Páginas

sábado, 23 de abril de 2022

Gazume

 

Iturriotzeko bentan hasi dugu Gazume mendiaren igoera. Etxetzar horretan igaro zuen gaua Loiolako San Inaziok. Bere ezkerretik pasatzen den bidea hartu dugu, San Joan Bataiatzailearen ermitaren ondotik. Bidegurutze batera iritsi eta eskuineko bidezidorra hartu dugu GRaren seinale zurigorriek erakusten diguten norabidean.


Egurrezko zutoin batera iristean, eskuinera jo dugu Gazume mendirantz. Maldan gora jarraituz, bideak borda erori baten ondora eraman gaitu eta aurrerago osorik dagoen batera igo gara. Bidezidor nabarmenak, erraz erakutsi digu tontorrerako bidea. Azken maldari aurre egin eta berehala iritsi gara Gazumen dauden buzoia eta erpin geodesikoaren ondora.


Ikuspegiaz gozatu eta gero, Zelatungo bodetara jaitsi gara harkaitzetan kontu handiz ibiliz. Aurrez aurre Hernioko tontorra dugularik, bordetara jaitsi eta hamaiketako ederra egin dugu. Abiapuntura itzultzeko, Iturriotzetik datorren ohiko bidetik behera egin dugu.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 





Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario