Páginas

viernes, 10 de octubre de 2025

Menditxiki: Puron ibaiaren haitzartea

 

Haitzartean


1992an Parke Naturala izendatu zuten Valderejok, ekosistema eta paisaia ugari ditu. Parkearen erraiak ezagutzeko seinaleztatutako bederatzi ibilbideen artean, Puron ibaiaren haitzartea da bisitari gehien jasotzen dituena. Lalastra herritik abiatu, jendez hustutako Ribera herriaren hondarren ondotik igaro eta ibaiaren ibilgu apetatsuari jarraituz, naturak zizelkatutako bazter magikoak ezagutzeko parada izango dugu.


Lalastrako Santa Ana eliza

Bide-seinaleak
 

Haitzartera abiatu aurretik, Parkeko bihotzean kokatzen den Lalastra herriko kaleetan murgilduko gara eta horrela, denbora atzera egiteko eta antzinako tradizioak gogora ekartzeko aukera izango dugu. 1954an, enparantzan dauden iturria eta askarekin batera eraiki zen ikuztoki zaharra dago. Inguruan dauden ogi-labea, bolera, errota eta ferratoki bat ere ikus daitezke oraindik. Azken honen ondoan kokatzen da Santa Ana eliza eta bere erloju berezia. Herrian bertan ere, etnografia museoa (nekazal ohituren erakustokia) dago, udaletxearen eraikin zaharrean. Museoak ibarraren historia eta ohiturak erakusten dizkio bisitariari modu ederrean. Lalastrako eskola zaharrak hartzen duen Parketxean, beste zerbitzuez gain, inguruko bideei buruzko informazioa ematen dute.


Bidean

Iristeko irrikaz
 

Parketxearen aurretik ateratzen den pista zabalean zehar abiatuko gara. Ibilbidea oso ondo markaturik dago. Bide-seinale borobil horiez gain, egurrezko zutoinetan jarritako seinaleek norabide zuzena aukeratzen lagunduko digute. Artzaintzaren Bidearen Bide Naturalaren (GR 282) 7. etapako zati bat ere partekatzen du. Berehala hesi bat pasa eta zuhaitzen arteko bide erosotik aurrera egingo dugu.  Mendi-mazelako zelaiak inguratuz, eskualdeko fauna eta flora ezagutzeko ibilbide didaktikoaren bide-seinalea ezkerrera utzi eta maldan behera jarraituko dugu pinudian murgilduz.

 

Riberako eliza

Riberako elizaren detailea

Basoa maldan behera zeharkatzen duen xendatik berriro pistara aterako gara, Puron ibaiaren ibilguaren ondora jaitsiz. Egurrezko zubi batek, ibaia zeharkatzen lagunduko digu eta aurrerantzean, ibaiaren uren soinua lagun izango dugu. Aurrerago, egurrezko hesi bat zeharkatu, eta jendez hustutako Ribera herriaren hondarren ondora ailegatuko gara. Azken hamarkadetan hutsik egon den herriaren goiko aldean, San Estebani dedikatutako eliza dago. 80ko hamarkadan, estilo gotikoko horma-pintura batzuk aurkitu ziren, Bibliako hainbat gai irudikatzen dituztenak, hala nola paradisutik kanporatzea. Elizako erretaula duela berrogeita hamar urte erreskatatu zuten, eta Arabako Arte Ederren museora eraman zuten.

 

Haitzartea

Elizatik atsedengunera jaitsi, egurrezko hesia igaro eta, zelai berde zabal bat zeharkatuko dugu Puron ibaiaren haitzartea ezkutatzen duen mendien panoramikaz gozatuz. Egurrezko beste ate bat atzean utzi eta basoan sartuko gara. Bidezidor batetik jaisten jarraituko dugu ibaiaren ibilguaren ondora berriro heltzeko. Ondoren, egurrezko ate bat zeharkatu eta Puron ibaiaren haitzartearen lehen pasabide estuan barneratuko gara. Harkaitzezko hormari itsatsita, ur-jauzi batzuetatik amildegiaren hondoraino amiltzen diren ur berdeen ibilbide zorabiagarriari jarraituz gozatuko dugu.

 

Haitzartea

Pasabide hori zeharkatu eta kareharrizko paretaren ondoko bidezidor batetik jarraituko dugu. Ezkerrera, Puron ibairaino jaisten den egurrezko eskailera piko bat ikusiko dugu. Behera iristean putzu bat eta ur-jauziaren panoramika bikaina aurkituko ditugu, haitzartearen lehen urratsetik sortzen dena. Gero, bidera igoko gara berriro, eta horma harritsua inguratzen jarraituko dugu.

 

Haitzartea

Mendiaren hegalean dagoen pinudia zeharkatu, harrizko zubi bat igaro eta ibaiaren haitzartearen bigarren pasabidera helduko gara. Ia elkar ukitzen duten kareharrizko bi hormen artean kokatuta dagoen pasabide metaliko hestu batetik aurrera egingo dugu inguruaren edertasunaz gozatuz. Haitzartetik ateratzean, ezpel artean marrazten den bidezidorretik, El Chorro ur-jauziaren ondora iritsiko gara. Hemendik beste bi kilometro bete beharko genituzke Burgosko Herran herriraino jaisteko, baina etorritako bidetik atzera egin eta abiapuntura itzuliko gara.

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2025/10/puron-ibaiaren-haitzartea.html





Powered by Wikiloc

viernes, 3 de octubre de 2025

Erreniegako erraldoiak

 

Erraldoiak

Euskal Herriko Mendien Katalogoko oharretan agertzen den moduan, mendi honen izenak lehen Perdón oharra zeraman parentesi artean argigarri gisa. Izen hark, hala ere, gailurretik hurbil dagoen Barkamenaren Andre Mariaren ermitako adbokazioari egiten dio erreferentzia eta ez da toponimiarekin nahasi behar. Mendia 1994an Nafarroako lehen haize-zentrala bertan ezarri zelako ezaguna da eta gaur egun, 40 haize-sorgailu kokatzen dira bertan.
 
Done Jakue bidean, erromesde monumentua

Zarikiegi herrian ibilgailua utzi eta berehala ikusiko ditugu Done Jakue bidea erakusten duten gezi horiak. Ohikoa da herriko ostatu edo tabernetan erromesak atsedena hartzen ikustea eta horietako batzuekin ibilbide zirkular honen zati bat betetzea ere. Atzean utziko ditugu herriko azken etxeak eta pista zabalean zehar erraz egingo dugu aurrera. Lehen aldapa igotzen hasi eta berehala ohartuko gara zati batzuk konpondu behar izan dituztela, xenda zaharra higaduraren ondorioz erorita dago eta. Gambellacosen iturriaren (Reniega izenez ere ezaguna) ondotik pasa eta erromesen omenez jarrita dagoen monumentu ikusgarriaren ondora igoko gara. Vicente Galbete artista nafarrak egindako eskultura honetan burdinazko silueta duten erromes desberdinak irudikatzen dira. Bere egileak dion bezala, eskultura-multzoak bidearen bilakaera iradokitzen du historian zehar. “Lehenik, laguntzarik gabeko pertsonaia dago, airea usainduz, bidea bilatuz. Segidan, erabakiak argiago dituen beste bat, eta gero merkatari talde bat, zaldunak... beste talde bat tamainaz eta neurriz handituz. Hauek, Erdi Aroko Done Jakue Bidearen goren unea irudikatzen dute. Geroztik, irudiak bakanduz doaz, XVIII. mendeko gainbeheratik gaur egungo goren unera heldu arte gogoratuz”. 
 

Erreniegako tontorrera iristen

Erreniegako erraldoiak

Lepo honetan, Santiagora doazen erromesak agurtu eta Erreniegako tontor aldera joko dugu. Haize-sorgailuen ondotik doan zidor edo pistatik ibiliko gara eta hogeita bosten ondotik igaro eta gero, gain aldera aterako gara, antena erraldoi eta kaseta desberdinak banaturik dauden ingurura. Lepotik gure paraleloan ekarri dugun errepidera metro batzuk jaitsi eta berriro xenda hartuko dugu aurrez aurre ikusiko dugun pinudian murgilduz. Pinu artean ibili ondoren, zelaigune batera atera eta oso gertu ikusiko dugu gailurra. Zuhaitzik gabeko gain honetan erpin geodesikoa eta buzoiaren funtzioa betetzen duen enborra eta aizkora. Ibilbidearen edozein lekutatik Iruñeko arroaren bista oso onak izango ditugu, baita Nafarroako Pirinioetako mendiak ere, baina gailurra ez da talaiarik onena ikuspegiaz gozatzeko.

Erreniegako tontorra


Erreniegako buzoia

Etorritako bidetik atzera egingo dugu eta pinudia atzean laga ostean, eskuin aldetik marrazten den zidorretik jaisten hasiko gara. Bidegurutzetan harri piloek (cairn) erakusten diguten bidetik pista zabala bitan zeharkatu eta hirugarrenera ailegatzean ezkerraldera joko dugu.  Aurrera egin ahala, eskuinetik jaisten den xenda bat utzi eta gure gainean haize-sorgailuak berriro gertu ikusiko ditugu. 90ºko bihurgunean bide zabala utzi eta Zarikiegi aldera zuzentzen den bide zabaletik jaisten hasiko gara. Behean, jenderik bizi ez den Guendulaingo eremua ikusiko dugu eta urrutiago Zizur Nagusia eta Zizur Txikiko herriguneak. Azkar galduko dugu altuera eta konturatu orduko San Andres elizaren ondoan izango gara, abiapuntuan hain zuzen ere.
.
 
 
Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
 
 



miércoles, 1 de octubre de 2025

El Raso y San Martín de Valparaíso

 


      Esta semana os propongo ascender al Raso visitando San Martín de Valparaíso, una excursión circular de unos 8 km. ida y vuelta y 500 metros de desnivel.

     Partiendo de Villanueva de Valdegovía (coordenadas aparcamiento: 42.847934, -3.099749) tomamos la entrada a la calle “El Cornal” (coordenadas 42.847869, -3.100570) hasta el cruce con la calle San Martín (coordenadas 42.848669, -3.099356), que debemos seguir hacia la izquierda (norte). Se trata de seguir paralelos al río (Arroyo de San Martín). Así, en la siguiente bifurcación (coordenadas 42.849560, -3.100069) seguiremos por la izquierda.

     En apenas 1 kilómetro llegamos cómodamente a San Martín de Valparaíso (coordenadas 42.858907, -3.106071), un precioso valle herbáceo con paredes verticales en la confluencia de dos arroyos que merece la pena disfrutar. Unos paneles nos informan del pasado histórico del lugar, y es que este valle estuvo ocupado por una comunidad medieval eremita que edificó un monasterio adosado a las paredes, y que excavaron en la roca numerosas tumbas que aún podemos contemplar.

     Para la subida al Raso, continuamos el mismo camino por el que vinimos. En el siguiente cruce (coordenadas 42.872070, -3.104418) tomamos a la derecha, y 100 metros después (coordenadas 42.873735, -3.104375) seguimos el camino hacia la izquierda. Una vez en la cresta (coordenadas 42.873348, -3.107469) el camino nos lleva, junto a la alambrada, directos al buzón montañero (coordenadas 42.879470, -3.105018). Pero si queremos hollar la cumbre tenemos que cruzar la alambrada que nos separa de la provincia de Burgos y dirigirnos al poste geodésico (coordenadas 42.879519, -3.107094)

     Disfrutad de la excursión y… ¡Hasta dentro de dos semanas!

 

NOTAS:

     Las coordenadas son WGS84 (EPSG:4326), el sistema en que se basa el GPS y el que usan muchas aplicaciones.

     Podéis ver el resto de las fotos y/o vídeos de esta ruta en https://pateandoalava.blogspot.com/2025/09/el-raso-y-san-martin-de-valparaiso.html, junto a más de un centenar de excursiones más.