnivel que salva dicho teleférico. Este es nuestro objetivo de hoy, ascender desde Fuente Dé hasta El Cable, por el trazado del Kilometro Vertical de Fuente Dé, que como su nombre indica tiene un desnivel de 1000 m.
Ver crónica completa en el siguiente enlace:
MendiaK: Kilometro Vertical de Fuente Dé (Ascendiendo bajo el Teleférico con destino a Áliva)

viernes, 26 de febrero de 2016

8 MILES secundarios del ARALAR navarrico

Por fin nos ha visitado una dura borrasca este invierno que deja nuestras cercanas montañas con una buena capa de nieve. Dispongo de varios días de fiesta y aprovecho la buena previsión meteorológica para catar el blanco elemento, en un día entre semana que será más tranquilo. Mi idea es calzarme las raquetas y trazar un recorrido que me lleve a visitar cimas secundarias de ARALAR en el entorno de Guardetxe, siempre dentro de territorio navarro.


8 MILES secundarios de ARALAR
BELOKI y TXORROTXETA en primer plano con el PIRINEO como telón de fondo



El estado de la nieve y mi forma física irán determinando la ruta que vaya trazando ya que tengo un proyecto de hacer hasta 20 cimas, algunas de ellas casi desconocidas. Al final sólo serán 8 las que visite (OIARBIDE, BELOKIGAIN, BELOKI, TXORROTXETA, TXAMENI, IPUZMEAKA, EURLATZ y HAITZEGI GAÑA) , debido a la abundante cantidad de nieve recién caída que hacían muy difícil avanzar, incluso con las raquetas. Además tuve que abrir huella constantemente con el correspondiente desgaste físico que ello conlleva.


Reportaje completo en ¡¡ Caminadinsensatos!!:  http://caminadinsensatos.com/cimas-secundarias-aralar/

sábado, 20 de febrero de 2016

Euskal Mendizaletasunaren XX. Festa

Atzo Portugaleteko Gran Hotel Puente Colgante-n Euskal Mendizaletasunaren XX. Festa ozpatu zen; Ganerantz Mendi Taldeak antolatuta. Portugaleteko alkateak eta EMF naiz Ganerantz-eko presidenteek aurkezpena egin eta gero, Luisa Alonso Pyrenaicako zuzendariaren txanda etorri zen eta Pyrenaicaren XXXIII. Sariak eta EMFren Kirolari ta 2015eko ekintza nabarmenduen sariak banatu ziren. Jaialdiari giroa emateko Los Barbis taldea eta Etxebarria aita-semeak aritu ziren kantuka, lan ona eginda gainera!

Hona hemen sarituen zerrenda:

VI.Itziar Lazurtegi Mateos sariak, Mujeres de Pyrenaica Blogaren sariak:

Bisita gehien izandako sarrera: Monigote pintado. Mati Sanz Rebato.
Sarrera gehien dituen kolaboratzailea: Mendikolore.


Pyrenaicaren argazkilaritza lehiaketa:
1-Pirineo nocturno. Mikel Besga Echavarri
2-Gorbeiako Hegaztiak. José Mª Llavorit Romatet
3-Mount Robson Provincial Park. Marta Castillo Olea.

Pyrenaicaren artikulu lehiaketa:
1-Circuito W del Parque Nacional Torres del Paine. Lorena Arrastua eta Iñaki García.
2-Las dos caras de las Malloas. Joana García Romero.
3-El pozo Lepineux de la Piedra San Martín: un rincón del Pirineo que cambió la historia de la espeleología. Jesús M. López de Ipiña.

EMF sariak.

Mendiko lasterketaren saria: Aritz Egea Cáceres.
Andrés Espinosa saria jarduera alpinistiko onenari: Adolfo Madinabeitia Merino.
Angel Sopeña saria kirol eskaladako jarduera onenari: Rubén Díaz Torres.
Antxon Bandres saria kolaborazio interesgarrienari: Menabi S.L. Skoda.
Andrés de Régil saria mendiko eskiko jarduera onenari: Nahia Quincoces Altuna.
Ibilbideari saria: Club Sestao Alpino.
Euskal Mendizaletasunaren Adiskideak saria: EMMOA.
Loli Lopez Goñi saria emakume mendizaleei: Ruth Craven.
Iraupen luzeko ibilaldien Sheve Peña saria: Jose Maria Lizarralde Ibarra.


Eta argazki batzuk:



















miércoles, 17 de febrero de 2016

Pyrenaicaren 90 urteak Naiz webgunean.

2016aren Otsailaren 16an, artikulu galanta idatzi du Gotzon Aranburuk Naiz webgunean Pyrenaicaren 90. urteurrena dela medio. Era zehatz eta laburbildu batean, Euskal Mendizale Federakuntzaren aldizkariaren bizitzaren nondik norako guztiak kontatu ditu. Artikulu hau irakurtzera gonbidatu nahi zaituztegu, hobeto ulertu dezazuen zenbat borrokatu behar izan den euskal mendizaleon "ahotsa eta memoria" bizirik mantentzeko. Momentu latzak izan dira, baita goxoak ere; baina zuek mendizaleok bizirik mantentzen duzue aldizkari hau zuen lana eta laguntzarekin.

Eskerrik asko!

Artikulua: http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160216/pyrenaica-90-anos-reflejando-l-montanismo-vasco