Páginas

martes, 8 de mayo de 2018

Urumeatik Bidasoara





Gipuzkoa osoari bira ematen dion ibilbide luze hau etapa desberdinetan banaturik dago. Etapa horietako bik Aiako Harriko osatzen dira, ekosistema desberdinak ezagutu, tontor nagusien magaletatik igaro, estazio megalitiko ugari eta ekonomia-jarduera desberdinek utzitako arrastoak ezagutzeko aukera eskaintzen dutelarik. Lehen etapa Ugaldetxo eta Aritxulegiko tunelaren artean zabaltzen da, bigarrena, berriz, Behobiaraino. Epai hitzak esanahi desberdinak ditu eta horien artean mendilerroa eta mozketa. Ibilbide luze honek hortik hartzen du Epaibide izena, alde batetik mendilerro ugari gurutzatzen baititu bere itzuli osoan eta bestetik, lur hauetako biztanleek etxerako egurra moztu egiten dute, epaitza eginez alegia.
Hernaniko Ugaldetxo auzoan etapa honi hasiera eman eta berehala maldan gora jarriko gara.  Lizarregiko zabalera iristean, Urdaburuko magalean zehar hedatzen bide zabaletik Pagosardeko atsedenguneraino helduko gara. Bide nabarmenak Malbazarreko gurutzebideraino eramango gaitu eta hemen, eskuinetik igotzen den aldapatik abiatuko gara. Puntu honetan, Mendibai ibilbide luzearen (GR-285 E04) 4. etaparekin bat egingo dugu Aritxulegiko tuneleraino.
 Altuera galtzen hasita eta Aiako Harriko parajetan murgildurik, Zariako tontorrera igoko gara eta gero, Kausoroko lepotik Munagirrekora iritsiko garelarik. Gertu dagoen Bianditzeko lepora jaitsiko gara eta hemendik Hirumugarrieta edo Harritxulangañako parajeetara. Hamar mairu-baratz eta bi tumulu dituen multzoa aurkituko dugu, Oiartzun, Goizueta eta Lesakako udal-barrutiek bat egiten duten tokian. Bertan oso berezia den mugarria, makulua eta gurutzea landuak dituen Orreagako aintzinako mugarria hain zuzen. Egun, inguru hauetan hainbat lekutan aurki daitezke, garai batean lur hauen jabegoa noren eskuetan zegoen adierazle dira. Monumentu megalitikoak eta mugarria atzean utziz, Nafarroako eta Gipuzkoako lurrak mugatzen duen hesiaren paraleloan Errengako lepora jaitsiko gara eta gertu dagoen estazio megalitikoa bisitatzeko parada izango dugu. Azken zatia maldan behera beteko dugu Aritxulegiko tunelera helduz.
Aritxulegiko tunelaren gainetik abiatu eta Aiako Harriko tontor nagusienak biltzen dituen mazizoaren magaletik hedatzen den xendan barna egingo dugu aurrera Elurretxeko lepora helduz. Abian jarri bezain pronto, elur-zuloaren ondotik pasa eta Aireko Palazioa izenez ezagunak diren aurrien ondora jaitsiko gara, garai batean meategietako bulegoak eta meatzarientzako ostatu izan ziren edifizioen aztarnak. Goian ikusiko dugun Irufagoeta izena duen muinoa inguratuko dugu segidan. Hemendik aurrera bidea leuna, oso ibilia eta nabarmena da eta gertu ikusiko ditugu Erlaitzeko tontorra eta Pagogaña muinoa. Bide balizatuak San Martzial ermitaraino eramango gaitu eta bertatik Behobiara jaitsiko gara.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (doarama)  deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili)  deskargatzeko
http://mugibili.euskadi.eus/mugibili/view.do?id=62581
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc)  deskargatzeko

No hay comentarios:

Publicar un comentario