Páginas

martes, 31 de mayo de 2022

Menditxiki: Aiako Harria

 

Hiru dira Aiako Harriko granitozko mazizoa osatzen duten mendi ezagunenak: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide.

 

Inguru hauek, Euskal Herriko lurralde zaharrenak dira. Orain dela 300 milioi urte, Arkaiko eta Lehen Aroan, egungo Euskal Herria itsasoa zen eta honek eragin handia izan zuen gure mendien eta haranen sorreran, eta ondorioz, gure arbasoen bizimoduan. Duela 250 milioi urte, Lehen Aroa amaitzear zegoela, Aiako Harria itsas azpitik sortu zen, Urtsuia, Adi eta Iratiko mendiekin bi uharte sortuz, beste lurralde guztiek urpean jarraitu zutelarik.

 

Mazizoa, berez, granitozko mendi-puska batez osaturik baitago (granitozko batolitoa) eta bere oina Artikutzako urtegitik San Martzialgo baselizaraino hedatzen da. Ekialdeko hegia leunagoa da baina mendebaldekoa, berriz, oso malkartsua.

 

Gu, Elurretxeko lepoan dagoen aparkalekutik abiatu eta berehala. elurzulo baten ondotik pasa gara. Basoan murgildu eta igotzen jarraitu dugu bunker baten ondora heldu arte. Bidea oso higatuta dago eta kosta egiten da tarte batzuetan aurrera egitea.

 

Sisi-saga baten ondoren, Muganixeko tontorrera heldu gara eta segidan Junkal Ama Birjinaren irudia gordetzen duen haitzuloan sartu gara. Atzera egin eta berriro itzuli gara bidera. Putzuetako gaina atzean utzita, Irumugarrietako tontorrera igo gara azken malda gogorrari aurre egin eta gero. Itzulera, bide beretik burutu dugu. 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 

https://menditxiki1.blogspot.com/2022/05/aiako-harria.html




Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario