domingo, 16 de febrero de 2020

La Polla Records

-Nora goaz?
-Bisaurin. The north face.
-Eskiak?
-No way. Kaskoa, arnesa, kranpoiak. Pioluak nere kontu.
-Maskarilla?
-What?
-Maskarilla.
-Ez lasai, hori Debabarrenean.

*************

Hecho bailara.
Mendi poteo?
Crianza.
Zer daukagu afaltzeko?
Azenario humusa, arroza perretxikoekin, hanburgesa begetala eta sagar pastela.
Bihar 04:00etan gora.
Joder.
Mereziko du, benetan.


  



05:00
Merezi izan du. Oraingoz, ilargiarengatik.
Gosaria?
Ez, gaur baraua.
No jodas.
Si. Autofagia landu nahi det.
Zer ostia da hori? Nork bere burua jatea?
Halako zerbait.

Autofagia Urkok gomendatu dit. 16 edo 24 orduko baraualdiak, astean behin. Teknika honen bitartez, gorputzak suntsitu egiten ditu hilik dauden zelulak. Horrez gain, gose psikologikoa ere lantzen da. Gosea mentala da, fisikoa izan aurretik. Burua gorputza baino lehenago hasten da gose seinaleak bidaltzen eta, horiek kontrolatzea da helburua. Baraua eginez, gorputza ez ezik, burua ere garbitu egiten da, reseteatu.




Alpeetako botak berriro!
Monte Rosatik jantzi gabe?
Ez, Kilimanjaroko harea dute oraindik gainean.
Zer moduz?
Oso pozik. Ilunetan, kopetako argia, ilargia, zu eta ni.
Zer ari zara pentsatzen?
Mendizale Federazioaren galan hizlari batek esandakoarekin akordatzen ari naiz. Esan zuen, mendia askatasuna zela berarentzat. Jende askok esaten du hori, ezta? Mendia askatasuna dela.
Kontuz, zabaldu hankak gehiago, kranpoiekin estropezurik ez egiteko.
Kontua da askatasunarena oso ideia abstraktua dela. Nere ustez, gaur egun zaila da aske izatea. Esan nahi det, gizarte honetan, gure kulturan, globalizazio betean.
Aldapa pikoa. Ainho, aurretik jarriko naiz eta segi niri, horko lepoan gelditu eta, hartu piolo biak eskuetan.
Nere ustez mendia ez da askatasuna. Bada askatasuna, baina ez hori bakarrik. Niretzat mendia da ikustea gizakiak ez duela popatik hartzeko ere balio. Ezereza dela. Behingoz badela inguru bat, eremu bat, saiatuagatik ere, ez duena menderatuko.
Ados nago horretan zurekin.
Como me gusta Perez Reverte.
"La Nochevieja en que bailé con putas".
Hain ondo idazten du, izugarrikeriak idatzi ditzake.






Argitzen ari du, ikusi han, hodeiertza larrosa.
Amazing! Merezi zuen, bai, goiz esnatzea.
Atzoko arnoak laburtu digu loa, baina bai. Begira han Midi, Balaitous, Infiernos, Garmo...
Zoriontsu izatea hautu bat bada, nik hau aukeratzen det. Zoriontsu naiz, orain eta hemen.

Kanal central ala noreste?
Errezena.
Venga, bale.
Zenbaterainoko beldurra pasako det?
Kulero garbiak ekarri dituzu?
Como?
Aldatu behar izaterainoko beldurra pasako dezu.
Joder.
Igotzen hasiko naiz, eta abixua ematean zu hasi, eta bidean burdinak batu.
Joder, zelako lekua. Amak ikusiko banindu.
Ainho, hasi!
Venga, voy. Zer da hau, xerpa?
Un tornillo.
Como?
Izotzetan aseguratzeko. Birak eman eta atera.
Madredeus!
Cuando estes acojonado, mete el totem morado.




No te sientes un poco, Ueli Steck?
Me siento, muy!
Swiss machine.
Zer moduz beldurra?
Ba ez dakit kuleroak aldatu beharko ditudan. Loramen 1, beldurra 0.
Zelako ondo.
Izugarri gustatu zait. Eskia baino gehiago, korrika egitea baino gehiago. Kiliani zer gustatzen zaio gehien?
Kiliani mendia, guri bezala, bere modalitate guztietan.
Arrazoi. Baina hau berria izan da neretzat. Elurra, izotza, soka, kranpoiak, eta piolet bi. Eta izugarri datsegit.




Ederra izan zen atzo Joni Cash eta Aneto ezautzea ere, ezta? Zelako guapa Aneto. Kausalidades de la vida.
Haize handia dabil puntan, hotz dago, guazen behera Ainho.
Pentsatzen ari naiz. Anetok esan zuen Saharako umeak ekartzen dituztela udan. Zainduko dugu bat?
Se te va la pinza! Nahikua lan geure burua zaintzen. Kontuz kranpoiekin jaitsieran.




Atzoko elkarrizketa gogoratzen ari naiz.
Zein? Crianzaren aurrekoa ala ostekoa?
Aurrekoa, ostekoaz enaiz akordatzen. Gizakiaren genetikaz aritu ginen, nola barne lanketarekin, heziketarekin eta bestelakoekin pertsona baten ahulguneak indartu daitezkeen, baina zaila dela genetika aldatzea.
Ikerketa batzuek diote meditatuz genetika bera ere alda daitekeela.
Bai, eta sinisten det horretan. Baina kasu puntualetan.
Begira adibide bat: Urkok azaldu zidanez, naturako lau elementu nagusiek gure izaera ordezkatzen dute. Ni sua naiz, zalantzarik gabe. Urkorekin landu eta ikasitakoari esker, egoerak hobeto kudeatzen dakit orain, mina hobeto jasaten, gauzei garrantzia tamainan ematen... Baina su izaera hor dago, hor egon da eta hor egongo da. Eta apalago agian, baina egoera askotan, lehertzen jarraitzen det. Ulertzen? Booooomba! Ez det uste esentzia aldatzea horren erraza denik.
Mendiko elkarrizketak oso interesgarriak dira.
Oui.




Xerpa, zuk zoriontsu izateko zer behar dezu?
Gauza gutxi, mendia bai.
Ya, nik ere bai.
Askotan esaten degu, zortedunak garela hau daukagulako.
Bai, beste gauza asko faltako zaizkigu, baina esto, es la polla!
La polla records.
Bai.
Bi pioletekin estreinatu naiz.
Like a virgin.
Detox digitala: 15 ordu koberturarik gabe.
Autofagia: 15 ordu jan gabe.
Hay que celebrarlo!
Bai. Argazki bat amari, eta bazkari oparoa. 

 



Eskerriko asko berriz ere, Euskal Mendizale Federazioari, Pyrenaicari, euskal irakurleei. Eta batez ere eskerrik asko zuri, xerpa. Zu gabe, ez sari eta ez artikulu, eta mendia bera ere, ezberdin.




"La gente feliz no habla mal de los demás".

2 comentarios: