Mendizorrotz mendilerroko megalitoak kostaldetik hurbilen daudenak dira,
Jaizkibelkoekin batera. Igeldoko estazioan trikuharriak, tumuluak eta
harrespilak daude. Arkitektura aldetik megalito apalak dira guztiak.
Onddi-Adarra-Mandoegi kateko harrespilekin batera Euskal Herrian mendebaldeen
daudenak ere badira Igeldokoak. Ibilaldi honetan, Tontortxikiko tumuluak
bisitatu ditugu.
Tontortxiki I
tumulua
Tumuluak 11.6 metroko diametroa eta 0.6 eta 0.4 metro
arteko altuera du.Erdian krater bat dauka; haren diametroak 5.4 metro neurtzen
du eta 0.6 eta0.4 metro arteko sakonera dauka.
Tontortxiki II
tumulua
Tumulu zirkularra da, 8.5 metroko diametrokoa eta
metro bete eta 0.6 bitarteko altuerakoa. Erdian krater bat dauka; haren
diametroak 4.6 x 3 metro neurtzen du eta sakonerak 0.2 metro.
Tontortxiki III
tumulua
Tumulu zirkular bat da 8 metroko diametrokoa. Gaur
egun desitxuratuta eta ia suntsituta dago. Ekialdeko arkuaren zati batzuk baino
ez dira geratzen.
Tontortxiki IV tumulua
Tontortxiki III tumulua bezala, hau ere desitxuratuta
eta ia suntsituta dago. Berez, 9 metroko diametroa dauka. Ekialdeko arkuan
baino ez dira aztarna batzuk geratzen. Alde horretan 0.6 metroko altuerara
iristen da.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com/2021/05/tontortxikiko-tumuluak.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario