Páginas

miércoles, 21 de septiembre de 2022

Menditxiki: Bachimañako iboiak

 


Aragoiko Mendi Federazioaren Casa de Piedra aterpearen ondotik hasten da ibilbide hau, Panticosako bainuetxean, hain zuzen ere. Pirinioetako GR-11aren bide-seinaleek erakutsi digute hartu beharreko bide zuzena. 

Aldats gogorrak, Caldarés errekaren eskuineko ertz arrokatsutik eraman gaitu, gure eskuinean ur-jauzi desberdinak utziz. Lehen geldialdi Erreginaren Begiratokira iristean egin dugu, eta aurrerago eskailera-buru belartsu batera irtetean, Bozueloko belardira heldu gara, non bidexkak arnasa hartzeko aukera ematen duen Bachimañako igoerari aurre egin aurretik. 

Eremu ireki horren amaieran, Fraidearen aldapan gora doan bidezidorra dago; tarte sigi-sagatsua da, ezkerretik ibaiaren urak amiltzen diren zirku malkartsua gainditzen duena, Fraidearen ur-jauzia osatzen duena. 

Azken aldats gogorra igo eta gero, Bachimañako behe-iboira iritsi gara eta gertu, aterpea ikusi dugu. Bertatik, igo gara Bachimañako goi-iboiraino. Itzulera ibilbide beretik egin dugu


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 


Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario