Páginas

lunes, 25 de diciembre de 2023

🏔️Pico El Portalet/ESTREMERA eta 🏔️PIC ESTREMERE 2160 mt

             Ibilbide erraza, paisai ederrarekin:


 Hegoaldean argiago dago, baina hodeiak sartzen ari dira.

 Anayet-eko bi tontorrak. Zerua gero eta goibelagoa.
 Lehenbiziko tontorrera heltzen. PIC DE PORTALET (2131m) jartzen du harkaitz batean.
 PIC D'ESTREMERE (2160m).mendipitxinkolore.blogspot.com

  

domingo, 24 de diciembre de 2023

Baztango lurretan

Powered by Wikiloc

 


Arizkun herritik abiatu eta galtzada zaharretik Baztango Donejakue bidea (Berroko bidea) jarraituko dugu. Baztan ibaia zeharkatzen duen zubi zaharraren ondora iritsi eta berehala, Ordoki auzoko pabilioien ondoan izango gara. Bide zahar honek, Baionatik zetozen erromesak Baztan haranean zehar jaitsi eta Belate mendatea gainditu eta gero, Arre udalerrian bat egiten zuen Donejakue bide nagusiarekin. Errepidea gurutzatu ondoren, bide zaharra basoan barneratu eta Urrasun auzoraino eramango gaitu. Hona iristean, Amaiur arte bidelagun izango ditugun Donejakue bideko gezi horiak PRaren marka zuri eta horiekin (Baztangoiza-PR-NA 4) tartekatuko dira.

 


Santiago ermita atzean utzita, aurrera egin eta berehala, begi bistan izango ditugu Amaiur herrigunea eta bere gainean nabarmentzen diren gazteluaren aurriak. Eskuinera bunker bat utzi eta gero, N-121 B errepidera aterako gara, Amaiurko sarreran. Herriko beheko aldean eliza, errota, iturria eta gurutzea ikusiko ditugu.

 


Herriko arkuaren azpitik igaro eta karrika nagusian murgilduko gara ezker-eskuin altxatzen diren etxe ederrei so. Herriko goi aldera iristean ermitaren ezker aldetik Amaiurko gaztelurantz zuzentzen den bide zabala igoko dugu. Gora iristean, ikuspegi ederraz gozatu eta gaztelu esanguratsu honen historia gogora ekarriko dugu.

 


Gure historiaren pasarte garrantzitsu honi errepaso laburra egin ondoren, Arizkunerantz abiatuko gara. Gaztelua atzean utzi, herria zeharkatu eta sarreran ezkerrerantz hartuko dugu, bide-seinaleak erakusten diguten bidean barrena. Kisuko bordaren ondotik pasa eta bide nabarmenetik San Migel ermitaren ondora iritsiko gara. Bozate auzora doan bidea hartuko dugu segidan, agoten herrira hain zuzen ere. Agot deitura Erronkari eta Baztango eremu baztertuetako biztanle jakin batzuk jasotzen zuten. Harria eta zure, eta geroago burdina ere lantzen zuten artisauak hauek, mendeetan zehar bazterkeria sozioekonomikoa pairatu behar izan zuten.

 


Agoten bizilekua izan zen Bozate auzo zeharkatu eta errepidearen ondoan dagoen Santxotena parke-museoa dago. Errepidearen bazterretik tarte bat bete eta eskuinerantz egingo dugu Erdi Aroko eraikuntza sendoa den Urtsuako jauregi-dorrearen eta Santa Ana ermitaren ondora joateko. Nafarroako nobleziaren sortetxerik zaharrenetako bat da.

 



Aurrerago Lamiarrietako jauregiaren ondotik pasa, Baztan erreka zeharkatu eta Arizkun herrian goi aldetik sartuko gara. Karrika nagusia zeharkatzean eta abiapuntura itzuli aurretik, San Joan Bataiatzailearen eliza eta Klaratarren  komentua ikusiko ditugu.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2023/12/baztango-historiaren-lekukoak.html


sábado, 16 de diciembre de 2023

Menditxiki: Larre eta Berastegiko karobiak

Powered by Wikiloc

 


Gaur Berastegi herritik abiatu eta Larreko tontorrera igo gara eta, beherakoan, herriko lurretan dauden bi karobi bisitatu ditugu.

 

Berastegiko eskolaren ondoan dagoen aparkalekutik abiatu eta maldan gora jarri gara Eguzkialde auzorantz zuzenduz. Etxe ederren artean pasa eta borda baten ondora ailegatzean, ezker aldetik jo dugu. Beste borda bat gure ezkerrera utzi eta pista zabalera atera gara. Malda pikoari aurre egin, metro batzuk aurrera egin eta ezkerretik marrazten den bidetik jarraitu dugu, egurrezko seinale zahar eta hondatu batek erakusten digun norabidean.

 


Bidexka basoan sartzen da eta sigi-saga luze baten ondoren, tontorreraino doan pista zabalera atera gara, baina metro gutxi batzuk beretatik bete eta berehala, eskuinetik ateratzen den lurrezko bidea hartu dugu San Lorenzo ermitaren ondoraino igotzeko.

 


Pagadi txiki batek babestuta, bertatik gozatu daitezke Berastegi harana alde batean, eta Leitzaran harana, bestean. Sarrerako ateak puntu erdiko arkua du. Barrualdean, eskuan parrilla handi bat duen santuaren irudia dago, polikromatutako erretaula xume baten barruan. Irudi honen oinetan tamaina guztietako iltzeak pilatzen dira. Garai batean, bertako biztanleak baselizaraino gerturatzen ziren, azaleko gogorguneak sendatzeko asmotan. Horretarako, errementariari erositako iltzeak eramaten zituzten eta, horiek erabiliz, gogorguneak igurtzi egiten zuten (gogorgune bakoitzeko, iltze bat). Tradizioari jarraituz, baselizara iristerakoan, bira oso bat eman behar zaio, sartu aurretik. Baseliza honi buruzko lehenengo dokumentua 1541.urtekoa da. Berastegiko armarriaren laurden bat santuari dago eskainita, eta beste laurden bat, baselizari.

 


Gertu dagoen Larreko tontorrera zuzendu gara segidan. Antena artean dagoen koheteak betetzen du mendiko buzoiaren funtzioa. Honen ondotik ateratzen den pista zabaletik Gorosmendiko leporaino jaitsi gara eta bertatik, Patxikutorrenearen karobia dagoen lekuraino jaitsi gara aldapa bizian.

 


Aurrera jarraituz, berehala heldu gara Bustiñeneako karobiaren ondora. Berastegin 84 karobiren aztarnak aurkitu dira, batzuk hondakin soilak dira gaur egun, baina beste zenbait kontserbazio egoera onean daude. Garai batean, Euskal Herriko etxeak eraikitzeko kareharria erabiltzen zen eta karobiak ziren material hori eskuratzeko labeak. Karobiak (Iparraldean eta Nafarroan gisu-labe izenez ezagunak), mendian egindako zuloak ziren eta horietan botatzen zuten kareharria egosi eta kaltzio oxidoa (karea) bihurtzen zuten, hauts moduko gai zuria. Kareharria 800 eta 1000 gradu zentigradoko tenperaturan egosi behar izaten zen. Sua sei-zazpi egunez egoten zen piztuta eta karobiaren goiko aldetik ke zuria ateratzean, prozesua amaitutzat ematen zen, nahiz eta beste egun pare  itxaron behar izaten zen karea karobitik atera ahal izateko.

 


Eguzkialde auzoko etxe artean bilatu dugu Errekaldeneako karobiaren ondora ailegatzeko eta bertatik abiapuntura itzuli gara.

 

 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2023/11/larre-eta-berastegiko-karobiak.html


Adamello. La blanca montaña manda

 Tic.Tac.Tic.Tac. El tiempo avanza y los pocos días de tregua casi han llegado a su final. Tal como veo la estampa y como se vislumbra el futuro.. no tiene mucha pinta de que vaya a poder adelgazar LA LISTA, que con el paso de los días se ha engordado cuando debería haber sido lo contrario o quizá no.

Así que a pesar de tenerlo casi todo en contra, digamos que a ojo un 99% de probabilidades de no conseguir llegar arriba .. tan solo ese 1% arroja la suficiente luz como para decidirme.. me voy al ADAMELLO.


Adamello. La blanca montaña



jueves, 14 de diciembre de 2023

Cuevas de Azoleta

 LA PRÓXIMA PUBLICACIÓN SERÁ EL 11 DE ENERO: ¡Feliz Navidad!

     Esta semana os propongo visitar las cuevas de Azoleta, una excursión de unos 17 km. ida y vuelta y 500 metros de desnivel

     Comenzamos desde aparcamiento de la Casa del Parque (coordenadas: 42.985272, -2.831238). La primera parte, hasta la txabola Gorostiano, está detalladamente descrita en una publicación anterior que podéis ver AQUÍ. Aun así, la resumo en el siguiente párrafo:

     Desde la Casa del Parque tomamos la pista paralela al río en dirección norte (GR-282) unos 4,5 kilómetros. En ese punto  (coordenadas: 43.016674, -2.830099) tomamos la pista que sale a la derecha y, unos 100 metros después (coordenadas: 43.017048, -2.828727), el sendero que se inicia a mano izquierda. Más adelante (coordenadas: 43.017665, -2.826989), la senda se encuentra con la pista que tendremos que seguir hacia la izquierda hasta la cabaña Gorostiano (coordenadas: 43.025585, -2.811445).

     Pocos metros detrás de la txabola, un hueco en el muro de piedra (coordenadas: 43.033302, -2.799899) es el inicio del sendero que nos acercará a las cuevas. Es una senda sombreada y de suave pendiente descendente, aunque poco transitada y, a veces, difícil de seguir. Por ello, hay que estar muy atentos a las marcas rojas e hitos de piedras que iremos encontrando. Por si acaso, ahí van las coordenadas de algunos puntos intermedios: 43.026780, -2.810385; 43.028357, -2.811842; 43.032481, -2.813773.

     Cuando lleguemos al punto 43.034638, -2.812410 abandonaremos la senda monte a través en busca de las cuevas. Comenzaremos por el sumidero de Azoleta, que encontraremos, subiendo más o menos a derecho, en el punto de coordenadas 43.034196, -2.810033. La entrada más sencilla es una rampa embarrada de fuerte pendiente que, por seguridad, aconseja un mínimo de equipamiento, pero desde fuera podemos ver el agua precipitándose al interior.

     Bajamos ahora en busca de la sima de Azoleta (coordenadas: 43.034772, -2.813386), donde nos tendremos que contentar con contemplar desde el borde el impresionante agujero que se abre a nuestros pies.

     Por último, bajamos hasta el río (el Bayas), junto al que encontraremos el último objetivo de la excursión: la surgencia de Azoleta (coordenadas: 43.034321, -2.815652). Como su nombre indica, es el nacimiento de un corto afluente del Bayas (apenas 4 metros). Podemos entrar para sacar unas bonitas fotos desde el “vestíbulo”, pero, si queremos ver más, deberíamos arrastrarnos por la gatera ascendente por el que baja todo el caudal del arroyo. ¡Vamos, que mejor ni intentarlo!

     Disfrutad de la excursión y, como siempre, no olvidéis respetar las formaciones y a los habitantes de la oscuridad. ¡Hasta otra semana!

 

NOTAS:

     Las coordenadas son WGS84 (EPSG:4326), el sistema en que se basa el GPS y el que usa Google Maps (podéis copiarlas y pegarlas directamente en Google Maps tal como están escritas).

     Podéis ver el resto de las fotos y/o vídeos de esta ruta en https://pateandoalava.blogspot.com/, junto a varias decenas más de excursiones.


miércoles, 13 de diciembre de 2023

MOGORRITA desde el Puerto del Cubillo. Techo de Cuenca. 14-10-23

 


Segundo día por tierras turolenses, y la meteo no es la mejor, dan lluvias a lo largo de la mañana, así que  elegimos ir a hacer cima en el pico Mogorrita (1864 m.), techo de Cuenca, situado en la Sierra de Valdeminguete dentro de la Serranía de Cuenca. 
Desde La Puebla de Valverde, donde estamos alojados, vamos por la autovía Mudejar hasta Teruel, para luego dirigirnos a Albarracín por A-1512 y continuar por A-1704 hasta Frías de Albarracín y seguir hasta alcanzar el Puerto de El Cubillo y por la CM-2119 llegar al punto de inicio. 
Aparcamos junto al refugio forestal de Icona (1610 m.), cercano al alto del Puerto del Cubillo, ya en tierras conquenses. En frente del refugio, cruzando la carretera, nace una pista, es la  Cañada Real de los Chorros, por la que caminaremos en ligera subida durante aproximadamente 1 km. hasta llegar a su final. En este punto nace por la izquierda un cortafuegos (1675 m.), que en su día fue una pista de esquí. En el inicio del cortafuegos ya encontramos hitos que nos guiaran, por medio de una senda que en medio del pinar, nos llevará hasta la parte alta formada por rocas calcáreas y por donde llegaremos hasta el cordal cimero (1850 m.), donde giramos hacia la izquierda llegando enseguida a la cima del pico Mogorrita (1864 m.), donde llegamos con la primeras gotas de lluvia.
Pocas vistas tenemos de la Serranía de Cuenca y de los Montes Universales, ya que las nubes lo cubren todo. En la cima nos encontramos con el vértice geodésico y en su parte baja un pequeño edificio con alguna antena, parece una estación meteorológica.........


El repor completo en:
https://covaloria.blogspot.com/2023/12/mogorrita-desde-el-puerto-del-cubillo.html



domingo, 10 de diciembre de 2023

Irulegi

Powered by Wikiloc

 


Ilundain herritik abiatu eta berehala, bide-seinale batek erakutsiko digu Irulegira igotzeko bidea. Pista zabalean zehar, Lakidaingo leporaino igoko gara. Puntu honetan, bide zabala utzi eta GR-220aren seinale zurigorriek (Iruñerriako arroaren itzulia) erakusten diguten norabidean, pinudian murgildu eta bertatik zabaltzen den xendan barrena abiatuko gara. Lehen malda igo orduko, malda handia eta pikoa gainditzeko 150 maila dituen eskailera batekin egingo dugu topo. Goiko aldera iristean, ikuspegia zabaldu egingo zaigu, ezpel eta pinu txiki batzuk izan ezik, ez dugu trabarik izango. Gure mendean, Itzagaondoako ibarreko zereal lurrek osatzen duten puzzle koloretsua, sasoi bakoitzaren arabera kolore desberdinez jantziz.



Bidezidorrak pinudi txiki bateraino eramango gaitu eta hau zeharkatzean, aurrez aurre ikusiko dugun ordoki berdearen goiko aldean Irulegiko gazteluaren aurriak agertuko zaizkigu. Tontorrerantz abiatu aurretik, magalean kokatuta dagoen Burdin Aroko herrixkaren aztarnategira gerturatuko gara. Aranzadi Zientzia Elkarteak, 2007 eta 2017 artean gaztelua ikertu eta gero, 2018an honen magalean dagoen herrixka aztertzen hasi zen. Indusketa horien ondorioz, Kristo aurreko I. mendekoa den esku itxura duen brontzezko xafla bat aurkitu zuten. “Irulegiko eskua” izenez ezagutzen den pieza berezi honetan lau lerroko idatziak agertzen dira, eta horietako lehenengoa, “sorioneku” modura transkribatu dute, karaktere paleohispaniarretan eta hizkuntza baskoian idatzia. Adituen arabera, ohiz kanpoko aurkikuntza honek antzinako baskoiek alfabetaturik zeudela erakusten du, eta ez zirela idazten hasi alfabeto latinoan. Baskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrena dugu hau. Zinez, antzinako euskarari buruzko aurkikuntza garrantzitsua.





Herrixka atzean utzi eta gaztelu aldera igotzeko azken maldari aurre egingo diogu. Iruñerrian ondoen mantentzen den Nafarroako Erresumako Erdi Aroko gaztelua da. Eta hori, Aranguren ibarreko herritar, Larrazkoa elkartea, Nafarroako gobernua eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, egindako ikerketa arkeologiko eta berreraikitze lanetan parte hartu izanari zor zaio. Iruñeko erresumaren hastapenetan eraiki zela uste da, garai hartako baskoien defentsa-sistema gotorlekuetan oinarritzen baitzen. Agaramontarren eta beaumontarren arteko gerra zibilean, Leringo kondea izan zen gazteluaren jabea, eta XIV. mendearen bukaeran, Juan Mearin beaumontarra zen hango alkaidea. 1494an, Joanes III.a eta Katalina I.a Nafarroako errege-erreginek gaztelua berreskuratu zuten, baina urte berean gaztelua eraistea erabaki zuten. Gaur egun ikusten diren egiturak XIII eta XV. mendeetako eraikuntza faseei dagozkienak dira. Gazteluan dago tontorra adierazten duen buzoi edo gutunontzia eta harresietara igotze besterik ez dugu panoramika zabal eta ederraz gozatzeko.




Aranzadi Zientzia Elkarteak dionaren arabera, “Irulegi fase kronologiko zabalak barneratzen dituen aztarnategia da, eta arrazoi hori dela eta, erreferentziala izango da Iruñeko arroko bilakaera historikoa ezagutzeko”. Datozen urteetan egingo diren balizko aurkikuntzek berriro Irulegi bisitatzera ekarriko gaituela desiratuz, etorritako bidetik atzera egin eta berehala, bide-seinale batek abiapuntura itzultzeko bidea erakutsiko digu. Pista zabalak Lakidain herriraino eramango gaitu eta hortik erraz helduko gara Ilundain herrira.

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2023/12/irulegi.html

 


miércoles, 6 de diciembre de 2023

PEÑARROYA desde Alcalá de la Selva. Techo de Teruel .13-10-23








Aprovechando que tenemos el puente del Pilar, nos vamos hasta Teruel, Edurne, Amaia, Josetxo y yo y en La Puebla de Valverde nos juntamos con Raquel, nuestra amiga de valencia y pasaremos juntos estos cuatro días, donde aprovecharemos para tachar unos techos provinciales, y disfrutar de todo lo que nos ofrecen las tierras turolenses. 

Después del día de viaje y de pasar la tarde por Teruel capital, toca el primer día de monte, y nos vamos hasta la sierra de Gúdar, donde se encuentra Peñarroya (2028 m.) el techo de Teruel. 

Desde nuestro apartamento en la Puebla de Valverde tenemos que recorrer unos 30 km. hasta Alcalá de la Selva, el pueblo desde comenzaremos el recorrido.

Aparcamos a la entrada del pueblo (1367 m.), junto al lavadero y junto al cruce para seguir por carretera hacia el puerto de Gúdar. Comenzamos caminando por la carretera y en el primer camino que nace por la derecha, la abandonamos,  para luego conectar con la pista de los Monegros por donde discurre la GR-8, la cual seguimos. Llegamos a un punto donde la GR-8 abandona la pista y gira por una senda que nace por la izquierda de la pista, marcada con una estaca. Seguimos unos cuantos metros más por la GR-8 hasta cruzar un pequeño barranco, lugar donde abandonamos la GR y giramos hacia la izquierda por una senda que discurre entre dos muros de piedra.........



El repor completo en: 

https://covaloria.blogspot.com/2023/12/penarroya-desde-alcala-de-la-selva.html



















 

domingo, 3 de diciembre de 2023

Menditxiki: Gazume Iturriotzetik

Powered by Wikiloc

 


Iturriotzeko bentan hasi dugu Gazume mendiaren igoera. Etxetzar horretan igaro zuen gaua Loiolako San Inaziok. Bere ezkerretik pasatzen den bidea hartu dugu, San Joan Bataiatzailearen ermitaren ondotik.

 



Bidegurutze batera iritsi eta eskuineko bidezidorra hartu dugu GRaren seinale zurigorriek erakusten diguten norabidean. Egurrezko zutoin batera iristean, eskuinera jo dugu Gazume mendirantz.

 



Maldan gora jarraituz, bideak borda erori baten ondora eraman gaitu eta aurrerago osorik dagoen batera igo gara. Bidezidor nabarmenak, erraz erakutsi digu tontorrerako bidea. Azken maldari aurre egin eta berehala iritsi gara Gazumen dauden buzoia eta erpin geodesikoaren ondora.

 


Ikuspegiaz gozatu eta gero, Zelatungo bodetara jaitsi gara harkaitzetan kontu handiz ibiliz. Aurrez aurre Hernioko tontorra dugularik, bordetara jaitsi eta hamaiketako ederra egin dugu. Abiapuntura itzultzeko, Iturriotzetik datorren ohiko bidetik behera egin dugu.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2023/11/gazume-iturriotzetik.html


sábado, 2 de diciembre de 2023

Areches-Beaufort



Aste osoa pasatu dut urduri, opor usaina etxean. Elurretara goaz! Alpeak aukeratu ditugu, Areches-Beaufort ingurua. Pierra Mentaren etxea, mendi eskiko lasterketa ezaguna. 2014an izan nintzen Pierra ikusten. Helikopteroz ikusi genuen etapa bat. Ikusgarria bezain zoragarria. Gaur amak esan dit: zure 17. bidaia Alpeetara!

Pierra Menta 2014



Amak eta biok beti esan ohi dugu: errepideko bidaia oporren parte da. Furgonetan sartu orduko ahaztu ditut egunotako nerbioak. Ordu luzeko bidaia aurretik, tres bien! Gidariak ez du halakorik esango 😂 baina niri labur geratzen zaizkit helmugarainoko orduak.


Senide eta lagunei ohiko agur-dei eta mezuak bidali ostean, hasi da “planazoa”. Material guztia hartu dugun errepasatu, zenbat gauza ahaztu zaizkigun ikusi 🤦‍♀️ Han eta hemen intereseko errezetak begiratu, etxeko eta laneko kontuez aritu, mendiko ibilaldiak begiratu… Plazer hartzeko beste denbora-pasagarri bat daukat oraingoan. Andres Alberdi getariar-elgoibartarra Euskaltzain Oso izendatu zuten iaz. Joan den larunbatean egin zuen Euskaltzaindiaren sarrera hitzaldia, Getarian. Estimu handitan daukagu Andres etxean, eta desiatzen nengoen ekitaldi hark zer eman zuen jakiteko. Argazki eta elkarrizketa batzuk iritsi zaizkit, baina haren hitzaldia irakurri nahi nuen nik, eta Alpeetarako bidaiak eman dit horretarako tartea. Banekien edukiz interesgarria izango zela, baina esandakoa nola esaten zuen, horrek sortzen zidan jakinmina. Euskara bikaina erabiliko zuela eta, ikasbide aparta izango zela niretzat. Halakoetan, bertatik bertara ikusi eta entzutea izaten da ederra. Zer eta nola esaten den. Intonazioa, zeinu hizkuntza eta abar. Jendaurreko komunikazioa. Defektu profesionala izango da. Izugarri gustatzen zait euskara ederrean hitz egiten duen jendea entzutea. Getarian egoteko aukerarik ez eta, haren hitzaldia irakurtzearekin “konformatu” behar (Andres Alberdi, Barren).



Bidaia zoragarria izan da Arecheseraino. Hitz eta esapide berriak ikasi ditut testua irakurtzen. Zalantzaren bat ere sortu zait tartean, eta hara! Zalantzetako batek aukera eman dit Joxerra Gartzia aspaldiko lagun eta irakasle maitearekin hitz egiteko. Wasapa bota diot. Baina beti bezala, berak galdera bati erantzun orduko, beste bost bota dizkiot, eta azkenean, telefonoz deitu nau 😂 “Terremoto, nola zaude? Non gogoa, han zangoa? Ala, non zangoa, han gogoa?” Zenbat barre egin dugun. Zalantzak argitzeaz batera, azken mila urtean elkarri zor diogun kafeaz barre. Honezkero kafea izoztu egin baita.




Gidariari txapa sendoa ematen ari natzaio. Euskal Filologia ikasketak egin nituen aspaldi, eta orduko oker-zuzentzaile (edo zuzen-okertzaile behar du, Joxerra?) sena atera zait. Bai, Euskal Filologia. Ez daukat ahazteko, Deustuko unibertsitatean azken ikasturtea nola hasi nuen: “ama, hau ez da espero nuena.” Eta bat-batean, iritsi zitzaidan eskaintza bat, Eitbko albistegietan euskara zuzentzaile aritzeko. Euskara zuzentzaile? Zer da hori? Euskal Filologia ikasita, uste nuen irakasle edo itzultzaile, ez zegoela beste lanbiderik. Tuntuna ni! Mundua zabaldu zitzaidan parez pare. Euskal Telebistaren euskarazko albistegietan kazetari eta aurkezleek idazten eta ondoren lokutatzen dituzten testuak zuzentzen egin nituen 7 bat urte. Izugarri ikasi nuen! Esperientzia zoragarria izan zen. Filologiako irakasle eta ikaskideak oso maiteak ditut, baina 3 urtean baino askoz gehiago ikasi nuen Eitbren bekaldian. Tira, esan nahi dudana da, euskararen arloan benetan gustatzen zitzaidana lantzeko aukera ezin hobea izan zela telebista. Gramatika trinkoa, hizkuntzalaritza, euskalkiak, euskararen historia eta literatura… gauza mordoa ikasi nuen Unibertsitatean, baina praktika falta nuen. Ikaskide gehienek irakasle hasi nahi zuten. Nik ez. Orduan? Imajinatu ere ezin nuen egin euskara komunikatiboa eta komunikabideetako euskara lanbide izan zitezkeela. Opari bat izan zen niretzat. Euskaltzaindiaren arauak aplikatzeaz harago, testu egoki eta komunikatiboak sortzea zen gure lana. Esaldi errazak, ulergarriak, termino egokiak… Kazetariei laguntzea, euren mezua entzuleei ahalik eta ondoen helarazteko. Euskaraz! Apasionante. 🤩 Euskara inguruko erdal hizkuntzak bezain komunikazio tresna eraginkorra zela ikusi nuen.



Bada Alberdirena irakurtzen, Ainhoa hura esnatu da. Inoiz lokartu bazen. Zeren aitortu behar dut, irratia entzuten edo albistegi bat ikusten ari naizelarik, edukiari baino gehiago, hizkuntzari erreparatzen diodala. Eta horregatik irakurri nahi nuen Alberdirena. Edukiaz gozatzearekin batera, euskara ikasteko.

Horri lotuta, gogoan daukat zenbat gozatu nuen 2015ean EHUk antolatu zituen “Koldo Mitxelenari, esker onaren agiri” jardunaldietan. 100 urte ziren Mitxelena jaio zela, eta hizkuntzalari handiak elkartu zituzten Gasteizko campusean hitzaldiak egiteko. Jai hartu nuen entzule joateko. Lagunek flipatu egin zuten nirekin, nire  “frikismoarekin”. Zaletasuna niretzat. Ez dut gezurrik esango, edukia trinkoa eta astuna izan zen batzuetan, baina erabili zuten euskara, ederra. Izan ere, asmatuko zenuen honezkero irakurle, edukiaz harago, makina bat liburutan irakurriak neuzkan haiek bertatik bertara euskaraz entzutea zen nire ilusioa. Eta bai asmatu ere. Halakorik! Lurdes Oñederraren zorroztasuna, Miren Azkarateren euskara lasaia. Ibon Sarasolarekin barre algaraka aritu ginen han ginenok. Aspalditik ezagutzen nuen Ibon. Arecheseraino joan eta etorri, eta ez nuke nahikoa denbora izango Sarasolarekin ikasi eta bizitakoak azaltzeko. Amazing. Jarri pentsatzen:, nire pasioa mendia da, Hiztegiak egitea berea. Merezi du, eta kontatuko dut nola ezagutu nuen, Ibon.



Euskara-zuzentzaile ari nintzen orduan telebistan. Obsesionatu samar (ohikoa nigan bizitzako arlo askotan😅), bai. Blogetako artikuluak, liburuak, denetarik irensten nuen. Azpeitiko Euskara patronatuak Erabili.com atarian argitaratzen zituenak ere bai. Tartean ziren Ibon Sarasolarenak. Asteazkenero publikatzen zuten haren artikulu bat. Madredeus. Ahobizarrik gabe idazten zuen, kañeroa zen, argia, zuzena. Joder, askoren txapetatik urrun, erraz ulertzeko moduan azaltzen zuen dena. Sarasolaren adibideak, dardoak. Izugarri gustatu zitzaidan. Asteazkena noiz iritsiko zain egoten nintzen. Haren liburuak eta hiztegiak eskuratzen hasi nintzen, baina bat agortuta zegoen eta ez nekien non aurkitu. Haren hitzaldiren batera joan nahi nuen, baina ez nekien nora. Azpeitiko Patronatura idatzi nuen. Artikuluengatik zoriondu, hiztegia non eskura nezakeen galdetu eta hitzaldirik gertu egiten bazuen jakinaren gainean egon nahiko nukeela. Bi asteren buruan Ibonen email bat iritsi zitzaidan. Eskerrak eman zizkidan interesarengatik, eta esan zidan, hiztegiaren liburuki bat zeukala niretzat, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan. Lorik ere ez nuen egin gau hartan. 😂 Futbolzale batentzat Messi, musikazale batentzat Shakira, mendizale batentzat Urubko. Maila hartan zegoen Sarasola niretzat. Bide batez, ni hemen ari naiz Sarasolari buruz, etxekoa balitz bezala, pentsatuz irakurle, zuk ere ezagutzen duzula. Ingeniaria, euskaltzain osoa, hiztegigilea eta euskalari aparta (gehiago jakiteko, jo sarera). Hiztegiaren bila joan nintzen, bai noski! Garai hartan, Donostian ari nintzen lanean eta asko ikasi nuen Ibonekin. Kafe-etxe (“kafetegi” hitzaren inguruko zalantzak kontatu zizkidan) baten bueltan, dardotik dardora. Euria ari zuen batean, “eutsi aterkia” esan nion. “Aterkiari”, esan zidan berak. Ordutik sekula ez dut ahaztu. Sarasolaren ajeak. Nik neuk konprobatu nuen, ikasteko eta irakasteko libururik onena zela, ohiko zereginetan irakasle on bat ondoan izatea. Oso garai oparoa izan zen hura niretzat.


Lyon inguruan gaude honezkero. Natorren Alberdiren testura. Portuz portu, zenbat kontu interesgarri: “Hizkuntzek egiten dute herria”, euskararen kontrako azken erabaki judizialak eta eskola nahiz hedabideen erantzukizuna euskararen trasmisioan eta iraupenean. Gezia bihotzean. Asko pentsatzen dut horren inguruan, baina egunerokotasunaren zurrunbiloan, behar baino gutxiagotan. Eta behar baino arreta gutxiago ematen diogu. Joder, hizkuntza da gure lan-tresna, euskararen aldeko kanpainekin lata eman ordez, eredu izan beharko genuke, eta euskara zuzen eta jatorra egin. Eta euskaraz egin. Askotan iruditzen zait, nahi eta behar baino gutxiago eta traketsago aritzen garela euskaraz hedabideetan.


Hotz, bidean


Asko gustatu zait Uxue Alberdi alaba idazleak liburu batean aitari buruz idatzitakoa: “Etxe blokeen arteko banku berdean itxaroten diet lagunei aitak ez diezaien interfonotik euskaraz gaizki egiteagatik kargu hartu. Gramatika du aitak ezinegonari aurre egiteko modua, araua zaintzea du ofizio, seguru sentitzen da sintagmaren barruan” Nork bere pasioa aurkitzea modukorik ez dago, nire ustez. Ederra izan da Elgoibarko Institutuan irakasle hasi zeneko anekdotak irakurtzea ere. Barre egin dut.

Hitzak azpimarratu eta kontsultatu. Ekitaldiko argazkiak ikusi, eta behinola irakasle izan nituenak identifikatu. Eta haien inguruan sarean bilatu. Poza eman dit ikusteak euskalgintzan jarraitzen dutela. Sarasolaren artikuluak berreskuratu, dardoak. Joxerraren ikastaroan bizitakoak gogoratu. Eta kafe izoztua hartzeko gogoa sentitu. Euskararen kontrako azken ebazpen eta albisteak berrirakurri. Euskararen arnasguneak ere aipatzen ditu Alberdik. Getaria moduko herriek noiz arte eutsiko dioten, turismo masiboari aterik itxi ezean. Puri-purian dagoen, egon behar lukeen auzia, euskara arnasguneena eta turismo ereduarena. Erregistroak eta euskara. Kontu interesgarri asko, euskara ezin ederragoan.


Leihotik begiratu dut. Zuri daude inguruak. 4 gradu zero azpitikNous sommes arrivés. Areches. Planazoa gauerako ere: “Nekatutak” monologoa enegarrenez ikustea. “Eskerrik” esaten badizu, potagurea. “Nekatutak” esaten badizu, maitatu. Lagun bihotzeko bat daukat, “muxukaka” esaten duena. Eta ezin dut gehiago miretsi eta maitatu. Bihar, Beaufort gazta. Eta euskararen eguna.


LE GRAND MONT

Esnatu gara, zero azpitik 10 gradu. Gustura nago, edredoi goxoan kiribilduta. Gidariari minutuak lapurtzen. Eguneko momenturik gogorrena beti da ohetik jaikitzekoa😂 Leihotik begiratu eta Arecheseko zurezko ipuin-etxetxoak. Elurra inguruko pinu eta zuhaitzen ederretan, perfektuki pausatuta. Asko kostatu zitzaidan etxeko ohea agurtzea, baina gaur pozik nago, gure etxe ibiltariko ohetik, koadro ezin ederrago honetaz gozatzen.😍


Lagun batek esan zidan behin, bera ez dela jaio “tuperretarako”. Iruditu zitzaidan, “tuperretarako” horretan zeudela, ez soilik jatekoa plastiko-beirazko potoetan jatea. Ulertu nuen, ez zuela bere burua ikusi nahi furgoneta batean, 9 egunez, espazio mugatu eta urrian, izerditutako arropaz inguratuta, eta atea zabaldu orduko, hotz polarra aurpegian sentitzen 😂. Eskerrak denok garen ezberdinak. Niretzat opari bat da hau. Etxeko luxuzko dutxa, epeltasuna eta janariz beteriko armairuak espazio erabat mugatuarengatik aldatzea. Nondik begiratzen zaion. Infernua batzuentzat, paradisua bestetzuentzat.

Kontatuko dizuet nola moldatzen garen. Gidariak oso txukun dauka beti furgoa. Ohe bikoitza, behean eta goian, aukeran. Sukaldetxoa eta ontziak garbitzeko txorrota. Komunik ez, baina beti saiatzen gara komun, kiroldegi edo camping batetik gertu hartzen lekua. Ni oso lotia naiz, eta etxeko ohean bezain ondo egiten dut lo, zaratak zarata. Jateko mordoa eramaten dugu beti. Ezin dut jasan, mendian luze ibili ostean, etxe ibiltarira iritsi eta jatekoa eskas daukagula ikustea (lehen aldiz bidaia honetan ez dugu horrenbeste ekarri eta urduri samar nabil😂). Gosari oparoa egiten dugu. Etxean bestekoa edo oparoagoa. Nire kasuan, jogurt begetala mila fruta eta gehigarrirekin. Askotariko ogi-tostak eta infusioa. Eguneko zatirik handiena mendian egin ostean, iritsi eta berehala garagardoa. Gurean erritual bat da. La primera birra con las botas puestas😂 Garagardoa falta bada, hori bai arazoa! Gaurkoa ere halatsu joan da. 15:30erako iritsi, egindakoa ospatzeko pikoteoa eta “dutxa” momentua. Frantzian la ostia dira. Gurean pintada josita egongo liratekeen komun publikoak, etxekoak baino garbiago daude hemen! Kalefazioa eta denetarik. Bale, ez dutxarik ez, baina moldatzeko moduko lekua. Alpeetako eta Nepalgo refuetan hainbat eguneko espedizio edo lasterketak egin izana alde daukat halakoei txispak ateratzeko. Letrina de hoyo omen dute izena 😅 Zutikako kakalekuak, de toda la vida. Bada holako batean botila-ur batekin eta jaboi pixka batekin, Arecheseko printzesa legez. 😂 Afal aurretik, egunez erabilitako arropa lehortu, irakurri, argazkiak errepasatu, eta arnoa edan, zorionekoak garela ospatzeko.



Natorren, baina, gaurko irteerara. Denboraldiko lehen eguna eski gainean. Kosta egiten da. Sekulako hotza geneukan eta lehen maldari ekin orduko lumazko eskularruak jantzi behar. Eta zelako poza. Maite ditut neguko mendi irteerak. Motxilan arropa beroa daramadala oroitu eta salbu sentitzen naiz. Arecheseko eski estazioa itxita dago. Tres bien. Hotz baina eguzkitsu, eta atzo parkinean bakarrak ginen arren, mendizale banaka batzuk agertu dira goizean, Forclaz lepora joateko. 1000 metro inguruan dago Areches. 2300 metroan Forclaz, 2700 metroan Grand Mont. Haizerik ez, egun aparta denboraldia hasteko. Gidaria oso trebea da eski gainean. Ni ez. Harentzat Alpeak handiak dira, niretzat XXL. Esan nahi dut, harentzat handia dela gaurkoa, niretzat XXL. Baina txoratzen noa, poza kabitu ezinik. Areago, bidearen erdian, excusez-moi, mendizale batzuei galdetu eta bai, atzean daukagun menditzarra Mont Blanc dela esan didatenean. Txiribitas en los ojos. Bi aldiz egon naiz Mendi Zuriaren tontorrean, ohiko bidetik eta Gonellatjk. Azken hori “via del Papa” izenekoa. Maiteminduta nauka. Bai, Karakatek, Aizkorrik eta Anetok bezala. Graduazio horretan😂





Jarraitu dugu goraka. Ostia, lehen eguna izateko, paliza dezentekoa. Forclaz lepoan 1300 metroko desnibela egin dugu. Bi barrita irentsi ditut😂 Manjar. Goraka jarraitzea erabaki dugu. Biharko eguraldia dudosoa iragartzen dute eta gaurko bala guztiak aprobetxatu behar ditugu. Azken metroetan frio polar. Grand Mont. Bihar kontatuko dizuet nola duela 9 urte Pierra Menta hemendik igarotzen ikusi nuen.

Jaitsiera es otro cantar. Oso txarra naiz. Baina jaisten naiz. Kauendioska bada ere. Ametsezko eguna izan da. Eta orain, etxe ibiltaria daukagu zain. Kalefa, arnoa eta kalabaza purea. Para que mas? 😜


PETIT TRAVERSEÉ-PLAN VILLARD

Goizaldeko 06:00 inguruan egunero jaikitzen naiz komunera. Etxean zein mendian. Oheko epeletik Arecheseko zeropeko tenperaturetara. Liluratuta geratu naiz. Zerua izarratuta. Arecheseko zurezko etxe polit batzuetan lehen argiak. Elizako dorrea argitan. Kaleko farolek inguruko zuhaitz txuriak argiztatuta. Joder, honek ipuin bat dirudi. Gutxienez, Heidi. Ohera itzuli eta beste bi ordu, seko.

Esnatu garenean lainotuta eta ilun samar dago zerua. Iragarrita zegoen. Gaur eguerditik elurra, bihar 20-30 cm. Oh my gash! Ederra benetan. Atzo palizatxoa hartuta eta gaur, petit traverseé bat egiteko asmoz gaude.


Eskiak furgoko atean janztea modukorik ez dago! Berehala hasi du elurra eta basoan barrena sartu gara. 600 bat metro desnibel baino ez, baina gaurko giroarekin, ederra izan da. Mendiko zurezko etxeek inbidia ematen digute. Denek dauzkate su-egurra ondo baino hobeto moztuta eta leihate zabalak. Beti egiten dugu gauza bera: halako etxetxo batean nola biziko ginatekeen imajinatzea. Goizean jaiki, eta leihate ondoan gosaldu. Lanera joan, itzultzean mendi eski petit traversee bat, etxera itzuli eta beheko sua piztu. Feliz!

Hotz dago. Jaitsiera polita da. Arecheseko etxetxoei begira. Lagun bihotzeko batek esan zidan: Arecheseko ibilbideak oso amableak dira. 2014an harekin etorri nintzen Pierra Menta ikustera. Zenbat oroitzapen eta bizipen, motxilan.

Ni oso txarra naiz jaisten, beldurtia ere bai. Baina jaisten naiz. Eta ez da gutxi! Batzuetan pentsatzen dut eskia ez dela niretzat. Amore eman beharko nukeela, baina gustatu egiten zait mendia elurretan, mendi eskiko proba denak jarraitzen ditut, inbiria sanoz. Eta horregatik, saiatzen naiz hobetzen, nahiz jakin ez naizela bereziki trebea kirol honetarako. Gaurko jaitsieran ere, elur gehiegi😂




Txoratzen goaz etxe ibiltarira. Gaur pasta per tutti! 🍝Bapo bazkaldu ostean, semua lo geratu da😂 Ondoren, Arecheseko jaki-dendara joan gara. Eta zelako poza, txikia izanagatik, gluten gabeko gauzatxoak dauzka. Eguneko azken orduak irakurtzen eta idazten, epeletan, eta leihotik begiratuta, elurra. Eta zuk, zer behar duzu zoriontsu izateko?


LA NEIGE❄️❄️❄️

Gaur ere, elurra bota ahalean. Arratsaldeko 14:00etan atertu du, eta orduan atera gara. Karakolak eguzkitara moduan 🐌 Pozarren goraka, nekez beheraka. Neure buruarekin haserretzeraino. Urteak joan arren, ez ote dut batere hobetzen? Etxe ibiltarian pena guztiak ahaztu zaizkit. Arroz a la cubana 🍚 🍳 gluten gabeko zerbeza 🍻 eta liburuak 📖 Gu baino hobeto dagoena… 😂🥰 Bihar ☀️ 😎









COL DE LA GRAN JOURNEE 🏔️ ⛷️ 


10 ordu lo egin ostean… Confirmamos que ha sido nire bizitzako mendi eski egun onena??????? Confirmamos! . Oyes, 4 dias de 4 pow pow!!! 🤩❄️












LEGÉTTE DU MIRANTIN (2353m) 🏔️⛷️

Sinmas atera, eta conmas itzuli! What a day! Eta jakin dugu Mirantin tontor honetan kilómetro bertikal bat egiten dutela udan. Etorri beharko degu? Munduko onenak ikusi ditugu lasterketaren palmaresean: Jornet, Bom Mardion, Walmsley… portzierto gidariak dioen bezala zenbat “machaca pijama jantzita” inguruan! Pierra Mentarako entrenatzen? Gaur, poulet 🍗et pommes 🥔 😋









OSTIRAL EURITSUA ☔️ 

Gaur euria ari du, zain gaude atertuko ote duen, baina ez dauk itxurarik. Igandean hasi nuen liburua amaitu dut. Leihotik mendi elurtuei begiratu bitartean. Txikonenari heldu diot, gero. Bapo gosaldu, bazkari-merienda eta goiz ohera. Honelako egun bat ere asko eskertzen dugu.






ARÊCHES-BEAUFORT ⛷️🏔️🤩

Azken guda dantza!

Aste bikain bati, amaiera bikaina. Zorte handia izan dugu eguraldiarekin, atzo baino ez genuen euria izan, ☔️ hori bai, gogotik. Lekua paregabea da. Mendi zoragarriak, lasaitasun handia. Astebetean ez dugu apenas inorekin hitzik egin😂 Arecheseko denda txiki bitan izan gara jateko zerbait erosten eta hango dendariekin hitz egindakoa, no more. Polita izan da ikustea, bertakoek nola bizi duten mendiko eskia. Aste barruan, goizean goiz komunera nindoan batean, esaterako, mutil bat eskiak janzten ari zen. Bi ordu geroago atera ginen gu. Leku berean ikusi nuen, eskiak eransten. Goizeko bueltatxoa eginda, lanera joango zen? Nekazari eta abeltzain asko dago inguru honetan. Gaur, berriz, Areches-Le Planayko estazioan ibili gara. Eta izugarri gustatu zait ikustea mendiko eskiatzaileek nola entrenatzen duten. Ez dakit profesionalak ziren, baina hala ziruditen. Argal-argalak, eski estuak. Serieak egiten tarteka, oso azkar igotzen eta jaisten. Aldaketak praktikatzen ere ikusi ditugu. Askori ez zaizue gustatzen, niri izugarri. Eskiatzen jakingo banu, mendi guztiak eskiatu nahiko nituzke, eta aitortzen dut, lasterketa guztietan parte hartu ere bai. 2014an etorri nintzen @pierramenta ikustera. Zelako emozioa eta zelako inbidia sanoa. Esandakoa, Areches ezagutzen ez baduzu, merezi du etortzea. Guk aste bikaina harrapatu dugu. Mendi eskiaz gozatu, eta arratsalde lasaiak furgoan, irakurtzen 📖 eta bideoak ikusten. Eta noski, hurrengo planak egiten. Baina ei! Pozarren goaz etxera. Familia zain daukagu! Portzierto, gaur gauean, Karakate eta Aizkorrirekin egin dut amets 🤗