Aurten ere hirumilako batzuengana iristea lortu dugu.
Zoragarria
da, baina egia da, era berean, gero eta zailagoa dela haiengana
iristea... Adinak ez du barkatzen!!
Baina hor daude gure mendi altuenak.
⛰️ MENDEBALDEKO INFIERNOA 3073 mt, ⛰️ERDIKO INFIERNOA 3081mt/QUIJADA DE PONDIELLOS.
2025-09-16-17
Honetan aterpetik abiatzen gara.
 |
Aste eguna da eta oso lasai dago aterpea. 15 bat pertsona gaua pasatzeko.
 | Goiko Laku Urdinean. Eskuinean, lehenbizi igo behar dugun Infierno mendatea. Gero hortik ezkerrera, tontorretara.
 | Eta gure ezkerrean Infiernoen glaziarra. "Azken glaziarrak agurtzen"... | Eskuinera doa Tebarray mendatera eta Respomuso-ra doan bidea. Gu ezkerrera. Zorionez, oso jende gutxi ikusten da gure aldean, eta horrek asko lasaitzen gaitu, harkaitz erorketak oso ohikoak baitira igoera honetan.
.%20Atzean,%20Collarada,%20Pala%20de%20Ip,%20Bisauri%CC%81n%20aldea,%20Midi,%20Sallent%20eta%20Formigal,...Lau%20bat%20ordu%20aterpetik.%20copia.jpg) | MENDEBALDEKO INFIERNOA (3074m). Lau bat ordutan aterpetik. Atzean, Collarada, Pala de Ip, Aspe inguru guztia, Midi, Sallent, Formigal,... Eguraldi bikaina, paisaia ikusgarria eta bakar bakarrik goian.
.%20Hirugarrenera%20ez%20gara%20joango,%20berriz%20toki%20beretik%20itzuli%20behar%20dugu%20eta.%20Nahikoa!%20copia.jpg) | ERDIKO INFIERNOA (3082m). Gustora!
|
|
|
|
|
|
|
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario