Páginas

martes, 30 de enero de 2024

🏔️PIC DE ARAZURES 2213 MT.

 

Pic de Arazures Anéou zirkoko tontorretako bat da. Col de l'Iou eta Peyreget ditu eskuinean, eta ezkerrean, Bious edo Anèou mendatea eta Pic de Gradillère. Aurretik pare bat aldiz egonda gaude bertan, bata kotxetik goraino elurrarekin eta bestea udan. 

Azkenengo egunetan inguruko tontorretan ibili gara, eta gaur, elurra desagertzen ari den negu atipiko honetan, goiz pasa hurbildu gara berriz.

 

 Igoerak ez du misteriorik. Eguraldi honekin dena ikusten da eta toki egokienak bilatzea da asuntua.
 Aurrean daukagu Arazures mendia. Ezkerrekoa Gradillère da
 Igo dugu ertzeraino. Tontorra atzean geratzen da eta ertza apur bat estua da, baina ez dago elur askorik eta dagoen izotza saihestu daiteke. Daukagun paisaia izugarria da. Eta noski, bakarrik gaude hemen.











 
 PIC DE ARAZURES (2213m). Pare bat ordutan kotxetik. Atzean, Gradillère eta Canal Roya, eta atzerago, Bora-Aspe-Llena de la Garganta-Bozo eta Bisaurín.


 http://mendipitxinkolore2024/01/pic-de-arazures-2213-mt.


No hay comentarios:

Publicar un comentario