Páginas

domingo, 8 de septiembre de 2024

Euskal Mendi Korrikalariei Elkarrizketak: Aitor Zunzunegi

 Aitor Zunzunegi Tapia (Legorreta, 2000)

COVID-19 pandemiak eragindako itxialdiaren ondoren mendi lasterketak serio hartzen hasi zen. Aiako Harria eta Ordiziako mendi maratoi erdia izan zituen aurreneko garaipenak, eta horrekin Goierri Kopa Traileko sailkapen orokorra irabazi zuen.



Noiz eta nola hasi zinen mendian korrika?

Ni gaztetatik izan naiz kirolaria eta mendizalea, eta gaztetan Messi nahi izan horretan, gazte guztiek bezala, futbolean ibiltzen nintzen eta ia hamalau hamabost urterekin futbolean nebilela, lagun bat ezagutu nuen, izaldarra zan bera, eta Idiazabalen egiten den Axari Trail lasterketa prestatu genuen pixkat patxanga eta horixe izan zen mendian korrika hasi nintzen garaia. Bi urtetan zehar egin genuen Axarie, gero, Zegama juniorra ere egin genuen, baina futbolen ibiltzen ginen gehienbat.

Eta pandemia iritsi zen, eta ni ordurako Madrilera junda neon ikastera, futbola utzita neon eta pandemian pentsatu nuen kirolen bat egiten hasi beharko nintzela futbola utzita, Madrilen Unibertsitatean urte batzuetan eta beste era batera aprobetxatua eta hasi nintzen mendian korrika. Geroz eta gusturago, geroz eta emaitza hobeak eta ni ere gusturago eta horrela hasi zen pixkanaka nire ibilbidea mendian korrika. Eta noski, familia edukita Zegaman eta hemen daukagun lasterketa honekin erotuta ez baino horrekin txundituta, eta halaxe Zegama buru nuela hasi nintzen korrika.

Mendi lasterketa kuttunena?

Eta horixe, lasterketa kuttunena, noski, Zegama. Beti izan da, beti izango da eta ahal deten guztietan horrekin ibiliko gara. Beti iguala esaten da, bahh, aurten denbora normala ingot Zegama forman iritsiko naiz eta Zegama ona aterako zait. Baina iristea martxoa hasten gea bi entrenamendu itten Aizkorri gorabehera eta ia bukle baten sartzen gea Zegamakin.

Zein izan da Mendi lasterketetan izan duzun momenturik hunkigarriena? Eta gogorrena?

Momentu hunkigarriena, kuttunena Zegaman den bezela gogorrena ere Zegama da; bai buruz, bai hankaz… zaila da gestionatzea eta ia nibel pixkatekin konpetitu nahi baldin baduzu eta denboratan pentsatzen hasten zarenean presioa dago eta gaizki egiteko bildurre, ondo egin nahie, eta ez da errexa Zegama gestionatzea. Eta horrek egiten du gogorra. Egin ditugu mendiko lasterketa gogorragoak Italian edo Suitzan eta kriston desnibela dutenak, harritsu eta gogorrak, baina emozionalki eta sentsazioak Zegama baino gogorragoak gutxi dare. Iaz adibidez forma oso onean neon, joan nintzen eta muskulurik inportanteenak failatu zuen: buruak. Eta lasterketa aldrebes atera zan, eguraldi txarra, nik ez nuen nahi eguraldi txarrik eta horrekin buruak janda… kauen la letxe… hau gaizki atera behar da hasieratik, eta horrek egiten du gogorra. Gogorra eta momentu txarrenetakoak izanda ere, hobena ere bertan pasa eta hortaz ez naiz kexatuko. Lehenengo aldiz Zegaman atera nintzena, Otzaurtera iritsi parrezka eta Andraitz arte parrezka joan nintzen, eta esaten nuen hau txiki park baten montatzea bezela da! Ke disfrute! Ez nuen ezta pentsatu korrika nengoela bakarrik nijon hoixe parrezka.

Argazki bat aukeratu, zergatik?

Argazki bat aukeratzekotan Zegamako bi argazki horiek: lehenengoa Zegaman presiorik gabe, azkenengo momentuan dortsala lortuta atera nintzela eta ikaragarri disfrutatu nuena. Eta bigarrena, guztiz preparatuta, eta mentalizatuta jun eta exkaxa atera zitzaitena. Eskerrak lagunek eta beti hor daren eta beraien ondotik pasoan behintzat parre batzuk egin genituen.                                       


Nola ikusten duzu mendi lasterketen etorkizuna? 

Mendi lasterketen etorkizunari buruz argi dauna da, pixkanaka indarra hartzen ari den diziplina bat da elite mailan, baina ostras, harritzen nauena da ia astero Euskal Herri mailan zortzi-bederatzi lasterketa daudela, hirurehun laurehun dortsal eta beteta egotea. Hau da, jende askok egiten du korrika eta polita iruditzen zait. Azkenean kirol popular bat da, batzuk serio hartzen dugunak kasi elite mailako diziplinekin, beste batzuk goiz pasa astean bi hiru aldiz junda korrika egitera igandeko plan bezala, eta niri oso gauza polita iruditzen zait hori. Baina ikaragarria iruditzen zait zenbat jende mugitzen duen eta ez Euskal Herri mailan bakarrik, baita Espainia mailan ere astero hogeita hamar berrogei lasterketa daude eta jendea mugitzen da. Honek esan nahi duena da interesa badagoela lasterketa hauetan, interesa badagoela kirol honetan, eta nik zentsu hortatik osasuntsu ikusten det.

Egia da gero, behin elite mailan hasita, dirua sartu da eta lehenengo positibo kasu potenteak azaldu dira baina hau ekidinezina da. Barrioko txapelketa irabazteko ere, auzoko txapelketa irabazteko ere batzuk dopatu egingo lieke, batzuk tranpa egingo lueke eta horixe, azkenean ehun pertsona baldin bagara eta ehuneko bata tranpatia bada… ba bakarra da tranpati, baino mila pertsona egonda ehuneko bat tranpati izanda ia 10 tranpati daude. Tranpati… edo baloreen aurka edo lagune erori ezkero geldituko ez dana. Baina ez naiz bakarrik dopajetaz, zentzu guztietan esan nahi det beti esan izan da kirolaren baloreek eta trailak balore espezialak dauzkala. Eta bai azkenean, nik uste dut kirol guztiok bezala balore batzuk sustatzen direla, baina horrek ez du esan nahi jendea denetarikoa dagoela eta horixe.

Eta nik etorkizun polita ikusten diot mendi lasterketei, iruditzen zait kirola oso polita dala, alderdi asko uztartzen dituena, batez ere jende arrunt mailan, elite mailan… Azkenean kirol bat da atletismoa izan daitekeen bezala, edo bizikleta bezala, gu askotan ateratzen gara entrenatzera aldapak egitera, ez mendia, desnibela egitera. Baina beste era batera mendi buelta egiten entrenatzea eta hola gauza oso positibo ekarri dezakeen kirol bat da. Eta nik uste geroz eta jende gehiago dagoela geroz eta kirol kultura gehiago dagoela inguruan eta horrek poztasun ematen du.

Zein da zure helburua 2024 urterako?

Nire helburua 2024. urterako esan bezala, Zegama, lehenengoa, oraintxe dator ia segituan, eta horretaz aparte, ba, Sky Running zirkuitua egiten ari naiz, Munduko Kopa zena, hor lau karrera egin behar die gehi finala gutxienez puntuatzeko. Lehenengo biak egin ditugu eta gero beste lauzpabost egingo ditut ea lau emaitza hobenak zeintzuk diren eta gero finala azaroaren 16ean da. Oraingoz Calamorro Skyrace egin nuen aurreko astean Malagan eta Acantilados del Norte La Palman martxo hasieran. Eta horixe beste batzuk egingo ditut oraindik ez daukat kalendarioa guztiz fijo, baina gutxi gora behera eginda bai eta gero finala aurten Castellonen da, Espainian da, Marató Dels Dements azaroaren 16an, horrerarte indartsu iristea izango da helburua. Eta horixe bitarten ba Gorbeia dago, adibidez, Asturiasen beste bat dago gero baita Italian pare bat badude ere, Madeiran dago beste on bat, Austrian ere badare, hor ia pixkat indarrak eta sentsazioen arabera eta selekzioekin zer aukera dauden baloratzen jun eta hori izango da helburua.

Horretaz gain, Espainiako Txapelketa maiatzaren 5ean bueno ba ilusioz nijo Tarragonan da, indartsu nago Zegama aurretik azkeneko estutu on bat eta ibilbidea ezagutzera joan nitzen eta oso polita eta ea.



Entrenamendu eta elikadurari dagokionez, prestakuntza edo planifikazio bereziren bat jarraitzen duzu? 

Entrenamendu eta elikadurari dagokionez, prestakuntza edo planifikazio bereziren bat baino neretzako gakoa gainditzeko eta hobekuntza mantentzeko eta lagun batek esateko “el exito es la mejora continua”, konstantzia, eguneroko lana, eguneroko lana. Segi segi hiru lau entrenamendu magikorik ez dizue ezer egingo. Ala ere badare batzuk ikaragarrizko klase daukatenak, ezagutu ditut, Peñiscolan egon bi aste ezer egin gabe honea etorri, hiru entrenamendu egin eta Gorbeian podium egiten dizuenak. Baina ni bezalako jendeei funzionatzen diona konstantzia eguneroko lana egunero zaindu egunero alimentazio ahalik eta osasuntsuena ahalik eta bideratuak nahi duzuna lortu kirol mailan ondo jan, ondo lo egin, ondo entrenatu eta eguneroko lana bezalakorik ez dago.

Mendi Lasterketen Euskal selekzioan aritzeak zer ekarri dizu?

Euskal Selekzioarekin mendi lasterketan aritzeak, aparte ohore ikaragarria dela, adibidez aurten Zegaman kamiseta berdearekin aterako gara selekziokoarekin eta niretzako hori ikaragarria da: nire lasterketa kuttunena, ilusio gehiena jartzen ditena eta selekzio kamiseta eramatea… azkenean, bertakoak izanda ikaragarria da. Baina horretaz gain, aukera paregabea eskaintzen digute Sky Running zirkuitoa egiteko eta leku ezberdinetara joateko. Elkarrekin joaten gea, azkenean, konpetitzen goaz, baina konpetitze horretan eta konbinatoria bakoitzean sortzen den taldetxoan ikaragarrizko kohesioa eta dinamika onak daude gure arteko zaintzak eta oso onak dira, elkar animatzen gea, sentsazioak eta dira horixe oso gauza politak itten ari gela, oso gauza polita sortzen ari gerala eta aukera hauek ematen dizkigute selekziotik, juten geanak ni ikusten det kunplitzen deula, ematen deula neurrie, saiatzen gara ahalik eta onena egiten, baina horretaz gain, sortzen dugun pertsona taldea ikaragarria dela, bai hautagaietatik hasita ikaragarrizko lana egiten ari direla, bai Ainara eta daukan talde guztiak ere: Josu, Oier, Joseba, Jokin,.. etabar.



No hay comentarios:

Publicar un comentario