Páginas

domingo, 27 de marzo de 2022

Holtzarteko zaldaina

 


Pastoralak pasioz beterik bizi dituen Zuberoako lurretan, Euskal Herriko txokorik basati eta ederrenetarikoak diren Basabürüko zintzur edo arroilak aurkituko ditugu. Santa Graziko eliza erromaniko ezagunetik gertu, Kakueta eta Ehüjarreko zintzurrak marrazten dira, aurrerago Olhadübi eta Holtzartekoak. Naturaren indarrek lurrari egindako zauriak.



Logibar izeneko aterpetxearen ondotik abiatuko gara. Ibilbidearen  zatirik handienak, GR-10aren bidea jarraitzen du. Olhadoko errekaren paraleloan hedatzen den bideak, egurrezko zubitxo bat igaro eta berehala malda igotzeari ekingo diogu.


 

Bustita edo hezea dagoen egunetan kontuz ibili behar, labainkorra egoten baita eta horregatik, lagungarri gerta daitezkeen heldulekuak daude. Maldaren amaieran, pagaditik atera, bide nabarmenetik aurrera segi eta parez pare, Olhadübiko arroila zeharkatzen duen Holtzarteko zaldaina edo zubia ikusiko dugu.




 

Euskal Herrian dugun altxor preziatu hau, paraje ezin ederragoan eskegitzen da. 1920an, Lombardi Morello Atharratzeko altzairu-lantegiko langile italiarrek eraiki zuten, bertako basotik egurra atera ahal izateko. Hasiera batean, egurra garraiatzeko zubi txiki bat eraiki zuten ohol eta kablez lagundurik. Zuberotarrek Holtzarteko zaldaina deitzen diote, baina egiari zor, zubia Olhadübiko arroilaren gainean kokatzen da.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko





Powered by Wikiloc

Jata desde Markaida. Eucalipto Trail


AD Mungia organizó el I Lau Haizeta Trail hace unos dias... y aunque no puede asistir, si que aproveché parte del track para subir al Jata desde el barrio de Markaida.Visitaremos la ermita de San Miguel de Zumetxaga y si el dia esta despejado, las vistas desde el Jata hacia Bakio y San Juan de Gaztelugatxe son increibles.
Eso si, bajando desde el Jata, la tentación de seguir por la pista hasta Maruri-Jatabe y de ahi ir por carretera hasta Markaida fue grande, pero al final, me ceñí al "plan", esto es, seguir el track original y volver a subir casi hasta la altura del Jata y por entre las plantaciones de eucaliptos y algunos pinares regresar hasta el punto de origen. Desde aqui agradecer a AD Mungia el track, y a ver si el año que viene puedo asistir al trail.






Mas info: https://zieft.blogspot.com/2022/03/jata-desde-markaida-eucalipto-trail.html

viernes, 25 de marzo de 2022

Menditxiki. Cueva Urallaga desde Peñas Negras

br /> El plan inicial era haber ido de sagardotegi con unos amigos a Astigarraga, pero como la amatxu de la otra familia estaba con gripe, decidimos suspenderlo y hacer cambio de planes. Tocaba excursion con los y las txikis a los Montes de Triano-Galdames. Concretamente, y aunque en ese momento aun no lo sabíamos, hasta la Cueva de Urullaga (La Magdalena) desde el centro de interpretación de Peñas Negras (La Arboleda)

Seguiremos en todo momento el sendero numero 4 "Explotaciones en la Zona Alta",y podremos observar los restos de las oficinas mineras de El Sauco (donde pararemos a comer), la cueva de Urallaga, y la espectacular hendidura provocada a finales de los años 50 (1958) por el hundimiento de la mina Elvira.









Mas info: https://zieft.blogspot.com/2022/03/menditxiki-cueva-urallaga-la-magdalena.html

miércoles, 23 de marzo de 2022

Txaruta eta Garmendia


Duela urte batzuk arte, Belateko mendatea gainditzen zuen errepide zaharretik gertu, mendebalderantz, izen bereko mendilerroan hiru mendi nabarmentzen dira: Putzuetako gaina, Txaruta eta Garmendia. Ibilaldi honek, oso luzea eta zaila ez den pasealeku batean hirurak lotzen ditu. Pagadiak nonahi, mendi borobil eta biluzi hauek Ultzama, Malerreka eta Baztan haranen ikuspegi paregabea eskaintzen dute.


 

Belateko errepide zaharraren ondoan dagoen Karabineroen etxea edo Venta Quemadan emango diogu hasiera ibilaldiari. Metro batzuk lehenago dagoen gurdibide batetik jaisten hasiko gara egoera txarrean dauden eraikin zahar batzuen ondora iritsiz. Bidea bitan banatzen da eta guk eskuinekoa aukeratuko dugu. Pagadian sartzen den pistatik altuera irabazten hasiko gara eta bertatik, Berriozokoa izenez ezaguna den muinoan kokaturik dauden hainbat antena eta etxolen ondora igoko gara. Ikuspegia zabala eta ederra da. Ekialdean Gartzaga eta Okolin mendi-mazelak ikusiko ditugu eta mendebaldean, berriz, Txarutaren tontorra agertuko zaigu.


 

Ibarbidera jaisten hasiko gara beste pista zabal batekin topo egin arte. Bentaxar inguruan gaude. GR-12aren bide-seinaleak ikusiko ditugu eta pagadia zeharkatzen duen lurrezko pista zabaletik erraz egingo dugu aurrera. Aldapa txiki bat igo eta berehala ohartuko gara Putzuetako gainetik gertu gaudela. Pista zabala utzita, tontor borobilera zuzen igoko gara. Bertan ez dugu buzoi edo bestela markarik ikusiko eta ikuspegia, berriz, orain arte deskribatutakoaren antzekoa da. Segidan Txaruta aldera jaisten hasiko gara aurrez utzi dugun pistarekin bat eginez. Hau gurutzatu, eskuin aldean borda bat utzi eta, pago artean igaro eta gero, putzu txiki batera aterako gara. Aurrez aurre dugun malda piko eta biziari aurre egin eta azkar igoko gara tontorrera. Postontzia eta erpin geodesikoa. Buzoiak baserri itxura du, tapa batekin: “Jaizkibel, 1968ko ekainaren 23a”.



Iparraldean Garmendia mendiaren tontorra agertuko zaigu eta bertara joateko berriro maldan behera jarriko gara pista zabalarekin bat egin arte. Hau gurutzatu eta gertu ikusiko ditugun bi bordarantz joko dugu. Bi eraikinen artetik igarota, Garmendiaren tontorrera igotzeko aldapa gogorrari aurre egingo diogu. Hasiera zuhaitz gutxi batzuk aurkituko ditugu, baina berehala hauek desagertu eta maldari aurre egiteko leku erosoena bilatuko dugu. Baserri itxurako buzoia, nahiko hondatua, harrizko mugarri baten ondoan. Iparraldean, gure oinetan, Doneztebe, Donamaria, Aurtitz eta abar ditugu, haranaren beste aldean, Mendaur, Ekaitza eta abarren gailurrak. Baztan harana ere bere osotasunean ikusteko aukera izango dugu. Tontorra, aurrekoak bezala, belartsua da, Txaruta baino biribilagoa.



Igotako bidetik, berriro borden ondora jaitsiko gara, pista zabala hartu eta ezker aldetik aurrera egingo dugu abiapuntura itzultzeko Iparraldeko hegaletik jaisten hasiz. Pagadiak ezker eta eskuin, luzaroan jarraituko dugu lehen zatia oso laua den bide erosotik. Azken zatian, berriz, gorabeheratsuagoa den bidetik langa bat igaro eta, errepikagailuraino igotzeko erabili dugun pistarekin bat egingo dugu Venta Quemada itzuliz.

 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 

http://askemikel.blogspot.com/2020/06/txaruta-eta-garmendia.html




Powered by Wikiloc
                         

sábado, 19 de marzo de 2022

Menditxiki: Motxotegi eta Esnauritzagana

 


Ubideko plazatik abiatu gara. Herritik atera behar dugu errepide zaharretik, Barazarrerako bidean. Saihesbidea zeharkatu eta eskuinera metro batzuk irteten den lurrezko pista bat hartu dugu. Igotzeko aukeretatik, oso interesgarria da, basoan bildutako amildegi txiki baten hondoa zeharkatzen baitu. Gero eskuinera biratu eta indartsuago igo. Ordekaren amaieran, Otxandiotik datorren beste pista batekin bat egiten du, eta mendilerroaren norabidean jarraitu dugu. Motxotegiko lehen gailurretik gertu gaude. Besterik gabe, zuzen ezkerrera igo behar dugu lurra garbi ikusten dugunean, Lawson altzifre-sail batetik bereizten gaituen hesola lerroari jarraituz. Motxotegi seinalatzen duen erpinera eta postontziaren ondora  iritsi gara (799 m).




Muinoari ekialdetik hego-ekialderako noranzkoan jarraitu diogu, tarte horretan Bizkaia eta Araba arteko muga egiten baitu. Laster, bat-batean, Eskortalekuetako lepora jaitsi gara, bertan pista desberdinek bat egiten dute. Aurrean, tamaina oneko pagadi batek Esnauritzaganako (Gaztelu)  gailurreranzko aldapa hartu dugu. Garbi dagoenez, edonondik igo daiteke, basoaz gozatuz. Legutioko udalak jarritako postontzia (817 m). Tontorraren ondoko soilgune batean horma batzuen oinplanoa oso lausoa da, dirudienez, lehen Karlistaldian altxatutako gotorleku batena, baina, agian, Erdi Aroko eraikin zaharrago baten oinarrien gainean. Hori dela eta, Ubidekoek Gaztelu izenez ezagutzen dute tontor hau, eta Motxotegi lehenari aplikatzen zaio, mugakoari.





Saukolandako lepora jaitsi gara segidan eta bertatik, Eskortalekuetako lepora itzuli gara. Motxotegi aldera doan bidea gure eskuinera utzi eta Ubidera zuzentzen dena hartu dugu.

 

Luzera: 5 km

Desnibela: 305 m


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 


URHs0DLTzwhneZ_PDtMJOgEKC817ErkR5BewgH8qCeD2DxIMbrwtrKnsh4kBokREDtD7Ss6NA=w640-h578" width="640" />

Powered by Wikiloc

miércoles, 16 de marzo de 2022

Biarritzeko lakuen ibilbidea

 


Biarritzeko "Lakuen ibilbidea" izeneko proiektuak 8 eta 5 km-ko hiru ibilaldi desberdin eskaintzen ditu, guztiz birgaitutako ibilbide batean zehar. Iparraldeko herri honetako  zenbait leku ezagutzeko aukera izango dugu, gutariko askorentzat oraindik ezezagunak diren ingurune bitxiak. Zirkuiturik handienak 8 kilometro ditu. Milady hondartzaz gain, Marion eta Mouriscot lakuak inguratzen ditu, zati urbanoak eta naturalak uztartuz.




 Marion lakuaren ondoan dagoen aparkaleku txiki batetik abiatuko gara. Lakuaren ertzera jaistean, panoramika oso bat zabalduko zaigu eta uretan, ahate mota desberdinak ikusi ahal izango ditugu. Lakutik pixkanaka aldenduz joango gara parketik atera arte. Larrèguy eta Eugène Raulet kaleetan barna, Mouriscot lakura jaisten den Grabielle Dorzat kaletik abiatuko gara.




 Mouriscot lakua, 110 hektareako naturgune baten parte bat da, Biarritz eta Bidarte artean kokatuta. Guneak hainbat paisaia desberdin eskaintzen ditu: ingurune irekiak, ur berdeak dituen lakua, sastraka trinkoa, hezeguneak eta ingurune zeharka ezinak. Kontraste harrigarria egiten du ingurune urbanizatuarekin. Malda malkartsuko lakua da, eta bere magal oihantsu eta ilunek (pinuak, haritzak eta pagoak) harresi modukoak osatzen dituzte. Lakuaren eta bere inguruaren ezaugarri nagusia, interes biologiko eta paisajistikoa duen hezegune-mosaikoa da.




Lakua atzean utzi eta hondartza aldera zuzenduko gara. Allée Gabriel Dorzat kaletik segi eta, Milady kaletik Ozeanoaren Hirira (La Cité de l’Ocean) helduko gara. Eraikin honetan, modu dibertigarri, esperimental eta zoragarrian, ozeanoa ezagutzeko aukera izango dute bisitariek: biodibertsitatea, kirol-jarduerak, espezie eta biotopoen aurkikuntza, poloen aurkikuntza ludikoa, etab. Aurrera jarraituko dugu eta, berehala, Milady hondartzaren ondora iritsiko gara. Eguraldia lagun, aukera paregabea bainu goxo bat hartzeko. Hondartza honen izena, Lady Mary Caroline, eskoziar erregeen ondorengoak, hondartzaren aurrean bere jauregia eraiki zuenari zor zaio.




Hondartzari bizkar emanda, eta bide seinaleei kasu eginez, ikusgaitz den xenda bat bilatuko dugu, ur-araztegia eta etxeen artean igaroz. Pierre de Chevigné kaletik gorantz egingo dugu segidan, baina gora heldu aurretik, eskuinetik ateratzen den xenda bat (Giroueteko bidea) hartuko dugu. Basoa zeharkatzen duen xendak Salon kalean du amaiera. Ingurune urbanora aterako gara berriro, Marion lakura heldu aurretik Jean Bouton eta Jaizkibel kaleak zeharkatuz. Lakuaren ondoraino jaitsiko gara eta bere ertzetik ibiliz, abiapuntura helduko gara.




Biarritzeko hirigunetik gertu dagoen lakua hau, lorategi publikoa da. Erdian, putzu artesiar batek elikatzen duen 5 hektareako laku natural bat dago. Lorategiak, 17 hektareako azalera du, hiri-presioaren erdian kokatutako ingurune berdea. Lorategi ingelesa da, erregularki moztutako zelai handiekin, paisaia markatzen duten zuhaitz eta zuhaizti batzuekin. Lakuaren inguruan, hezegune baten hondar-eremu tipiko batzuek lekuaren izaera naturalaren lekukotasuna ematen dute. Hauek jendearentzat itxita daude, hegaztien gozamenerako.

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 

http://askemikel.blogspot.com/2021/07/biarritzeko-lakuak.html

 



Powered by Wikiloc

Saibigain. Circular desde Mañaria.


Urkiola es una zona muy conocida y con cimas emblematicas, pero siempre es agradable descubrir sitios nuevos. En mi caso ha sido el barranco de Iturriotz, que bajo las faldas de Errialtabaso va desde Mañanaria (Urkuleta) hasta el Saibi. No lo conocía y me ha sorprendido gratamente. Tambien me sorprendió lo "hormigonada" que esta la pista hasta el Saibi, la recordaba muy transitable, pero no tanto... Y si tuviera añadir un pero a la ruta, el tramo de asfalto que va desde Urkuleta hasta Mañaria. Son un par de kilometros, que pasan junto a la ermita de San Lorenzo y una antigua cantera, que se hacen un poco aburridos, pero bueno...









Mas info: https://zieft.blogspot.com/2022/03/manaria-atxarte-urkiola-saibigain.html

sábado, 12 de marzo de 2022

Menditxiki: Uitziko gainak

 


Kareharrizko mendi hauek, kantauri-mediterraneo isurialdeen banalerroan kokatuta daude, Utzi eta Azpirotz herrien artean. Gertu dauden mendiek osatzen duten gandorrean zehar, Araitz haranera amiltzen diren magalen gain aldetik, Malloek osatzen duten zirku ziragarriaren ikuspegi paregabea izango dugu.



Uitziko etxeak bi gunetan banatuta daude, bata elizaren inguruan eta bestea, berriz, herriaren beheko aldean errepidearen bestaldean. XVIII. mendekoak diren etxetzarren artean, garai bereko San Migel eliza aurkituko dugu eta berantiarragoak diren jauregi itxurako beste eraikin batzuk ere. Herriko bazter hauek bisitatu eta gero, eliza eta frontoiaren inguruan dagoen aparkalekuan utziko dugu ibilgailua eta Gorritirantz zuzentzen errepidean barna (NA 4011) hirurehun bat metro bertatik bete orduko, hau utzi eta ezker aldetik ateratzen den porlanezko pista hartuko dugu. Maldan gora jarri eta herriko kanposantura igoko gara. Orain arteko pista lurrezkoa bihurtuko da eta gurutze-bideak Santa Kruz ermitaraino eramango gaitu. 



Ezkerretik ateratzen den porlanezko bidea jarraituko dugu. Kilometro erdi eskas bertatik bete ostean, lurrezko bide zabal nabarmen batek eskuin aldera bidaliko gaitu, Mergelu mendiaren magalera. Pagadian murgildu eta xenda nabarmena jarraituz oso denbora laburrean iritsiko gara alanbrezko hesi batez mugaturik dagoen  gailurrera. Beste aldera pasa eta bertan buzoia ikusiko dugu. Leku honetatik, lehen aldiz ikusi ahal izango dugu gure mendean Azpirotz herria eta Araitz harana bere osotasunean eta honen gaindi. 




Gailur honetatik besteetara ailegatzeko gandorra besterik ez dugu jarraitu behar eta horretarako alanbrezko hesiaren ondotik hego-ekialderantz joko dugu. Berehala, harri-multzo batez seinalaturik dagoen Epeleko tontorrean izango gara, leku aproposa atsedena hartu eta panoramikaz gozatzeko.




Gorabeheratsua den bidean barna, bidezidorretik segituz hirugarren gailurrera helduko gara, Atumera hain zuzen ere. Behean ikusiko dugun lepora jaitsiko gara aldapa piko batetik, 100 metroko desnibela baino gehiago eta xenda nabarmenik gabe. Lepora iristean, pinudi baten paraleloan aurrera egin eta bidegurutze batera heltzean, ezkerrekoa aukeratuko dugu, Uitzi aldera zuzentzen dena. Pista honen hasieran, teila zatiak ikusiko ditugu lurrean txertaturik. 



Borda baten ondotik pasa eta berehala jaitsiko gara porlanezko pistara. Ezker aldera hartuko dugu eta bertatik berrehun bat metro beste eta gero, hau utzi eta eskuinetik ateratzen den lurrezko bidea hartuko dugu. Lekunberri eta Uitzi herriak lotzen dituen errepidera ateratzean, errekaren ondotik bete beharko dugu herriko beheko aldeko etxeen ondora iristeko.

 

Luzera: 6,8 km

Desnibela: 299 m


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 



Powered by Wikiloc

viernes, 11 de marzo de 2022

"Un Fifty- fifty" al Bisaurín

"Vacacionando" de las vacaciones, ya que es raro volver de ellas más descansando de lo que vamos, aprovechando la doble sesión semanal recuperatoria vamos maquinando más nuevos planes para rellenar lo poco de libre que tiene el calendario y atentos en todo momento a como evoluciona la meteo para elegir, de los dos disponibles, el mejor día que ir. Primero todo eran dudas, que se van aclarando conforme se pasa la semana y nos decantamos por uno. Luego parece que mejor ir el otro y al final del todo, después de marearnos un poco, resultar que no hacia falta elegir que ambos pintan bien, pero ya tenemos la semana al completo a la espalda y cerrando las mochilas con todo listo para una más sobre esquís.. sin saber si tal y como esta el terreno de juegos puede ser un acierto o un error?



Del Rio

miércoles, 9 de marzo de 2022

CASCADA DE IXKIER

     Desde el pueblo navarro de Lekumberri se pueden iniciar diferentes bonitas excursiones y en algunas de ellas nos encontramos bellas cascadas, que en esta época del año llevan abundante agua.

Es el caso de la cascada de Ixkier, en el entorno del rio Larraun,  que visitamos en nuestra última excursión.

No voy a explicar el recorrido, porque adjunto un pequeño croquis, pero si quiero mostraros detalles, que me gustaron y me llamaron la atención durante el recorrido. Os recomiendo la visita. Seguro que os gustará tanto o más que a mi!