Idiazabal herritik Gorrotxategi arraultzak hegazti-haztegiraino igo gara eta bertan utzi dugu automobila. Porlanezko lehen aldapari ekin bezain pronto, lurrezkoan sartu gara. Sasoiaren arabera, pinudian marrazten den bide zabal hau oso lokaztuta egoten da eta ohikoa da oso lokaztuta egotea, pinudia ateratzen ibiltzen baitira.
Pista honen amaieran, pinudia atzean utzi, ataka bat gainditu eta
belardian gorantz egin dugu beste ataka batekin topo egin arte. Pista bat
gurutzatu dugu eta azken maldari ekin diogu Atxartiko Gaña iritsi garen arte.
Ikuspegi paregabea bertatik: Aratz-Aizkorri eta Aralarko mendiak, Hernio,
Izarraitz, Anboto, Udalatx… eta beste makina bat tontor ezagun.
Atxartiko Gañatik malda txiki bat jaitsi eta berehala, Atxurbideko gailurra zapaldu dugu malda motz bat igo eta gero. Buzoia eta panoramika zabala. Alanbrezko hesiaren paraleloan jarraitu dugu eta berehala iritsi gara Urrezulko Armurea trikuharrira. Bide erosoak Atxurbiko Zistara gerturatu gaitu eta bertatik segituz, erraz igo gara Dorronso Gañara.
Pinudian alde batean eta belardia
bestean, jaisten jarraitu dugu Idiazabal eta Ataungo lurren mugatik
Lizarrabeara helduz. Gertu dagoen pistara jaitsi eta eskuinera jo dugu berriro
atakaraino joateko. Puntu honetatik helmugara iristeko, igotzeko erabili dugun
bide bera hartu dugu. Bide osoan Axari Trail mendi lasterketaren markak
(borobil horiak) izan ditugu lagun.
Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com/2020/01/idiazabalgo-gainak.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario