Páginas

viernes, 28 de julio de 2023

Menditxiki: Torri di Vajolet (Dolomitak)

Powered by Wikiloc



Ohikoena autoa Vigo di Fassa herrian uztea da, Catinaccio funikularraren erabiltzaileentzat egokitutako aparkalekuetako batean, eta gero, Ciampedie geltokirako hartu, 2000 metroko altuerara. 


Behin Catinaccio funikularretik jaitsita berehala aurkitu ditugu jarraitu beharreko ibilbidearen argibideak (540 bidezidorra, Rifugio Gardeccia, Rifugio Vajolet eta Rifugio Preuss norabidean).



Bidea zabala eta erosoa da, jende guztiarentzat egokia. Handik Preuss eta Vajolet babeslekuetaraino ere erraza da, baina Preuss eta Vajolet babeslekuetatik hasi eta Rifugio Re Alberto I-eraino, malda dezente eta harkaitzetatik tarte bertikalagoak dituen kanal batetik igotzen da, eusteko altzairuzko kableak dituena. Mendian ibiltzera ohituago daudenentzat zailtasunik ez badago ere, kontu handiz ibili behar da.

 


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2023/07/torri-di-vajolet.html




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario