Matxinbrao pasealekua Arabako
Errioxako Bastidako lurretan hedatzen da. Herriaren goiko aldetik abituko gara,
Kristoren ermitaren ondotik pasa eta gero, La Mota muinora igoko gara. Bertatik
Errioxako mahastien eta herriaren ikuspegi zabalak izango ditugu.
Gain hau, San Gines
atsedenlekuarekin lotzen duen 2 kilometroko ibilbidean zehar, Pedro Pablo
bertako artistak apaindutako artelan berezi eta ikusgarriak ikusiko ditugu,
baita ere akueduktu zaharraren arrastoak. Irudi bereziak ingurune paregabe
batean txertaturik, eta dena, Toloño mendiaren magalean txertaturik.
San Gines atsedenlekura
heldu eta gero, aukera desberdinak ditugu Bastidara itzultzeko. Lehenengoa,
etorritako bidetik atzera egitea, bestea, berriz, errepidean zehar jaitsiko
gara San Andreseko akueduktuaren arrasto bikainak ikusi ahal izateko.
Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://menditxiki1.blogspot.com/2022/06/matxinbrao-bidea.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario