domingo, 17 de abril de 2022

Menditxiki: Xoldoko gaina

 


Biriatu herritik abiatu gara. San Martin elizaren ondotik pasa eta berehala “Kukutxoa” etxearen aurretik pasa eta gero, GR-10ari dagozkion bide-seinaleek erakusten diguten norabidean igotzen hasi gara. Laster, bide balizatua utzi eta aurrez aurre ditugun Perdrixko haitzen ondora jo dugu malda pikoari aurre eginez.

Argindar poste erraldoien azpitik igaro eta gero, xenda nabarmenetik egin dugu aurrera. Bide nagusiarekin bat egin eta gandor biribilduan zehar erraz heldu gara Xoldoko gainako tontorrera.  Ikuspegi zabalaz gozatzeko tartea hartuko dugu. Euskal kostaldeko herriak ez ezik gertuko mendien ikuspegi bikaina izango dugu.

 

Etorritako bidetik atzera egin et Galbario aldera jaitsi gara. Segidan, Larretxeko borda auzo aldera jaitsi gara, baina bertara heldu aurretik, ezkerrera jo dugu Biriatu aldera zuzentzen den pistara jaitsiz. Bertatik aurrera egin eta bat egin dugu hasierako ibilaldiaren tartearekin. Azken maldan behera erraz iritsi gara Biriatura.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 

https://menditxiki1.blogspot.com/2022/03/xoldoko-gaina.html



Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario