Páginas

sábado, 10 de enero de 2026

Agorregiko burdinola

Powered by Wikiloc

 


Jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen XVIII. mendeko Iturraran baserriaren aurrean emango diogu hasiera ibilaldiari. Gertu dagoen aparkalekura jaitsiko gara lorategi botanikoko lorez eta zuhaixkez inguraturik. Aparkalekuaren ondotik ateratzen den bidezidor atsegin bat jarraituko dugu burdinazko bide-seinaleek erakusten duten norabidean.


Burdinazko seinalea

Atsedenlekua atzean utzi eta pista zabaletik altuera galtzen hasiko gara. Bihurgune batera ailegatzean, uhate bat zeharkatu eta lorategi botanikoaren lurrak utziko ditugu. Pago eta haritzen artean hedatzen den bide erosotik berehala iritsiko gara Agorregiko burdinola eta errotaren ondora.


Agorregiko burdinola

Euskal Herrian oso garrantzitsua izan zen energia hidraulikoaren erabilera Erdi Aroan eta garai horretakoak dira Agorria burdinolaren lehen erreferentzia historikoak. 1530 urtearen inguruan, Errenazimenduak ekarri zituen zenbait aurrerapenen aurrean lehiatu ezinak burdinolaren itxiera ekarri zuen. Gaur egungo instalazio hidraulikoa 1754an hasi zen eraikitzen eta bere jabea Joaquin Lardizabal Laurgaineko Jauna izan zen.


Agorregiko burdinola

Agorregikoa zen burdinola nagusia, eta, bertan lortzen zen burdina, beste burdinola txikietara eraman ohi zen lantzeko. Hiru ziren lanerako behar zituzten lehengaiak: burdin harria, egur-ikatza eta ura. Francisco Ibero arkitekto azpeitiarrak ibai arroaren ur baliabide urriak ahalik eta gehien aprobetxatzeko sistema iraultzaile bat diseinatu zuen. Bi kilometro inguruko luzera zuen ubide sare sistema bat antolatu zuen. Ubideak maila banatatik doaz eta Giltzarriturritik eta Mendierrekatik bildutako ura antepara bikoitzera heltzen zen ubideen bitartez.


Hauspoak sortutako sugarrak

1985ean hasi eta 1991n bukatu ziren birgaitze lanak, eta XVIII. mendearen erdialdera eraiki zeneko diseinuari jarraituz, martxan jartzea lortu zuten. Burdinola eta errotek osatzen duten multzoa, XVIII. mendeko burdingintza ulertzeko adibide bikaina da. Parketxeak, gaur egun,  bisita gidatuen bidez, aukera ematen du burdinola eta errota martxan ikusteko. Orain, ia 300 urte bezala, energia hidraulikoak higiarazten duen hauspo itzelak sua indartzearekin batera, mailu handi bat metala nola kolpatzen duen ikus daiteke, eta energia bera erabiliz, burdinolaren aurrean dagoen errota martxan jartzen da.


Agorregiko burdinola

Burdinolarekin batera, lau dira multzoa osatzen duten errotak: Agorregi, Arginberri, Elordi eta Manterola.


Agorregiko errota

Arginberri errota

Elordiko errota
Burdinola eta bere ondoan dagoen errotari bizkarra eman, eta, ibaiaren paraleloan zabaltzen den pistatik aurrera egingo dugu. Berehala Arginberri errotaren ondotik igaroko gara. Metro batzuk aurrerago Elordiko errota ikusiko dugu (90 m, 30 min). Agorregiko sarrera nagusia gurutzatu eta, bide zabal eta erosotik, egun txakurtegia den Manterola baserri eta burdinolaren hondarrak ezkerrean utziko ditugu. Txakurren zaunkak eta baserria atzean utziko ditugu aparkalekuraino jarraituz.


Manterola baserria

Iturraran baserria eta interpertazio zentroa

Bertara ailegatu bezain pronto, ezkerrera egingo dugu bide balizatuaren marka zuri eta berdeek  erakusten diguten norabidean. Maldan gora marrazten den lurrezko bide zabaletik eroso beteko dugu bidearen hurrengo tartea. Aurrerago, Lukun atsedenlekutik datorren altxonbidearekin (GR-35) bat egingo dugu. Pistatik aurrera egin eta berehala, aldapa gogortu egiten da ibilera mantsotuz. Bidegurutze batera heltzean, lorategi botanikoan berriro sartzeko uhatea igaro eta minutu gutxi batzuk beranduago abiapuntuan izango gara.


Lorategi botanikoko landarea

Lorategi botanikoko landarea



No hay comentarios:

Publicar un comentario