Páginas

sábado, 12 de octubre de 2024

Menditxiki: Las Cañas urmaela

 

Behatokia

Las Cañas urtegia izeneko Kontserbazio Bereziko Eremuak 178 hektarea ditu luze-zabaleran, eta Vianako hirigunetik oso hurbil dago, Errioxarekiko mugan. Tokiari Salobre urtegia ere erraten zaio, paraje horren izena baita. XVI. mendean sortu zen, Pedro Sáez de Viguerak alorrak ureztatzeko urmael bat egin zuenean. Gero, Udalaren jabetzapera pasatu zen. XIX. mendearen akaberan, Vianako Udalak toki horretan bertan urtegi bat eraiki zuen (“Pantano Viejo” edo urtegi zaharra), eta 1944an urtegi berria erantsi zitzaion, biak ere erdiko dikeak bereizita.


Las Cañas urmaela

Las Cañas urmaela

Las Cañas aintziraren sakonera nekez da hiru metrokoa, eta 80 hektareako azalera dauka. Lurpeko urek, euri-urek eta, batez ere, Longar errekak, elikatzen dute hezegunea. Horri esker, urtean, batez beste, 0,7 hm3 ur izaten ditu.


Behatokia

Lekuak balio handia ematen dio inguru horretako ingurumenari, bai eta oro har Nafarroari ere, eta gainera, hasierako xedea betetzen du, Vianako nekazariak urez hornitzen baititu bi ureztapen-irteeren bidez; bana urtegiko. Beste urtegi batzuek bezala, honek ere higadura kontrolatzen laguntzen du. Logroñotik hurbil dagoenez, presa handiei buruzko Errege Dekretuan dago sarturik. Dekretuak, zehazki, horrelako azpiegituren uholde-arriskuak arautzen ditu.


Behatokia

Bidegurutzea

Las Cañasek gehiago iduri du berezko aintzira bat urtegi bat baino, hainbat arrazoi direla medio: urtegiaren forma irregularra delako, eta inguruan lezkak, ihiak, milazkak eta bazkalekuak dituelako. Izugarria da landareetan eta animalietan duen aberastasuna. Hori dela eta, 1996an, nazioarteko garrantzia duten hezeguneen artean sartu zen, Pitillasko Aintzirarekin batera.


Hegaztiak


Hemen, koartza hauskarak hazten ditu kumeak (metro eta erditik gorako hego-zabalera dauka), bai eta koartza gorriak ere; bigarren hau ez da lehenbiziko hori bezain handia eta ardo-kolorekoa da. Txori zezena koartza-espezie mehatxatua da Nafarroan eta Iberiar Penintsulan. Negu batzuk aintziran ematen ditu edota geldialdia egiten du migrazio garaian, baina nekezago ikusiko dugu, herabetia baita, eta lumaje arrea du; beraz, aise ezkutatzen da lezkadian..

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2024/09/las-canas-urmaela.html

Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario