Páginas

domingo, 15 de octubre de 2023

Menditxiki: Kartxela

Powered by Wikiloc

 


Kartxela eta Binbaleta mendiak Belaguako haranean daude eta mendebaldeko Pirinioetako talaia aparta osatzen dute. Bertatik 2.000 metrotik gorako tontorrak ikusi ahal izango ditugu, hala nola, Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia, Txamantxoia edo Arlas. Ingurune ederra da.

 



Angel Oloron aterpetxetik, Belaguako aterpea bezala ere ezaguna, GR12a hartu eta  bidezidor erosoan zehar, ia desnibelik eta galerarik gabe, aurrera egingo dugu Arrakogoitiko lepora bidean. Bertara heltzean, Kakuetako zintzurra goitik ikusteko aukera izango dugu.

 




Arrakogoitiko lepotik Kartxelara marrazten den bidea oso nabarmena da, hasieran aldats arina, baina Kartxelako lepora iritsi aurreko azken zatian aldapa pikoa eta atsedenik gabekoa da. Bigarren mendi-lepo honetan, Orhi eta Otsogorrigañaren ikuspegi ikusgarriak agertuko zaizkigu aurrez aurre, beren forma bereziengatik zerumugan nahastezinak direnak.

 



Azken ahalegina besterik ez zaigu geratzen, sigi-sagan marrazten den malda pikoa  dugu, eta, behin gora iritsita, Kartxelako gailurra ikusiko dugu, eta berehala iritsiko gara. Bertan, postontzia eta panoramika bikaina izango ditugu.

 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2023/10/kartxela.html

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario