Páginas

viernes, 15 de septiembre de 2023

Menditxiki: Tre Cime di Lavaredo (Dolomitak)

Powered by Wikiloc

 


Ibilbide zirkular hau Dolomitetako mendi-ibilaldi ezagunenetako bat da, eta nahitaezko geldialdia paraje hauetara hurbilduz gero. Bat-batean lurretik sortzen diren hiru haitzekin topo egitearen sentsazioa ikusgarria da. Locatelli aterpera iristean nekea baino poza gailentzen da eta txoratuta geratzen zara haiei so egitean.



Lavaredoko Hiru Tontorrak Parke Naturalak maila eta eskakizun guztietarako bidezidor eta ibilbide sare zabala du. Gainera, oso ezaguna da bere burdinbide eta eskalada-bideengatik. Locatelli aterpea da hiru mendi eder hauen inguruan dauden ibilbide gehienen azken helburua, begiratoki nagusia baita.




Lavaredoko Hiru Gailurretako (Piccola, Grande eta Ovest) itzulia egitea gure helburu nagusietako bat zen Dolomitetara heldu ginenean. 700 metroko altuerako hiru pareta bertikal handi horiek hurbiletik ikusteko gogo  berezia genuen, baina ez genuen aski haiek Locatelli aterpeko terrazatik ikustea, inguratu eta bertaraino iristea zen gure helburu nagusia.




Aukerarik ezagunena eta errazena 101 bidezidorretik Auronzoko aterpetik Locatelliko aterperaino ibilbide lineal bat egitea da. Hiru orduko ibilaldia da (joan-etorria), oso desnibel gutxikoa eta paisaia ederrak dituena. Zalantzarik gabe, aukera ezin hobea da denbora askorik ez baduzu, ilunabarra bakarrik ikusi nahi baduzu, haurrekin bidaiatzen baduzu edo ondo prestatuta ez bazaude.



Ibilbide sinple hau oso ondo seinaleztatuta dago eta ez du galerarik. Auronzoko aterpetxetik 101 bidezidorra hartu, Alpini kapera txikitik igaro eta Lavaredoko aterperaino iritsi behar duzu. Puntu honetan, ezkerreko bidea hartu eta Forcella Lavaredoko begiratokiraino igo behar duzu. Hemendik Hiru Gailurretako lehen ikuspegiez gozatuko duzu Locatelliko aterperaino jarraitu aurretik, eta han handikiro gozatu ahal izango duzu. Auronzoko aterpera itzultzea bide beretik doa.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2023/07/tre-cime-di-lavadero.html


No hay comentarios:

Publicar un comentario