Belaguako aterpean hasiera eman diogu ibilbide luze honi. Zemetoko bidea
hartu eta segidan Lazagorriaren magaletik Lapazarrako lepora iristean, magala
zeharkatu eta balizatutako bidetik Larreriako lepora iritsiko gara. Aurrera
egin dugu eta Larrako atakara iristean malda jaitsi eta Zurizatik Hiru Erregeen
Mahaira zuzentzen bidearekin bat egin dugu. Hoya de la Solanari bizkarra eman
eta ondo marraztutako bidetik gorantz jo dugu. Ingurune karstikoa zeharkatu eta
Budogoiaren magalean barreiaturik dauden harrien artean kostata egin dugu
aurrera azken Ecoueste leporaino. Azken zatia poliki eta kontu handiz bete
dugu.
Klikatu hemen
ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen
3D (doarama) deskargatzeko
Klikatu hemen
TRAKA (mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen
TRAKA (wikiloc) deskargatzeko
No hay comentarios:
Publicar un comentario