miércoles, 9 de septiembre de 2015

Matices bidea, Eginoko bide "ahaztua"

Udarako oporrak amaitzeke zeudela aspaldi bisitatu gabe geneukan Eginora bueltatzeko aukera izan genuen. Aukeratutako bidea Matices bidea izan zen.

Matices bidea Eginoko bide “ahaztua” dela esan daiteke. Nahiz eta 2004ean argitaratutako Txema Landaren “Vías seguras de Egino a Uharte” liburuan iada agertu (uste dut liburua agortuta dagoela) eta "Guía de escalada en Álava" (Garbiñe Uriarte, 2012) liburuan bidea ongi deskribatuta egon, Interneten aipamen gutxi agertzen dira. Beraz, jendearentzat ez dela oso ezaguna eta gutxi errepikatzen horietakoa dela esango nuke. 

Orain dela hilabete batzuk, Juan Fernández de Gamarrak informazio baliotsua pasa zidan (goiko aipamen bibliografikoak ere bereak dira) eta bidea non zegoen aztertuta genuen, baina orain dela gutxi arte ez dugu egiteko aukerarik izan.

Bide gomendagarria. Nola ez, “Egino” estilokoa. Zati batzuetan begetazioz zertxobait jantzia egon arren, orokorrean, postontzi moduko euste-leku ugari dituen itsasgarritasun handiko arroka onean eskalatzen da. Zati zailak ongi ekipatuak ditu eta errazetan autobabesak ipini behar dira. 



Informazio gehiago (euskaraz): 
http://eskalatzeneus.blogspot.com.es/2015/09/egino-matices-6a-175-m-derrigorrez-5aa0.html
Más información (en castellano):
http://eskalatzencas.blogspot.com.es/2015/09/egino-matices-6a-175-m-5aa0-obligado.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario