GAIZKA BARAÑANO "TXAPEL"
Amurrio, 1978.
Menditik korrika egitea du gustokoen eta oso ondo egiten du gainera, arrunta da beraz Euskal Selekzioko partaidea izatea. Hona hemen bere lasterketetako emaitza batzuk: 16. Espainiako Ultratrail txapelketan (2015), Euskal Herriko Ultratrail txapelduna (2014), Ultratrail Apukoko txapelduna (2013 eta 2014), Euskalraid 2x50 txapelduna (2013), Traveseriña txapeldunordea (2013), Euskal Herria mendi erronka txapeldunordea (2013). www.mendikolasterketak.blogspot.com blogaren egilea da.
XABI MUJIKA "SMITHY"
Ordizia, 1973.
Tarteka erizaina,
tarteka dietista eta tarteka eskalatzea eta mendian korrika egitea
gustuko duen mendizalea. Ipurterrea, ohiko bideetatik ihesi eta
Euskal Herriko mendietara ez-ohiko bideak aurkitzen saiatzen dena,
Aralar eta Aizkorrin batez ere. Hala ere, aukera duen bakoitzean
Pirinioetara ihes egiten du bertako mendiei bisita egiteko. Egiten
dituen ibilbide eta material nahiz osasunarekin erlazionatutako
artikuluak http://www.smithyrenbloga.com
mendi blogean elkarbanatzen ditu beste mendizale batzuentzat
baliagarri eta lagungarri izango delakoan.
JAVI BENITO "ZIEFT"
Donostia, 1977.
Ingeniaria, CM Gasteiz-eko partaidea eta www.zieft.blogspot.com blogaren egilea. Bere mendizaletasunak Euskal Herriko, Katalunia, Pirinio eta Atlasko hainbat gailur igotzera eraman dio. Pyrenaica aldizkariaren erredakzio taldeko partaidea da.
AINHOA LENDINEZ GARATE
Elgoibar, 1981.
Txikitatik
ibili naiz kirolean, eta lehiatzen ere bai, baina nire mailan. Nik
beti esaten det ez naizela kirolaria, kirolzalea baizik.
Ororen gainetik mendia gustatzen zait, izugarri, txikitatik joan naiz-eta gurasoekin. 2005ean duatloi-triatloietan hasi nintzen, bizikleta ere izugarri gustatzen zait eta. Tartean Behobia eta makina bat herri lasterketa ere egiten nituen. 2013ko udan lehen mendi lasterketa egin nuen, eta asko gustatu zitzaidan, eta ordutik horretan ari naiz gehiago. Mendiari lotuta dena gustatzen zait eta mendiko eskia ere ikasten dihardut poliki-poliki.
Ororen gainetik mendia gustatzen zait, izugarri, txikitatik joan naiz-eta gurasoekin. 2005ean duatloi-triatloietan hasi nintzen, bizikleta ere izugarri gustatzen zait eta. Tartean Behobia eta makina bat herri lasterketa ere egiten nituen. 2013ko udan lehen mendi lasterketa egin nuen, eta asko gustatu zitzaidan, eta ordutik horretan ari naiz gehiago. Mendiari lotuta dena gustatzen zait eta mendiko eskia ere ikasten dihardut poliki-poliki.
ARKAITZ IRURETA "PIRU"
Elgoibar, 1977.
Umetatik
familiarekin mendira juten ginan, baina batez ere ama elurzale
amorratua, berdin plastiko, trineo edo eskiekin oinarrizko elementuaz
egoera solidoan disfrutatzen irakatsi zidan.
Lagunekin Piriniotako gailur handienak ezagutu bitartean, iraupen eskiko
lasterketetan hasi nintzen.
Mendi
eskira naturalki iritsi nintzen, eta katiatu. Andoni Areizagak dena
batera egin zitekeela erakutsi zigun, lasterketetako teknikarekin
mendi eskiak beste dimentsio bat hartzen duela, alegia.
Eguneroko
mendibuelta batean senari kasu eginaz galtzea atsegin dut, mendi
famatuak igotzea baino gehiago. Eta gaur egun horrela ulertzen dot
mendia, sena askatzen dudan lekua, berdin oinez, mendikletaz, katu
hankekin, edo gehien maite dudan mendi eskiekin.
Mendia natura
zaintzearekin eta euskararekin
lotzen dut, eta 2009tik pirukeriak.blogspot.com bloga
daukat; ezertan puntakoa ez naizenez, edozein mendizaleren bloga izan
litekeena. Bloga edukitzearen arrazoia irteera bat 3 aldiz bizi
dudalako da, egitean, idaztean, eta denbora batetara irakurtzean.
ARKAITZ VIDAL
Zalla, 1983.
http://nosoyuntxapeldun.wordpress.com blogaren egilea. Nire hasiera mendian ez da oso aparta, igandetako zenbait irteera Kolitzara eta eskola irteerak txikitan.Baina 2008an Irlandatik bueltan, beste pentsaera batekin itzuli nintzen eta horrek nire inguruko mendiak ezagutzera eraman ninduen. Hala nola, Gorobel, Trasmosomos, Lunada eta Enkarterri inguruko mendiak; Euskal Herriko mendi nagusiak, Piriniotako hainbat hirumilako eta Alpeetako zenbait gailurretaz gain. Urpekaria naiz baita, itsasoaz gozatzea gustuko dut baita. Kantauri eta Mediterraneo itsasoetaz gain, Koral harresi handian eta Balin ibili naiz urperatzen.
ALEXANDER PEREDA "VUNCOK"
Gasteiz, 1988. CM Goienako partaidea. Txikitatik hasi nintzen mendian aita ta bere lagunekin; gogan dudan lehengo gailurra Atalaya delarik (Añana Gatzaga). Ondoren lagunekin hasi nintzen Arabako gailurrak ezagutzen eta Pirinio eta Picos de Europako mendiak ezagutu nituen lehen aldia unibertsitate garaian izan zen. Baina 2012an izan zen mendi irteerak modu serioan hartu nituen urtea; gure ingurua ezagutzeko gogoak jota. Garai hartakoa da nire bloga baita http://www.alfilodeloimprobable.com/ . Mendi ezagunak igotzea ezezagunak direnak igotzea bezain beste gustuko dut, denetarako garai bat dago eta; baina hori bai, irteera bakoitzean bide ezberdinak erabiltzen saiatzen naiz beti.
JOSEBA CALZADA "IGERTU"
Bilbo, 1979.
JOSEBA CALZADA "IGERTU"
Bilbo, 1979.
Gaur
egun Etxebarrin bizi da. Txikitatik familiaren "Igertu"
baserrian (Bermeo-n) garatzen joan da naturarekiko bere
zaletasuna. Betidanik kirola gustatu izan zaio, eta mendizaletasunean
aurkitu du bere zoriontasuna garatzeko eremu ezin hobea (izotz
eskalada, ertzak, mendiko eskia,...). Alpeetan egon da eta ahal
denean hain beste maite dituen Pirinioetara ihes egiten du.
Hirumilako ehiztaria den Mamu-harrapatzaileak taldearen
(http://mamu-harrapatzaileak.blogspot.com)
partaidea da. Egindako txangoak, bere blogean konpartitzen
ditu: http://igertu.blogspot.com
IVAN RUIZ "ROTA"
Amurrio, 1982.
Kirol ezberdinetan aritu ondoren (esku pilota, areto futbola,...), mendian aurkitu du bere lekua. Berdin dio, oinez, bizikletaz, korrika edo elur maldetan bada. Amurrioko Mendiko Lagunak Mendi Taldearen eta Kuskumendi Mendi Bizikleta Taldearen partaidea da. Euskal Herriko mendiak ezagutzea du gustokoen, ibilbide zirkular ederrak eginez. Bere ibilbideak www.elultimodestino.wordpress.com blogean aurkitu ditzazkezue. Pyrenaica aldizkariko erredakzio taldeko partaidea da.
JOSE MIGUEL DE LOS DOLORES "TXEMI"
Donostia, 1971.
Txikitatik kirol ezberdinen maitalea, mendiarekiko zaletasuna beranduago ezagutu nuen eta 2002. urtean hasi ziren nire benetazko irteerak Pirinio ta Euskal Herriko mendietatik. Nire kasuan, mendizale gehiengoaren kasuan ez bezala, mendiarekiko maitasuna ez zidan inork erakutsi, bakarrik iritsi zitzaidan zerbait izan zen. Lehenengo irteerak bakarrik egiten nituen eta ondoren kide naizen Club Vasco de Camping-eko bazkideekin irteten hasi nintzen. Argazki kamera beti soinean eramanda, mendi argazkilaritza nire zaletasun handienetarikoa bihurtu da; hala, hainbat aipamen lortu ditut argazkilaritza munduan. Mendia nire "modus vivendum"-a da eta berak eman zidan maite dudan gauzarik handiena: nire bikotea. Mendiko hainbat kiroletan aritzen naiz: eskia, mendi lasterketak, orientazio lasterketak... Duela ez asko proiektu berri batekin hasi naiz, web moduan, non nire abentura guztiak partekatzen ditut: http://caminadinsensatos.com/
MENDITXOKO
Menditxoko blogaren partaideak 3 bilbotar gara, txikitatik mendian ibili garenak gurasoen mendizaletasunagatik.
Partaideak hurrengoak gara:
-David Martin Garcia, 37 urte
-Iñigo Martin Garcia, 35 urte
-Imanol Negro Olazagirre, 29 urte
Gaur egun, Egunsentia mendi taldean gaude, baina orokorrean ez dogu haien ekintzetan parte hartzen. Mendi historialari dagokionez ez daukagu tontor handirik, zenbait 3000 bakarrik. Orokorrean Euskal Herriko mendietatik ibiltzen gara, baina ahal dogunean Pirinioetara goaz.
Gure blogean batez be, mendian bere lehen ibiladiak egin gura dutenei ibilbide errezak azaltzen eta proposatzen saiatzen gara. Gainera ume txikiekin egiteko txangoak ere aurkezten doguz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario