Páginas

viernes, 31 de enero de 2025

Grankanto

 

Grankantoko horma

Jaizkibelgo paisaiak osagai asko eta aberatsak ditu: itsaslabarrak, itsasargiak, landaretza ugaria  eta haran eskegiak. Guk horietako bat bisitatzea erabaki dugu, Grankantoko haran eskegia hain zuzen ere. Itxura fantastikoa duten hareharrizko irudiek osatzen dute Jaizkibelek dituen paisaiarik politenetako bat da. Paraje ezkutu eta gorde honetan harribitxi bat aurkituko dugu.


Itsaslabarretara so

Ibilaldi labur eta zirkular hau burutzeko Jaizkibelgo kantinaren ondoan dagoen aparkalekutik abiatuko gara. Bertan hasten den xendatik Kabitte baserrira iritsiko gara berehala. Mitxitxolako gaina inguratuz datorren Talaia bidea gurutzatu eta laster, ataka bat gainditu eta maldan behera jaisten den pistatik Bonazaitza edo Buenos Aires baserriaren hondarrak dauden ingurura iritsiko gara. Eroritako hormen ondoan baserria izan zenaren oroimen gisa bertso bat plaka batean iltzaturik ikusiko dugu. “Hemeretzigarren gizaldian betirako txikitua / Bonazaitza baserriak ez du emango berriz fruitua. / Gerretan ohikoa den bezala edozein antzutua / Bonazaintza erreka eutsi! inguru hau piztua”. Adierazgarria oso. Kolore zuriko bi marrek erakutsiko diguten norabidean aurrera egingo dugu. Maldan behera, bidea estutu egiten da eta sasoiaren arabera, oteak eta sasiek ia itxi egiten dute xenda. Malda pikoa emeki jaitsiko dugu eta konturatu orduko, Iñularreta errekak zeharkatzen duen haran txiki eta estu bat zabalduko zaigu begien aurrean. Berehala helduko gara Grankantoren mendean eskegitzen den haran txikira.


Itsaslabarretan

Harrizko olatu erraldoiaren parera heltzean, bidea utzi eta nabarmena den xenda txiki batetik hormaraino gerturatu gara. Ilargi itxura duten geoformak nonahi ageri dira, milioika urteko higadurak zizelkatutako irudi eta forma apetatsu erakargarriak: albeoloak, zuloak, formak, horma-hobiak, kubetak, erliebeak, arkuak, leihoak eta abar. Eguzkiaren izpiak zuzenean horma eder honetan islatzen direnean, distira berezia erakusten du eta itzalekin batera koadro ederra osatzen dute bertan agertzen diren forma guztiek.


Grankantoko haran eskegia

Irudi eder hau atzean utzi eta berriro bidera jaitsiko gara errekak bere urak itsasoan isurtzen dituen tokiraino jaisteko. Sanjuanarri ezproiaren paraleloan igotzen hasiko gara aldapa pikoari aurre eginez. Alanbrezko hesiaren ondotik marrazten den xenda garbitik Jaizkibelgo itsas labarren ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izango dugu. Goiko zelaietara iritsi eta malda gogorrak moteldu digun arnasa berreskuratuko dugu. Panoramika aldatu egiten da hemen, goiko larreak itxasoraino nola amiltzen diren ikusiko dugu. Bertan dagoen arroka baten gainean pausatu, eta itxaso aldera begiratuz, Ulia eta Jaizkibelgo malda bortitzek itxasoarekin batera osatzen duten puzzle perfektua begiztatzeko aukera izango dugu.


Geoformak

Geoformak

Abiapuntura heltzeko, oso nabarmena den bidetik aurrera egingo dugu. Iñularreta baserrira zuzentzen den bidea gure ezkerrera utzi eta eskuinetik ateratzen dena aukeratuko dugu. Kilometro bat baino gutxiago beteko dugu Jaizkibelgo errepidera atera eta 200 metro beherago dagoen Kantinara heltzeko. Ibilbide laburra, baina oso bizia.

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2016/10/grankantoko-haran-eskegia.html

 



Powered by Wikiloc

miércoles, 29 de enero de 2025

Costalera (cumbre este)

 

     Esta semana os propongo ascender al Costalera (cumbre este) desde el parking del humilladero de Zúñiga (Navarra), una excursión de unos 12.5 km. ida y vuelta y 750 metros de desnivel.

     Desde el aparcamiento del humilladero (Km. 24,5 de la NA-132-A, coordenadas: 42.682108, -2.286135) tomamos la pista que sale a la derecha de la carretera pocos metros más adelante (coordenadas: 42.681799, -2.285573). A partir de aquí nos encontraremos multitud de pistas y caminos que nos obligará a estar atentos para no perdernos.

     En la bifurcación situada en el punto 42.677872, -2.282029 tomamos el camino de la izquierda y, 50 metros después (coordenadas: 42.677435, -2.281836), el de la derecha. En el punto 42.673754, -2.279489, un cruce múltiple, continuamos rectos, al igual que en el punto 42.672648, -2.280328, aunque el camino principal gire a la izquierda.

     En el punto 42.665878, -2.285950, tras una fuerte subida, nuevo cruce múltiple; seguimos rectos, por el ramal con el cartel de “COTO PRIVADO DE CAZA”. Después, en el punto 42.663139, -2.283806, subimos a mano derecha, al igual que en el punto 42.661540, -2.288504.

     Al llegar a la alambrada situada en el punto 42.661540, -2.288504, abandonamos el camino y subimos a derecho por el empinado sendero paralelo al vallado de alambres. Tras la fuerte subida, en el punto 42.652228, -2.289840 nos encontramos con un camino que hemos de seguir hacia la derecha, siempre paralelos a la alambrada que, por cierto, marca el límite entre Álava y Navarra. Poco a poco, el camino se convertirá en sendero que, a ratos, estará repleto de arbustos que nos dificultarán el avance. A partir de aquí disfrutaremos de espectaculares paisajes hasta la misma cumbre.

     Desde el punto 42.651258, -2.293824, pocos metros después de cruzar la alambrada al lado alavés, vemos claramente el sendero que nos lleva por la cresta. En el punto 42.651112, -2.297735 tomamos la senda de la derecha, que nos deja en la misma cumbre. Eso sí, los últimos metros hay que trepar un poco.

     Disfrutad de la excursión y… ¡Hasta dentro de dos semanas!

 

NOTAS:

     Las coordenadas son WGS84 (EPSG:4326), el sistema en que se basa el GPS y el que usa Google Maps (podéis copiarlas y pegarlas directamente en Google Maps tal como están escritas).

     Podéis ver el resto de las fotos y/o vídeos de esta ruta en https://pateandoalava.blogspot.com/2025/01/costalera-cumbre-este.html, junto a varias decenas más de excursiones.

viernes, 24 de enero de 2025

La Cresta de Itxina PD

 

En la cresta se pueden forzar dos o tres pasos tipo "puente del diablo" de la Cresta del Anboto.



...


<<Este macizo es como una fortaleza natural de piedra protegida al este y al norte por las aristas de Lekanda y al oeste por la Cresta de Itxina.>>

-Javier Iturritxa, Aristas y Crestas de EH.

<<Los Atxak son la zona más deconocida a la vez que más insólita del macizo de Gorbeia. Si bien se han escrito multitud de libros acerca de Gorbeia, en ninguno de ellos se dedica a ellos más de dos o tres frases a este paraje>>

-Javier Urrutia, Mendikat.

Y seguimos conociendo las aristas y crestas de nuestra tierra, en esta ocasión recorriendo la bonita cresta caótica de Itxina. Por el camino, durante años, Costalera, Lapoblación, Peña Alta, Palomares, Eskamelo, Lekanda, Aldamin, Fraileburu, Ungino, Errialtabaso, Mugarra, Untzillaitz, Urrestei, Astxiki, Anboto, Udalaitz, Aizkorri, Caracoles, Arastortz, Txindoki, Gazteluberri, Balerdi, Madalen, Gaztelu, Aiako harriak, Ezkaurre, Iparla o Hargibele...

La de Itxina destaca por desarrollarse en terreno duro. Exige dureza en la aproximación, en el descenso, y en los casi dos kilómetros de subidas y bajadas trepando. Hay un par de zonas caóticas donde elegir la cresta a recorrer. Siguiendo el filo, III grado como mucho, abundando el I y el II. Hay un par de pasos tipo el puente del diablo del Alluitz al Anboto, para alguna buena foto, y alguna brechita que te hace pensar un poquito el camino. Se coronan varias cimas, tres de ellas con buzón. A Mai y a mi nos costará dos horas y cuarto hacer toda la cresta realizando algunas paradas, y disfrutaremos de una climatología bárbara. Para el descenso practicaremos "txirristraing" por la Canal de Atxaragun...

Desde Urigoiti, lugar de partida y llegada, Itxina parece una ola gigante de caliza. Un rincón espectacular.



Aproximación helada desde Urigoiti.


Cascada de Aldabide.


Canal de Sintxita.


Subiendo directos a Betondegi (1050m)


Tomamos la cresta.


Día radiante.


Buenas vistas a Bizkaia.


Tramos estrechos.


Mai.


Brechitas con encanto.


Tramo sencillo sin exposición.


Buzón de Karamaieta (1076m)


Último tramo a toda cresta a Axkorrigan (1099m)



Ederra.

Cumbre de Axkorrigan.

Canal de Atxaragun para el descenso (F)


Bonito.

Los Atxak.






jueves, 23 de enero de 2025

Cervinoko itzulia

 

Cervino (Matterhorn) Tufterenetik 

Laurogeita hamalau urte bete dira euskal mendizale eta abenturazalea izan zen Andres Espinosak Mont Blanc eta Cervinoko tontorrak  igotzea lortu zuenetik. 1929ko uztailaren 14an zapaldu zuen lehena eta astebete beranduago, uztailaren 20an, Cervinora bakarrik egindako lehenengo igoera burutu zuen. Gu, berriz, tontorrera igo gabe, mendi mitiko hau inguratzen duten Suitza eta Italiako haranetan murgildu gara astebetez.

Kontrastez betetako lurralde honetan, gailur garaiak, haitz zorrotzak, amaigabeko glaziarrak, izotzezko ezproiak, ibai emaritsuak, baso trinkoak eta landaretza ugari eta ederra mendizalearen begi ninietan txertatzen dira uneoro postal perfektua osatuz.   

Zazpi egunetan zehar, mendi magalak zeharkatzen dituzten xenda eta haranak lotzen dituzten lepoak bilatu ditugu eta ondo balizatutako bideetan barna, Mattertal, Turmanntal, Val d’Anniviers, Val de Moiry, Val d’Arolla, Val d’Herens, Valpelline eta Valtournenche haranetako herri txiki eta lurrek osatzen duten ikuskizun paregabeaz gozatu dugu.


Cervino (Matterhorn) hodeiz inguraturik
 

1.etapa

St. Niklaus (1.127 m) – Gruben (1.818 m)

Desnibela: 1.818 m (igo) 1.123 m (jaitsi)

Denbora: 7 ordu 35’

 


St. Niklauseko tren geltokiaren ondoan (1.127 m) eman diogu hasiera lehen etapari, trenbidea zeharkatzen duen tunelean agertzen diren bide-seinaleek edierazten duten norabidean. Ilaran, gogotsu ekin diogu lehen maldari basoak eskaintzen duen itzalpean. Ordu pare bat pasatxo behar izan dugu Jungu auzora (1.958 m) iristeko eta bertan dagoen  iturriko urez zintzurra ondo freskatu eta kantinplorak bete ondoren, aurrera egin dugu. Telekabinaz igotzerik badago ere, merezi du bidea oinez egitea.

Basoko itzala utzi eta alpage ederrak zeharkatzen dituen xendan barrena sigi-sagan egin dugu gorantz. Pixkanaka mendizaleen ilara luzatuz doa eta lehen nekeak agertu bezain fite, gain batean atsedena hartzea erabaki dugu (2.488 m). Indarrak berreskuratzen ditugun bitartean paisaiaz gozatzeko aukera ederra izan dugu. Talaia honetatik zabaltzen den ikuspegia paregabea da eta laster utziko dugun Mattertal haranaren alboetara goititzen diren laumilakoen sinfoniak gure begirada erakarri du: Saas bailara aldera Nadelhorn (4.327 m), Lenzspitze (4.294 m), Dom (4.545 m), Taschhorn (4.491 m) eta Alphubel (4.206 m) mendien gailur eta glaziarrak, eta eskuin aldetik, berriz, Bishorn (4.153 m) eta Weisshorn (4.506 m) mendietakoak. Haranaren magaletan barreiatzen diren herriei azken begirada eman eta martxan jarri gara.


Augstbordpass leporantz ilaran

Augstbordeko haran txikian sartu gara aurrean dugun izen bereko lepo aldera abiatuz. Erreka aldera jaisten doan xenda deserosoa gertatu zaigu, leku harritsua da eta kontu handiz egin dugu aurrera.  Kantinplorak errekan urez bete eta lepora igotzeko azken malda pikoari ekin diogu. Indarrak geroz eta urriagoak dira eta erritmoa moteldu behar izan dugu. Batzuk lehenago, besteak beranduago, baina azkenean Augstbordpass lepora (2.894 m) igo gara. Turtmanntal bailara aldera metro batzuk jaitsi eta hamaiketako ederra egin dugu.

Gaurko etaparen azken zatia betetzeko bi taldeetan banatu gara. Lehenengoak abiada azkarrean egin du behera, bigarrenak lasaiagoa hartu duen bitartean. Bide-seinaleak segituz zirko handi bat osatzen duten larreak zeharkatu ditugu eta hauek amaitzean, bideak Gruben herrira (1.818 m) eraman gaitu. Suitzako ikurrina handi bat atarian duen  Waldesruh jatetxe-aterpean hartu dugu ostatu. Dutxatu eta goiz afaldu dugu, bertako jabeak hala eskatuta, abuztuaren 1ean suitzarren Aberri Eguna baita. Iluntzean, aterpearen parean su handia piztu dute, San Joanetan euskaldunok egin ohi dugun moduan. Suaren argia logelako (dortoir) leihotik sartzen da, baina egunaren nekeak lozorroan utzi ditu gehienak, esnatzeke.


Jungura bidean, egurrezko etxolak amildegiaren ertzean
 

2.etapa

Gruben (1.818 m) – Zinal (1.675 m)

Desnibela: 1.190 m (igo) 1.337 m (jaitsi)

Denbora: 7 ordu 20’

 


Goiz iratzarri eta gosaldu ostean, motxila astunak bizkarreratu eta gaurko etapari ekin diogu. Turtmanntal harana hodei artean ezkutatu zaigu eta ez dugu aukerarik izan bere edertasunaz gozatzeko. Gruben herria (1.818 m) atzean utzi eta erreka igaro bezain pronto, Forcletta eta Meidpass lepoetara daramatzaten bideen artean aukeratu behar izan dugu. Bigarrena, eskuinetik ateratzen dena hartu dugu eta maldan gora ia ordubete behar izan dugu Meide Mittlere Stafeleko goiko etxolen ondora heltzeko (2.334 m). Bailarari begira jarri gara Bishorn (4.153 m) eta Weisshorn (4.506 m) mendi garaien tontorrak ikusteko itxaropenez, baina hodeiekin ezkutaketetara jolasean ari dira eta une batzuetan izan ezik ez dira azaldu.


Meidpasseko lepoa igarotzen laino artean

Ondo balizatutako bidea jarraituz, elurtegiek utzitako laku txiki batzuk ikusi ditugu Meidsse lakua (2.661 m) nabarmentzen delarik. Eguraldiak beltzera jo du, aurrean dugun gailurreria Val d’Anniviersetik datozen hodeikin estali da eta haizeak azkar mugitzen ditu. Xabierrek zamarrak jazteko aholkatu digu eta halaxe egin dugu. Laino artean murgildu, ilaran jarri eta astiro astiro Meidpass lepora (2.790 m) igo gara. Val d’Anniversek ongi etorri kaxkarra eman digu.


Weisshorn hotel ezaguna

Zerua geroz eta beltzago, euri xehea txingorra bihurtu da eta bat batean zerua lehertu zaigu. Tximistek eta trumoi hotsek bailara osoa hartu dute. Xenda erreka bihurtu da eta belarra zapalduz abiada areagotu egin dugu zerutik datorren erasotik ihesi. Armina lakua (2.562 m) eskuinean utzi eta jaitsiera luze baten ondoren Weisshorn hotel (2.337 m) ezagunaren atarira iritsi gara. Motxilak eta zamarrak sarreran utzi eta jangelako mahai luze baten inguruan eseri gara potage batek gure barrenak epelduko dituelakoan. Garagardoz lagundurik hamaiketako bikaina egin dugu eta animoak altxatzeko eta indarrak berreskuratzeko balio izan digu. 


Barneuzako alpagea zeharkatzen duen bidea

1.882an eraikitako hotel zaharrari agur esan eta Zinal aldera doan xendari heldu diogu. Atertu du. Gure mendean Val d’Annivierseko magaletan barreiaturik hamaika herri eta auzo txiki laino artetik agertuz. Haranaren paraleloan doan bidea luzea da, berdea,  makina bat lore eta landarez beterik, hamaika kolore eta formaz jantzirik. Lorategi naturala eta aparta. Barneuzako alpagea  (2.211 m) atzean utzi eta beste bi ordu pasatxo behar izan ditugu Zinal herrira (1.675 m) jaisteko. Bidea luzea gertatu zaigu baina azken zatian gozatu egin dugu, eguraldi kaxkarra izan arren mendi hauek ez dute bere xarma galtzen. Alpina aterpea beteta dago eta Le Trift hotelera bidali gaituzte. Ohiko lanak (dutxatu, arropak garbitu…) burutu, herria bisitatu, afaldu eta lotara. 

 

3.etapa

Zinal (1.675 m) – Moiry (2.249 m)

Desnibela: 1.161 m (igo) 587 m (jaitsi)

Denbora: 4 ordu 40’

 


Iratzarri orduko leihoan esekita utzitako arropak jaso eta gosaltzera jaitsi gara. Hamaiketakoa egiteko ogia erostera joatean eguna goibel datorrela ohartu gara, ez da euririk baina hodei eta behe lainoek ia dena estaltzen dute. Eguerdirako eguraldiak hobetuko duelakoan trasteak hartu eta gaurko etapari hasiera eman diogu.


Hudoi jolastia ezkutaketetara jolasten

La Navisence errekaren beste aldera pasa eta ohi bezala aldapan gora jarri gara. Basoan hezetasun handia dago eta lehen izerdi tantak berehala hasi dira kopetatik irristatzen. Zenbait tartetan aldapa pikoa da eta bezperan izandako ekaitzak lurra busti eta labankorra utzi du. Sigi-sagan marrazten den xenda jarraituz, basotik atera eta zintzurra freskatzeko lehen atsedena hartu dugu. Eski pistetara doan bide zabala jarraitu dugu laino artean Soreboiseko kafetegiaren ondora iritsi arte (2.438 m). Atzera begiratu eta aukera izan dugu une batez Bishorn eta Weisshorn mendien gailurrak hodei artean ikusteko.


Moiryko urtegirantz jaisten

Oraindik laurehun metro falta zaizkigu lepora iritsi eta Val d’Anniviersi agur esateko. Eski pista zabalak segituz gorantz egin dugu ilaran, isilik. Jabik eta biok bide zuzena hartu dugu eta gora heldu aurretik lau hudoi jolastiekin egin dugu topo. Beraien gordelekuaren inguruan sartu-irtenean dabiltza, harrapaketetara jolastu nahi balute bezala. Graziosoak oso. Metro batzuk aurrerago taldekideekin elkartu eta denak batera Col de Soreboisera (2.836 m) iritsi gara. Gertu inguruko paisaia behatzeko talaia paregabea den Corne de Soreboiseko tontorra (2.896 m), baina fresko dago eta atzera begiratu gabe Val de Moiry aldera jaisten hasi gara, urak turkesa kolorea duen lakuaren ondoan dagoen Chalet du Barrage aldera.


Sorebois leporantz taldea ilaran

Alpagean zehar xenda nabarmena hartu eta beherantz egin dugu haranaren beheko aldetik lainoa azkar sartzen hasi delarik. Aterpera heldu aurretik, ezkerrera utzi dugu Moiryko glaziarrera doan bidea. Gorputzean dugun hezetasunaren sentsazioa kendu nahian azkar bete dugu aterperainoko bidea (2.249 m). Barrura sartu, zamarrak eta botak kendu eta jangelan dauden besaulki erosoetan jarri gara. Atsedena nahi baino luzeagoa gertatu zaigu, euria hasi du eta lainoak bailara osoa bere mende hartu du.

Goizean erositako ogia eta etxetik ekarritako janaria Valaiseko ardo zuriarekin batera  jangelako mahai gainean jarri dugu eguneko bazkaria egiteko. Goxo dago barrenean, kanpoan, berriz, umel. Orduak pasa ahala eguraldiak ez du hobera egiten eta azkenean amore eman behar izan dugu, ezingo dugu Moiryko glaziarra ezagutzeko genuen asmoa burutu. Arratsaldean bestelako planak: irakurri, musean… Afaltzeko orduan, aterpeko arduradunak hurrengo egunetarako meteoaren iragarpenak eman dizkigu: eguraldi bikaina izango omen dugu lagun. Hala bedi!

 

4.etapa

Moiry (2.249 m) – Arolla (2.006 m)

Desnibela: 1.221 m (igo) 1.464 m (jaitsi)

Denbora: 7 ordu 30’



 

Gaur eguraldiak ez du aitzakiarik, iragarpenak guztiz bete dira eta eguzkiaren izpiak  mendi garaien tontor eta magaletan barreiatzen hasi dira goizean goiz. Urtegiaren beste aldera igaro, pista zabala jarraitu eta gorantz egin dugu oso animoso. Val d’Herensera pasatzeko dauden bi lepoetako batera igo beharko dugu, aukeran: Col de Tsatè edo Col de Torrent. Guk azken hau aukeratu dugu. Urtegitik aldentzen goazen heinean, besperan ikusterik izan ez genuen Moiryko glaziarra agertu zaigu, ederra, Grand Cornier (3.962 m) eta Dent Blancheko (4.357 m) mendien gailurrak beste askoren artean nabarmentzen direlarik. Marmoten txistu hotsak nonahi. Torrenteko alpagean dagoen borda batean taldearen argazki ofiziala egin eta ondo taxututako bidea segituz aurrera egin dugu.


Moiryko glaziarra, Grand Cornier eta Dente Blanche mendiak

Lac des Autannesera (2.686 m) erraz iritsi gara eta bertatik erraz antzeman dugu lepora doan bidea. Denak batera abiatu bagara ere, sakabanatuta heldu gara Col de Torrentera (2.916 m). Gurutzearen ondoan dagoen talaiatik bi bailara ederren ikuspegiaz gozatzeko aukera ederra izan dugu. Mokadutxo bat jaten dugun bitartean, igo berri dugun Val de Moiryri azken begiratua eman eta gure mendean harro bezain dotore agertu zaizkigun Val d’Herens eta Val d’Arollari so geratu gatzaizkie. Aurrez aurre mendi bikainak ikusi ditugu, La Pleureur (3.704 m), Mont Blanc de Cheilon (3.870 m) eta Pigne d’Arolla (3.796 m) besteak beste. Mendi garaietatik esekita dauden magaletan egurrez eraikita dauden ohiko etxeak, auzoak, herrixkak. Postal bikaina!


Atsedena laku txiki baten ondoan

Gustura gaude, baina beherantz egiteko tenorea iritsi zaigu. Lehen zatia, harri tartean  trakets samarra suertatu zaigu, baina berehala iritsi gara larre zabaletara. Lepoan izan dugun panoramika apenas galdu gabe eta bide-seinaleek erakusten duten norabidea jarraituz erraz egin dugu maldan behera Villa herrira (1.670 m). Taldeko kide gehienek Arollaraino autobusez joatea pentsatu dute, oraindik geratzen den bidea luzea baita. Xabier eta biok, berriz, ibilaldia oinez egitea erabaki, La Sage herria atzean utzi eta azkar batean Les Haudères (1.452 m) herrira jaitsi gara. Bero dago eta Arollara doan azken malda luzeari ekin aurretik, garagardo fresko baten laguntza bilatu dugu. Ordubete pasatxo behar izan dugu Arolla herria baino kilometro bat lehenago dagoen Hôtel-Restautant Aiguille de la Tza aterpera (1.892 m). Dutxa eder bat eta gero, zerbait pikatu eta herria bisitatzera joan gara.

Egun ederra eta paraje zoragarriak!

 

5.etapa

Arolla (2.006 m) – Prarayer (2.005 m)

Desnibela: 1.205 m (igo) 1.206 m (jaitsi)

Denbora: 7 ordu 45’

 


Itzulia hasi aurretik aterpean utzitako piolet, kranpoi eta sokek gure motxila zamatu dute eta nabaritu dugu. Errepidea amaitu eta aparkalekua atzean utzita pista zabala jarraitu dugu aurrean Mont Collon (3.637 m) dugularik. Errekaren beste aldera pasa eta aldapa igotzen hasi gara xenda nabarmena jarraituz. Bas Glacier d’Arolla gure eskuinera laga dugu. Harri tartean altuera irabaziz Plan de Bertolera (2.664 m) iritsi gara. Bada ordu pare bat abiatu garela eta taldeko kide guztiak elkartu bitartean atseden txiki bat hartzea erabaki dugu. Gaur, zorionez eguraldi bikaina dugu eta horrek glaziarra igarotzen lagunduko digu.


Haut Glazier d’Arolla zeharkatuz

Aldapan behera jaisten hasi gara. Xabierrek ez sakabanatzeko eskatu digu, ezustekoak sahieste aldera (pitzadurak baitaude), elkarrekin, ilaran glaziar osoa pasa arte mantentzea komeni dela azpimarratu du. Eta halaxe egin dugu, gure botek izotza zapaltzean ateratzen duten hotsek isiltasuna apurtzen dutelarik. Haut Glazier d’Arollaren azken zatia zeharkatu aurretik beste geldialdi bat egin dugu, zintzurra freskatzen dugun bitartean inguruan ditugun gailur eta mendiei begirada bat emateko.


Arolla gaineko gailurrak

Ilaran jarri gara berriro eta Xabierrek markatutako bidetik (tripode zuri-urdinak daude) gorantz egin dugu, emeki emeki, zenbait lekutan izotza dago eta. Ez dirudi zaila denik, baina holako parajetan erne ibili beharra dago beti, edonon pitzadura batekin topo egin baitezakegu. Kranpoaik jarri gabe Col Collonera (3.087 m) igo gara, Suitza eta Italia arteko muga. Erdi gelatuta dagoen laku baten ertzetik pasa eta metro batzuk aurrerago, eguneko atsedenik luzeena egitea erabaki dugu. Motxilak arindu nahian soberan dugun janaria eta edaria konpartitu dugu. Italiako isurialdeak ez du zerikusirik Arollakoarekin, elur eta izotzezko parajeak bat batean desagertu eta harrizko magalen erreinuan murgildu gara. Zuria eta marroia.


La Combe d’Oreneko beheko aldea

Behean ikusi dugun Nacamuli aterpe aldera jaisten hasi gara eremu harritsu eta deserosoan zehar. Aterperaino joan gabe haranera jaisten den xenda hartu dugu. La Combe d’Oreneko paraje hauek oso malkartsuak dira eta nekez egin dugu aurrera. Beherago bidea leundu da  eta paisaia aldatuz doa. Landareak eta loreak ugaritzearekin batera animoak berpiztu eta indarrak berreskuratu ditugu. Borda pare baten ondotik pasa eta beheko larreetara iristean gertu ikusi dugu Lago di Place Moulin, gaurko helmuga gertu dugularen seinale. Azken bordaren ezkerretik ateratzen den xendatik basoan murgildu eta berehala ikusi dugu Prarayer aterpea (2.005 m). Azken metroak eguzkiaren berotan bete ditugu.


Prarayer aterpea

Ondoren, ohikoak: dutxatu, arropak garbitu, irakurri, garagardo freskoa edan eta lagun artean solasean egon. Iluntzean, berriz, zerbitzarien irribarre eta txantxen artean afari oparoa. Gaurkoan ere ederki ibili gara!

 

6.etapa

Prarayer (2.005 m) – Breuil/Cervinia (2.006 m)

Desnibela: 1.314 m (igo) 1.313 m (jaitsi)

Denbora: 8 ordu 30’


 

Bapo gosaldu ondoren eta eguraldi ona lagun, gogotsu ekin diogu gaurko etapari. Aterpearen ondoan dagoen ibilaldien seinaleen multzoan 12 zenbakia duena aukeratu,  errekara jaitsi, egurrezko zubitik ezker aldera pasa eta poliki poliki Combe de Valcournerantz igotzen hasi gara. Basoan zehar sigi-sagan erraz irabazi dugu altuera eta lehen alpagera iristean bide harritsua leundu egin da tarte batez. Ordeka txiki batera iristean,  goi aldera begira jarri eta aurrean dugun pareta gaindiezina dela iruditu zaigu. Bakoitzak bere erritmoa hartu eta igotzen hasi gara. Sigi-sagan marrazten den bidetik magalaren lehen zatia nahikoa ondo gainditu dugu, baina berehala hasi dira zailtasunak; arroketan jarritako burdinezko zurubiak edo eskalak zapalduz eta kateen laguntzaz lortu dugu zatirik delikatuena eta arriskutsunea gainditzea. Atzera begiratu eta taldea sakabanaturik datorrela ikusi dugu.


Col de Valcournerara igotzen

Izerdi patxetan iritsi gara “pareta bertikal” honen gain aldera, baina berehala ohartu gara oraindik dezenteko igoera geratzen zaigula leporaino. Zintzurra freskatu eta azken zatia igotzeari ekin diogu. Oso gogorra dagoen elurtegi txiki pare bat gainditu dugu, baina azkenaren oinera iristean hau eskuinetik inguratu eta han-hemenka barreiaturik dauden bide-seinaleak jarraituz ingurune harritsuan sartu gara. Ez da erraza aurrera egitea, aldapa oso pikoa da eta zaila suertatu zaigu bide ona aurkitzea. Astiro astiro metroak irabazi ditugu eta azkenean lortu dugu Col de Valcournerara (3.066 m) ailegatzea.


Finistra di Cignanatik Breuil/Cerviniara doan xenda

Eguzkiak gogor jotzen du eta behean ikusi dugun Vuillermoz-Perucca aterpera bazkaltzera jaistea erabaki dugu. Lehen malda pikoa da eta elurrez estalirik dago. Xabierrek soka bat lotu du destrepea egiteko lagungarri gerta dakigun. Aterpean (2.910 m) bazkaldu eta gero, lakua gure ezkerrera utzi eta Balanselmoko lakurantz jaisten hasi gara. Urrutiago Lago di Cignanaren urak larre berdez inguraturik. Jaitsiera luzea da, baina erosoa. Ur-jauzi baten ondotik pasa eta ondo taxututako bidean barna, comba pare bat igaro eta Chevalier alpagearen ondora (2.312 m) iritsi gara. Gure ezkerrera dagoen Finistra di Cignana lepora (2.441 m) igotzeko erritmoa aldatu behar izan dugu, moteldu. Lepora heltzean ikuspegi berri bat zabaldu zaigu, Valtournencheko harana aurrez aurre, baina Cervino-Matterhorn mendi mitikoa ikusteko lepoa utzi eta aurrerago jo behar izan dugu. Azkenean, Breuil-Cervinia herri alpinoa inguratzen duen zirkoan bere silueta nabarmenduz agertu zaigu, harro, dotore!


Perrères herrirantz jaisten

Panoramika errepikaezin honetaz luze gozatu ostean, xenda erosoa jarraitu eta alpage Galoren (1.953 m) ondoan dagoen iturrira iristean kantinplorak bete ditugu. Basoaren itzalean murgildu gara Perrères herrira jaisteko. Ibaiaren paraleloan doan bideak Breuil-Cervinian utzi gaitu (2.006 m), Fosson hotelean aterpea hartu dugularik. Etapa gogorra, ederra eta ikusgarria!

 

7.etapa

Breuil/Cervinia (2.006 m) – Theodulpass (3.317 m ) – Zermatt (1.606 m)

Desnibela: 1.311 m  (igo) 1.711 m (jaitsi)

Denbora: 8 ordu

Testa Grigia (3.480 m) – Breithorn (4.165 m ) – Zermatt (1.606 m)

Desnibela: 685 m  (igo) 2.559 m (jaitsi)

Denbora: 8 ordu

 


Azken etapa egiteko bi taldeetan banatu gara. Talde batek ohiko bidea hartu eta Zermatteraino joango da, bigarrena, berriz, Testa Grigiara (3.480 m) teleferikoz igo ondoren, Breithorneko gailurra zapaltzen saiatuko da. Theodulpassen egingo dute bat.


Breithorneko lehen maldak

Teleferikoak Testa Grigian (3.480 m) utzi gaitu, eski pisten ondoan. Ilaran jarri eta elur  gogorra zapalduz lehen aldapa pikoa igotzen hasi gara. Plateau Rosan kontu handiz ibili gara eskiatzaileen jaitsiera azkarrak eta teleaulkien pasoa saihestuz. Klein Matterhorn (3.820 m) teleferikoaren parera iristean, mendizale andana ikusi dugu Breithornplateau zeharkatu  eta gailurrera iristeko azken aldapa igotzen. Hauek utzitako arrastoak jarraituz, itsaso zuria zeharkatzen hasi gara zirkuluerdia marraztuz, isilik, poliki, urduri. Malda gogortzen hasten den lekuan, arnesa  eta kranpoiak jarri, sokaz lotu eta pioleta hartuta bi kordadatan banatu gara, bata laukoa eta beste, berriz, hirukoa. Ez dirudi igoera zaila denik, baina komeni da beti erne ibiltzea eta urratsez urrats aurrera egitea, presarik gabe eta seguru.


Breithorneko azken metroak sokakideak ilaran jarrita

Aldaparen lehen metroak bete eta ezkerretik zuzentzen den igoerari heldu diogu. Beherantz datozen mendizale batzuekin gurutzatu eta sigi-saga txiki batek gailurraren aurretik dagoen maldaren zatirik pikoena gainditzen lagundu digu. Breithorneko tontorrean (4.165 m) jende asko dago, baina denentzat bada lekua. Gutako batzuk igotzen duten lehen laumilakoa da eta pozik daude, nabaritzen zaie. Argazki mordoa atera eta paisaiaz gozatzeko aukera izan dugu. Póllux (4.092 m) eta Castor (4.228 m) mendi ezagun eta ederrak, Dent Blanchetik Weisshorneraino doan mendikatea, Monte Rosako mazizoa… eta nola ez, Cervino edo Matterhornen piramide zorrotza.


Breithorneko azken metroak sokakideak ilaran jarrita

Gustura gaude baina oraindik bide luzea dugu Zermatteraino. Ilaran jarri eta igotako bidetik behera egin dugu. Testa Grigiara itzuli beharrean Theodulpasserantz (3.317 m) jo dugu ohiko bidetik igo diren lagunekin elkartzeko. Suitzako lurretan sartu gara eta urtzen ari den elurtgi batean zehar Trockener Stegera (2.939 m) jaitsi gara. Taldekide batzuk teleferikoa hartu eta herrira jaitsi diren bitartean, besteok oinez egitea erabaki dugu. Jaitsiera luzea da baina Mattertal haranera zabaltzen den ikuspegiak gure nekeak arindu ditu. Furin (1.829 m) hartutako garagardoa lagun, Zum See (1.733 m) herri tipikora iritsi gara, polita oso. Turistak bazter guztietan, herria gertu dagoenaren seinale. Azkenean sartu gara Zermatteko kaleetan, amaitu da bira.


Cervino-Matterhorn Zermattetik

Atzera begiratu eta azken begi-kolpea eman diot Cervino-Matterhorneko ipar aurpegiari eta imajinatzen saiatu naiz orain laurogei urte Andres Espinosak egindako balentria. Ikaragarria!

 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2015/02/cervinoko-itzulia.html