Páginas

martes, 5 de noviembre de 2019

Pasaia blues, emboscada criminal


                                     


-Bihar, ze flan?
-Gokyo?
-Nepal?
-Pasaia.
-Guay!
-06:00etan.
-No jodas!
-Kotxia zuk.
-Me muero.
-Puntual ;-)

                                


Puto sueño. Mendiko ordutegi honek hilko nau.
Si gero eoten zera super pozik.
Arrazoi. Baina Pasaiako bia ez al da zailegia niretzat?
Ya empezamos, loramen?
Joder, 6b?
Bueno baina laguntzarekin.
Zurea?
Ez, bidearena, eta burdinena.
Pues bale. Goiz jaikitzeak ere baditu gauza onak, ezta?
Bai, empiezas el dia descojonao.
Ez joder, zelako isiltasuna, eta zelako bistak.
Ba bai, Pasaia blues. Piztu frontala.
Ahaztu egin zait.
Para variar.
Jarraitu nire argiari, orduan.
Bietako zeini?
Burukoari.
Dakort.

                                   

Bueno pues, aqui estamos! A pie de via.
Eta itsasoa hor, gure oinetan. Badakizu? Ni ez naiz bereziki itsaso zalea. Esan nahi dut: ez nuke itsasoa kenduko, baina bizi naiteke hura gabe. Ederra da, oso. Naturako ia dena bezala. Baina mendirik gabe ezingo nintzateke bizi. Itsasorik gabe, ordea, agian, bai.
Benga jantzi katu oinak. Eta egin zortzikoa.
Lagundu.
Oraindik ez duzu ikasi zortzikoa egiten?
Ez dut ikasi nahi, zuk egitea nahi dut.
En fin.

                                                            


Begira, loramen, pauso txiki hau, eta gero horri heldu. Mosketoiari. Haitzaren beste aldean itxarongo dizut.
Bale!!! Zelako egunsentia. Zelako lasaitasuna. Zelako ederra...
Ainho, zure txanda!
Gidari, nun zaude? Ostia, pasatu duzu ya? Ez naiz konturatu nola pasatu duzun lehen pausoa... la he liao. Banoa.

                              

Ainho, bazatoz?
Egon! Dardarka nago-ta.
Lasai, hartu arnasa, eta hasi.
Baina... nola? Mosketoia zilintzik dago horman. Eta ni hemen behean. Besoa luzatzen dut, baina ez naiz iristen!
Veranoski. Salto egin behar duzu heltzeko.
Nola????? Salto??? Sekula ez dut eskalatu, sekula ez dut salto eginez eskalatu. ((Venga, loramen, tú puedes. Porque bestela, zer egin dezakezu? Etxera joan? Pasando. Venga, loramen. Salto txiki bat da.)) Banoa!

                       

                                     

Ostia!!!! Zilintzik nago!!! Beldurra!! Que hago??
Pues eskalatu, Ainho!!!!

Lehenengo reunioa. Hankak dardarka. Eskuak urratuta. Odol zaporea eztarrian. Bihotza ahotik ateratzeko zorian.

Zilintzik zegoen katxarroa bertan geratu da, barkatu.
Mosketoia? Lasai, arno baten truke. Lasai, loramen. Oso ondo egin duzu!
Capullo! Te odio!
Begira, hori da 6bko pausoa.
Hori? Erreza dirudi pasa berri dudanaren ondoren.
Bai? Esa es la actitud. Venga banoa, eman soka pixka bat.
Bale. Zelako ederra, zelako beldurra, baina zelako ederra. Drogazaleek hau sentituko ote dute? Eta puenting egiten dutenek? Eta lapurrek?




Ups! Nire txanda berriro. Banoa!!!
Hartu lasai, tranpak onartzen ditugu.
Jaja! Nola bestela! Ostia, ostia, ostia!!! Mendiak sabel bat dauka. Esan nahi dut: lehen pausoak eman ditut, baina orain, ipurdia airean geratuko zait, zeren... bira eman behar diot mendiari, aurrera segitzeko!
Kar, kar. Lo que viene a ser una travesía escalando, loramen! Lasai, hartu burdinak ta segi aurrera.
Izterra, mokorra, sorbaldak. Dena erabiliz ari naiz eskalatzen. Fucking sensation!

              

Facking the USA! No querias escalar?
Bai, eta oso pozik nago, baina zelako zaila.
6b egin duzu, loramen!
Ez ez, 6b egin didazu, xerpa.
Pues eso. Orain gozatu. Hemendik aurrerakoa askoz errezagoa da-ta. Ez mugitu. Barku bat daukazu atzean, eta traineru bat. Va, foto!
Oh la la! Ederra!!! Eskerrik asko, eskerrik asko! Ni hona ekartzeagatik.
Desoreka kognitiboak.



Bazenekien igoko nuela?
Bai, kexa artean, ikaratuta, kaka eginda, baina, bai.
Zergatik?
Ez dakit. Sufritzen duzun neurrian gozatzen duzulako gero.
O te mato, o me caso contigo, gidari.
Hori da mendia, loramen. Muturreko egoerak.
Bai. Eta zelako zortea daukagun mendia maite dugulako, ezta?
Ba, bai. Idatziko duzu honi buruz? Agian hobeto ez, bestela masifikatu egingo da ingurua.
Tira, total, hau ere ez du inork irakurriko. Un vino?
Crianza.
Min daukat gorputz osoan. Eskuetan, besoetan, mokorrean, eztarrian.
Lasai, pasako dizkizut erreklamazio orriak.










No hay comentarios:

Publicar un comentario