Plazazelaiko gainean eman diogu hasiera gaurko ibilbide zirkular honi. Langa gainditu eta Bertizko Jaurerriaren lurretan murgildu gara. Jaurerriko sarrera nagusira jaisten den pista zabala ezkerrera utzi eta eskuinetik ateratzen dena hartu dugu. Bide hau lasto bide izenez ezaguna da, itxura denez eremu honetako jabeak ziren Ziga senar-emazteek baimena ematen omen zien lastoz betetako orgak beren lurretatik pasatzeko. Berehala maldan gora jarri gara eta atsedenik hartu gabe jauregiraino zuzentzen den pista zabalera atera gara. Beste kilometro bat bete behar izan dugu bertatik Jauregia izan zenaren ondora heltzeko.
Jauregi hau,
Ziga-Fernandez senar-emazteen kapritxo bat izan zen estilo modernistan
eraikitako txaleta. Ziga jauna, ekologista, elegantea eta beti korronte artistiko
berrietara zabalik, naturan bizitzeko eta natura interpretatzeko Aizkolegiko
jauregia lekurik ederrena izatea nahi izan zuen. Bere dorre nagusian behatoki
bat jarri zuen eta eguraldi ona eta gardena egiten zuen egunetan, hiru haranei
begira jartzen zen. Kondairak dionez, Zigak jauregia eraikitzea erabaki zuen
bertatik Lapurdiko kosta ikusteko aukera zuelako eta horrela Biarritzen bizi
omen bere amorantea samintasunez oroitzeko aukera zuen.
Jauregia bisitatu eta
gero, atzera egin eta pista nagusiaren
ezker aldetik ateratzen den xenda batetik Paretazar gainerako igo gara.
Alanbrezko hesia gainditu eta Azkuaraino hedatzen den mendiaren gandorra gure
eskuinera utzi ondoren, Bertizko eremua mugatzen duen hesiaren paraleloan
jaisten hasi gara. Pagadi ederrean murgildu gara eta maldan behar jarraitu dugu
Ezkiringo leporaino heldu arte. Puntu honetan, GR-11 eta 12aren bide-seinaleak
utzi eta berriro Bertizko lurretan sartu gara langa igaro eta gero. Berehala
jauregiraino igotzen den bide nagusira atera gara eta bertatik jarraitu dugu
gorako bidearekin bat egin arte. Ibilbidea amaitzeko, azken kilometro eta erdia
bete dugu Plazazelaira iristeko.
Klikatu hemen ARGAZKIAK
ikusteko
Klikatu hemen TRAKA
(mugibili) deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA
(wikiloc) deskargatzeko
Klikatu hemen
3D (doarama) deskargatzeko
No hay comentarios:
Publicar un comentario