Páginas

jueves, 15 de octubre de 2015

Aiztondo, "Clásica Sur" bidea, 115 metro, 5c

Aurreko kronika batean Uharte Arakilen dagoen Aiztondo eskala eskolako "Ainhoa" bidea aurkeztu nizuen. Oraingoan eskola eta horma bereko "Clásica Sur" bidea aurkezten dizuet, hau ere hainbat luzeetako eskaladan hasteko primerakoa.

Bide honen berezitasunik handiena bertikal jarraitu beharrean eskuin-ezker zeharkaldi diagonal bat eginez eskalatzen dela da, azken luzeko azken metroak "Ainhoa" bidearekin elkarbanatuz.

BIDEAREN DATU BATZUK

Luzera: 115 metro.
Luzeak: 4.
Zailtasuna: 5c. Luzez-luze: 1ºL: 4b (35 m), 2ºL: 5a (30 m), 3ºL: 5b (25 m), 4ªL: 5c (25 m). Lehen luzetik aurrera adi eskalatu behar da lekuren batean baino gehiagoan aseguruak topatzea ez baita oso erraza.
Orientazioa: Hegoaldea, udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: kotxea uzten den aparkalekutik 15-20 minutu.
Erabilitako materiala: 60 metroetako bi soka (bidea rapelatzen badugu eskertuko dugu bi rapeletan hormaren oinean izango gara eta), luzera ezberdinetako 15 express zinta eta zinta luze batzuk bilguneetarako. Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneetan oihuka ez aritzeko. Bidea rapelatzen badugu "Ainhoa" bidea jarraituz rapelatuko dugu.
Bidea egiteko pasatako denbora: ordu eta erdi inguru.

BIDEAREN KROKISA

Bidearen nondik norakoak.


Krokisa zehatzago.




Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/10/aiztondo-clasica-sur-bidea-115-metro-5c.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario