Cervino (Matterhorn) Tufterenetik |
Laurogeita
hamalau urte bete dira euskal mendizale eta abenturazalea izan zen Andres
Espinosak Mont Blanc eta Cervinoko tontorrak
igotzea lortu zuenetik. 1929ko uztailaren 14an zapaldu zuen lehena eta
astebete beranduago, uztailaren 20an, Cervinora bakarrik egindako lehenengo
igoera burutu zuen. Gu, berriz, tontorrera igo gabe, mendi mitiko hau
inguratzen duten Suitza eta Italiako haranetan murgildu gara astebetez.
Kontrastez
betetako lurralde honetan, gailur garaiak, haitz zorrotzak, amaigabeko
glaziarrak, izotzezko ezproiak, ibai emaritsuak, baso trinkoak eta landaretza
ugari eta ederra mendizalearen begi ninietan txertatzen dira uneoro postal
perfektua osatuz.
Zazpi
egunetan zehar, mendi magalak zeharkatzen dituzten xenda eta haranak lotzen
dituzten lepoak bilatu ditugu eta ondo balizatutako bideetan barna, Mattertal,
Turmanntal, Val d’Anniviers, Val de Moiry, Val d’Arolla, Val d’Herens,
Valpelline eta Valtournenche haranetako herri txiki eta lurrek osatzen duten
ikuskizun paregabeaz gozatu dugu.
Cervino (Matterhorn) hodeiz inguraturik
1.etapa
St. Niklaus (
Desnibela:
Denbora: 7 ordu
St. Niklauseko tren geltokiaren ondoan (
Basoko itzala
utzi eta alpage ederrak zeharkatzen
dituen xendan barrena sigi-sagan egin dugu gorantz. Pixkanaka mendizaleen ilara
luzatuz doa eta lehen nekeak agertu bezain fite, gain batean atsedena hartzea
erabaki dugu (
Augstbordpass leporantz ilaran
Augstbordeko haran txikian sartu gara aurrean dugun izen bereko lepo aldera
abiatuz. Erreka aldera jaisten doan xenda deserosoa gertatu zaigu, leku
harritsua da eta kontu handiz egin dugu aurrera. Kantinplorak errekan urez bete eta lepora
igotzeko azken malda pikoari ekin diogu. Indarrak geroz eta urriagoak dira eta
erritmoa moteldu behar izan dugu. Batzuk lehenago, besteak beranduago, baina
azkenean Augstbordpass lepora (
Gaurko
etaparen azken zatia betetzeko bi taldeetan banatu gara. Lehenengoak abiada
azkarrean egin du behera, bigarrenak lasaiagoa hartu duen bitartean.
Bide-seinaleak segituz zirko handi bat osatzen duten larreak zeharkatu ditugu
eta hauek amaitzean, bideak Gruben
herrira (
Jungura bidean, egurrezko etxolak amildegiaren ertzean
2.etapa
Gruben (
Desnibela:
Denbora: 7 ordu
Goiz
iratzarri eta gosaldu ostean, motxila astunak bizkarreratu eta gaurko etapari
ekin diogu. Turtmanntal harana hodei
artean ezkutatu zaigu eta ez dugu aukerarik izan bere edertasunaz gozatzeko. Gruben herria (
Meidpasseko lepoa igarotzen laino artean |
Ondo
balizatutako bidea jarraituz, elurtegiek utzitako laku txiki batzuk ikusi
ditugu Meidsse lakua (
Weisshorn hotel ezaguna |
Zerua geroz
eta beltzago, euri xehea txingorra bihurtu da eta bat batean zerua lehertu
zaigu. Tximistek eta trumoi hotsek bailara osoa hartu dute. Xenda erreka
bihurtu da eta belarra zapalduz abiada areagotu egin dugu zerutik datorren
erasotik ihesi. Armina lakua (
Barneuzako alpagea zeharkatzen duen bidea |
1.882an
eraikitako hotel zaharrari agur esan eta Zinal
aldera doan xendari heldu diogu. Atertu du. Gure mendean Val d’Annivierseko magaletan barreiaturik hamaika herri eta auzo
txiki laino artetik agertuz. Haranaren paraleloan doan bidea luzea da,
berdea, makina bat lore eta landarez
beterik, hamaika kolore eta formaz jantzirik. Lorategi naturala eta aparta. Barneuzako alpagea (
3.etapa
Zinal (
Desnibela:
Denbora: 4 ordu
Iratzarri
orduko leihoan esekita utzitako arropak jaso eta gosaltzera jaitsi gara.
Hamaiketakoa egiteko ogia erostera joatean eguna goibel datorrela ohartu gara,
ez da euririk baina hodei eta behe lainoek ia dena estaltzen dute. Eguerdirako
eguraldiak hobetuko duelakoan trasteak hartu eta gaurko etapari hasiera eman
diogu.
Hudoi
jolastia ezkutaketetara jolasten
Moiryko urtegirantz jaisten |
Oraindik
laurehun metro falta zaizkigu lepora iritsi eta Val d’Anniviersi agur esateko. Eski pista zabalak segituz gorantz
egin dugu ilaran, isilik. Jabik eta biok bide zuzena hartu dugu eta gora heldu
aurretik lau hudoi jolastiekin egin dugu topo. Beraien gordelekuaren inguruan
sartu-irtenean dabiltza, harrapaketetara jolastu nahi balute bezala. Graziosoak
oso. Metro batzuk aurrerago taldekideekin elkartu eta denak batera Col de Soreboisera (
Sorebois leporantz taldea ilaran
Alpagean zehar xenda nabarmena hartu eta beherantz egin dugu haranaren
beheko aldetik lainoa azkar sartzen hasi delarik. Aterpera heldu aurretik,
ezkerrera utzi dugu Moiryko
glaziarrera doan bidea. Gorputzean dugun hezetasunaren sentsazioa kendu nahian
azkar bete dugu aterperainoko bidea (
Goizean
erositako ogia eta etxetik ekarritako janaria Valaiseko ardo zuriarekin batera
jangelako mahai gainean jarri dugu eguneko bazkaria egiteko. Goxo dago
barrenean, kanpoan, berriz, umel. Orduak pasa ahala eguraldiak ez du hobera
egiten eta azkenean amore eman behar izan dugu, ezingo dugu Moiryko glaziarra ezagutzeko genuen
asmoa burutu. Arratsaldean bestelako planak: irakurri, musean… Afaltzeko
orduan, aterpeko arduradunak hurrengo egunetarako meteoaren iragarpenak eman
dizkigu: eguraldi bikaina izango omen dugu lagun. Hala bedi!
4.etapa
Moiry (
Desnibela:
Denbora: 7 ordu
Gaur
eguraldiak ez du aitzakiarik, iragarpenak guztiz bete dira eta eguzkiaren
izpiak mendi garaien tontor eta
magaletan barreiatzen hasi dira goizean goiz. Urtegiaren beste aldera igaro,
pista zabala jarraitu eta gorantz egin dugu oso animoso. Val d’Herensera
pasatzeko dauden bi lepoetako batera igo beharko dugu, aukeran: Col de Tsatè
edo Col de Torrent. Guk azken hau aukeratu dugu. Urtegitik aldentzen
goazen heinean, besperan ikusterik izan ez genuen Moiryko glaziarra
agertu zaigu, ederra, Grand Cornier (
Moiryko glaziarra, Grand Cornier eta Dente Blanche mendiak
Lac des
Autannesera
(
Atsedena laku txiki baten ondoan |
Gustura
gaude, baina beherantz egiteko tenorea iritsi zaigu. Lehen zatia, harri
tartean trakets samarra suertatu zaigu,
baina berehala iritsi gara larre zabaletara. Lepoan izan dugun panoramika
apenas galdu gabe eta bide-seinaleek erakusten duten norabidea jarraituz erraz
egin dugu maldan behera Villa herrira (
Egun ederra
eta paraje zoragarriak!
5.etapa
Arolla (
Desnibela:
Denbora: 7 ordu
Itzulia hasi
aurretik aterpean utzitako piolet, kranpoi eta sokek gure motxila zamatu dute
eta nabaritu dugu. Errepidea amaitu eta aparkalekua atzean utzita pista zabala
jarraitu dugu aurrean Mont Collon (
Haut Glazier d’Arolla zeharkatuz |
Aldapan behera
jaisten hasi gara. Xabierrek ez sakabanatzeko eskatu digu, ezustekoak sahieste
aldera (pitzadurak baitaude), elkarrekin, ilaran glaziar osoa pasa arte
mantentzea komeni dela azpimarratu du. Eta halaxe egin dugu, gure botek izotza
zapaltzean ateratzen duten hotsek isiltasuna apurtzen dutelarik. Haut
Glazier d’Arollaren azken zatia zeharkatu aurretik beste geldialdi bat egin
dugu, zintzurra freskatzen dugun bitartean inguruan ditugun gailur eta mendiei
begirada bat emateko.
Arolla gaineko gailurrak |
Ilaran jarri
gara berriro eta Xabierrek markatutako bidetik (tripode zuri-urdinak daude)
gorantz egin dugu, emeki emeki, zenbait lekutan izotza dago eta. Ez dirudi
zaila denik, baina holako parajetan erne ibili beharra dago beti, edonon
pitzadura batekin topo egin baitezakegu. Kranpoaik jarri gabe Col Collonera
(
Behean ikusi
dugun Nacamuli aterpe aldera jaisten hasi gara eremu harritsu eta
deserosoan zehar. Aterperaino joan gabe haranera jaisten den xenda hartu dugu.
Prarayer aterpea |
Ondoren,
ohikoak: dutxatu, arropak garbitu, irakurri, garagardo freskoa edan eta lagun
artean solasean egon. Iluntzean, berriz, zerbitzarien irribarre eta txantxen
artean afari oparoa. Gaurkoan ere ederki ibili gara!
6.etapa
Prarayer (
Desnibela:
Denbora: 8 ordu
Bapo gosaldu
ondoren eta eguraldi ona lagun, gogotsu ekin diogu gaurko etapari. Aterpearen
ondoan dagoen ibilaldien seinaleen multzoan 12 zenbakia duena aukeratu, errekara jaitsi, egurrezko zubitik ezker
aldera pasa eta poliki poliki Combe de
Valcournerantz igotzen hasi gara. Basoan zehar sigi-sagan erraz irabazi
dugu altuera eta lehen alpagera
iristean bide harritsua leundu egin da tarte batez. Ordeka txiki batera
iristean, goi aldera begira jarri eta
aurrean dugun pareta gaindiezina dela iruditu zaigu. Bakoitzak bere erritmoa
hartu eta igotzen hasi gara. Sigi-sagan marrazten den bidetik magalaren lehen
zatia nahikoa ondo gainditu dugu, baina berehala hasi dira zailtasunak;
arroketan jarritako burdinezko zurubiak edo eskalak zapalduz eta kateen
laguntzaz lortu dugu zatirik delikatuena eta arriskutsunea gainditzea. Atzera
begiratu eta taldea sakabanaturik datorrela ikusi dugu.
Col de Valcournerara igotzen |
Izerdi
patxetan iritsi gara “pareta bertikal” honen gain aldera, baina berehala ohartu
gara oraindik dezenteko igoera geratzen zaigula leporaino. Zintzurra freskatu
eta azken zatia igotzeari ekin diogu. Oso gogorra dagoen elurtegi txiki pare
bat gainditu dugu, baina azkenaren oinera iristean hau eskuinetik inguratu eta
han-hemenka barreiaturik dauden bide-seinaleak jarraituz ingurune harritsuan
sartu gara. Ez da erraza aurrera egitea, aldapa oso pikoa da eta zaila suertatu
zaigu bide ona aurkitzea. Astiro astiro metroak irabazi ditugu eta azkenean
lortu dugu Col de Valcournerara (
Finistra di Cignanatik Breuil/Cerviniara doan xenda |
Eguzkiak
gogor jotzen du eta behean ikusi dugun Vuillermoz-Perucca
aterpera bazkaltzera jaistea erabaki dugu. Lehen malda pikoa da eta elurrez
estalirik dago. Xabierrek soka bat lotu du destrepea egiteko lagungarri gerta
dakigun. Aterpean (
Perrères herrirantz jaisten |
Panoramika
errepikaezin honetaz luze gozatu ostean, xenda erosoa jarraitu eta alpage Galoren (
7.etapa
Breuil/Cervinia (
Desnibela:
Denbora: 8 ordu
Testa Grigia (
Desnibela:
Denbora: 8 ordu
Azken etapa
egiteko bi taldeetan banatu gara. Talde batek ohiko bidea hartu eta Zermatteraino
joango da, bigarrena, berriz, Testa Grigiara (
Breithorneko lehen maldak |
Teleferikoak Testa Grigian (
Breithorneko azken metroak sokakideak ilaran jarrita |
Aldaparen
lehen metroak bete eta ezkerretik zuzentzen den igoerari heldu diogu. Beherantz
datozen mendizale batzuekin gurutzatu eta sigi-saga txiki batek gailurraren
aurretik dagoen maldaren zatirik pikoena gainditzen lagundu digu. Breithorneko tontorrean (
Breithorneko azken metroak sokakideak ilaran jarrita |
Gustura gaude
baina oraindik bide luzea dugu Zermatteraino.
Ilaran jarri eta igotako bidetik behera egin dugu. Testa Grigiara itzuli beharrean Theodulpasserantz
(
Cervino-Matterhorn Zermattetik |
Atzera
begiratu eta azken begi-kolpea eman diot Cervino-Matterhorneko
ipar aurpegiari eta imajinatzen saiatu naiz orain laurogei urte Andres
Espinosak egindako balentria. Ikaragarria!
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://askemikel.blogspot.com/2015/02/cervinoko-itzulia.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario