Oteitza herritik atera eta berehala hartu dugu Iruñeko
arroari bira ematen dion GR 220aren bide-seinale zurigorriak. Xenda erosotik
Arrate izenez ezaguna den ingurura igo gara errekastoaren ondotik. Zabaldira
ailegatzean balizajea segitu dugu eta aldapa pikoari aurre egin eta gero
Eltxumendiko tontorrera igo gara.
Ikuspegi zabala dago bertatik eta Iruñeko arroa ez ezik,
urrutiko eta gertuko mendiak ikus daitezke. Abiapuntura itzultzeko, alanbrezko
hesiaren aldera jo dugu eta hau gurutzatu eta gero, ekialderantz jaisten hasi
gara basoan barneratzen den xenda eroso eta nabarmen batetik. Lepora heltzean,
ataka gurutzatu eta ezkerretik ateratzen den pista zabalean zehar herriraino
jaitsi gara.
Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Powered by Wikiloc
No hay comentarios:
Publicar un comentario