Páginas

domingo, 8 de diciembre de 2024

Menditxiki: Gorritiko gaztelua

 


Malkorraunditik Gorriti aldera

Gaur, Gorriti herritik abiatu Malkorraunditik bereizten duen lepora igo gara. Mendiaren ertzetik marrazten den xenda segituz tontorrera iritsi gara lehenik eta honen ondoan dagoen ermitara segidan.


Gorritiko ikuztegia

Baselizaren inguruan Gorritiko gazteluaren hondar xume batzuk ikusi ahal izango ditugu. Nafarroako Erresumaren gaztelu hau Santa Barbara mendiaren gailurrean egon zen kokaturik. Izena gotorlekuaren gainean eraikitako baseliza xumeak eman dio. Ekialdetik Gorriti herria bera eta Larraun haran alderako igarobidea menderatzen zen eta mendebaldetik malkar izugarri batean Araxes harana.


Santa Barbara ermita

Gaztelua Beotibarko guduaren lekuko izan zen 1321ean eta gipuzkoarrek epe labur batez hartu zuten. Diotenez 1450ean hamar gizonek zaintzen zuten gotorlekua eta uste da hiru dorre zeuzkala, handia, Sugar Torre izeneko txikiagoa, beharbada Balerdi mendiari begira zegoelako eta bertan, tradizioari jarraiki, Sugar (tximistaren jainkoa) herensuge mitologikoa bizi baitzen, eta hirugarren dorrea segur aski sarrerako ataria izanen zen.


Ezurmendiko hilarria

Aldapan behera bide erosotik jaisten hasi eta berehala Ezurmendiko hilarriaren ondora heldu gara. Tradizioak dionez, leku honetan Beotibarko guduan hildako bi merio lurperatu omen zituzten. Leku polita eta bitxia. Bide zabaletik porlanezko bidera jaitsi eta autopistaren azpiko aldetik igaroz Gorriti herrira itzuli gara.


Mendizale txikiak tontorrean

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2024/12/gorritiko-gaztelua.html



Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario