Lagun batek esan
dit: loramen, gaur hartu kaskoa eta arnesa, mendira joango gara eta.
Eta halaxe izan da, mendira joan gara. Baina aitortu behar dut: kaskoa
eta arnesa hartzeak urduritasuna eragin dit.
Arratsaldeko
17:00etan iritsi gara Mandiolara. Eta bat-batean ahaztu zait lanetik
natorrela: ederra da oinetakoak belarretan aldatzea. Atxarteko
harrobitik Aitz-Txiki eta Alluitz ikusten ditugu. Eguzkiak zertxobait
epeltzen du giroa.
Erreka txiki bat
gaindituz eskuin aldeko mendietara jo dugu. 15 bat minuturen buruan iritsi gara Urresteiko ertzaren magalera. Ni ez naiz
eskalatzailea, ezta alpinista ere. Baina lagunak ongi ezagutzen nau,
eta Urrestei nik egiteko modukoa dela badio, aurrera.
Lotu ditu
sokak, mosketoiak eta torlojuak, eta eman dit burdina mordoa. Hasi da
mendian gora. Arin, harrigarriki haitz lehorrean hazten diren
belarrak ezker-eskuin saihestuz. Bost minutura oihu egin dit: zure
txanda, loramen! Hasi naiz: hemen eskua, hemen hanka, ez hemen hanka,
han eskua. Ezin dut. Eta goitik oihua berriro: begiratu haitzari,
sentitu mendia, pentsatu eta egin! Ufa! Lehen oina jartzea
izan da zailena. Hura jarrita, moldatu naiz lau hankan nola edo hala gora egiteko.
Nik neuk ere saihestu ditut belar harroak. Kareharrian zulo
ikaragarri sakonak daude. Eta helduleku bikain bihurtzen diren ertzak
ere bai han-hemen. Horrela joan dira lehen metroak.
Nik badakit
lagunaren ohiko martxa geldotzen ari naizela, baina ez nau kezkatzen.
Badakit pozik dagoela ni gozatzen ikusita. Kosta ahala kosta. Elkartu
gara lehen metroen ostean. Ondo zaude, ezta? Eta baietz egin
diot. Orain elkarrekin goaz, gero hura aurretik eta ni behean soka
ematen. Bideko burdinak jaso, soka hanka artetik atera, korapiloak desegin, eta tarteka Alluitzi begiratu. Ez dakit
ordubete daramagun haitzean, edo egun osoa. Hego-haizea dabil gaur,
eta iluntze ederra datorkigu. Ez dut behera asko begiratu, eta ez nau
ikaratu garaierak. Ni neu ere harrituta nago, eta liluratuta. Etxeko
bazterrekin liluratuta. Gure bazterrak.
Bagoaz aurrera. Badakit gorago pauso zailtxoago bat dagoela, bai behintzat niretzat. Igo da laguna, eta iritsi da nire
txanda. Eta bai, mendiak neure lekuan jarri nau berriz. Ni ez naiz
eskalatzailea. Lagunak lagunduta pasatu dut haitz zapala. Gora
iristean han dago zain: ondo zaude? Ondo nagoela esan diot. Baina ez da nahikoa: begiratu
begietara, ondo zaude? Horrelako uneak ezin dira hitzez azaldu, bizi egin behar dira.
Beti pentsatu dut mendiak jende zoragarria
ekarri didala bizitzara. Arriskua
segurtasun bihurtzen duen jendea. Horregatik lagunei askotan esaten diet: nork bere mendi-lagunak bilatu behar ditu. Ni neu ez naiz edonorekin joaten mendira, besteak beste, mendiarekiko errespetuagatik.
Eta jarraitu dugu
aurrera. Eguna abailtzen. Udazken koloreak inguruan. Eguzkia
lokartzen eta ilargia esnatzen. Kopetako argia makal, baina
ilargiarena indartsu. Eta rapelean ere ez naiz trebe, baina jaitsi naiz, jaitsi nau, eta gozatu dut. Eta oinak berriro lurrean jartzean, lasaitua hartu dut, baina zinez eman dizkiot eskerrak lagunari, aspaldiko arratsalde ederrena
oparitu didalako: mendian eta etxean, irribarre baten truke.
Esan diot
gaurkoak luze iraungo didala barnean. Eta ohartu naiz zenbat maite
dudan mendia, zenbat maite ditudan mendiko lagunak. Ohartu naiz ez
naizela ez eskalatzaile, ez korrikalari, ez alpinista. Baina bai
mendizale. Eta horrekin aski eta asko dela. Ikusten dut jendea marka
hau eta beste egin nahi duena, mendi hau eta beste igo nahi duena,
lasterketa luze bat eta are luzeagoa egin nahi duena. Nork bere mugak
ezagutzea, horixe da mendia niretzat. Hala erakutsi zidaten niri, eta hala gozatzen dut
nik.
Ederra izan da
Urresteiko ertza. Nahikoa eta sobera loramenentzat. Han sentitutakoa
jaso nahi izan dut hitzez eta irudiz. Han bizitakoa lagunarentzat eta
niretzat izango dira bakarrik.
Ertzaren alderdi teknikoen inguruan gehiago jakiteko: http://eskalatzeneus.blogspot.com.es/2013/09/atxarte-urrestei-ertza-5b4c.html
i am very satisfied with your post. Thanks for sharing!. You can also visit my post.
ResponderEliminarcockosreaper
audioboostbigorchestra
waveartsdialog
ResponderEliminarThe article was incredibly fun to read. A heartfelt "thank you" for your excellent blog, and best wishes for your continued productivity.
I appreciate the wealth of information you've provided; it's been invaluable.
wintousb enterprise free download
decsoft app builder free download
pdfmachine merge ultimate crack
smartftp crack
Your writing and presenting abilities, together with your general style, left a lasting impression on me. I rarely encounter blogs as nice as this one nowadays.
ResponderEliminarhttps://cuequinhaspt.blogspot.com/2021/05/uc-2021-pc-pubg-mobile-uc-how-to-get-it.html
https://thedunkaccino.blogspot.com/2021/06/sweet-home-3d-kitchen-library-download.html
https://upthehill-backwards.blogspot.com/2021/04/internet-download-manager-download.html
https://cotyschofield.blogspot.com/2021/05/windows-10-internet-download-manager.html