Piriniotan badira udan ezagunak diren buelta zirkularrak. Horietako bat Camilleren senda da.
Erraldoi txuriak (Aneto, Posets eta Perdiguero) eskiekin egiten saiatzen ari garen bezela (hemen eta hemen
ikusi daitezke bi saiakera), Ixakak behin galdetu zidan ea Camillen
Senda hau ere eskiekin eta jarraian egiteko gai ote izango ginan.
Erraldoi txurien oso ezberdina da Camilleren bidea.
Altuera:
Elur maila oso behean egon behar da Camilleren senda egiteko. Aldiz
Erraldoi txuriak egiteko 3000mtako mendiak seguru egon behar dira elur
egonkorrarekin, beraz, ez da hainbeste elur behar.
Ibilbidearen
filosofia: Camilleren senda aterpetxe batetik besterako zeharkaldia da.
Tartean mendi batzuk egin daitezke, baina tontorrak ez dira helburu
printzipala. Erraldoi txurietan aldiz, piriniotan garaienetarikoak diren
hiru tontor egitea da helburua.
Gertutasuna: Euskal Herritik
gertuago dago Camilleren bidea. Ia bide bikoitza egin behar da errepidez
Erraldoi txurien epizentroa den Llanos de Hospitalera.
Hori
dela eta, eta haserako helburua jarraian egitea bazen ere, aurten
Camilleren bidea (gutxi gora behera) etapa ezberdinetan banatuta egiteko
aukera eduki dut, bitan lagunekin, beste etapa batean bakarrik.
Hiru
etapa zirkular atera zaizkit. Baina neguan ibilbideak orientatiboak
besterik ez direla gogora arazi behar dizuet, elurraren egoerak dena
baldintzatzen duelako.
Pirukeriak blogean ikusi dezakezue hiru etapa hauetako kontakizuna
1 etapa: Infernuko ahoa-Gabardito-Bisaurin-Sarrioen bailara-Acherreko lepoa-Infernuko ahoa. 41km 3000m+
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2017/02/bisaurini-itzulia.html
2 etapa: Candanchu-Sansanet-Forges de Abel-Arlet-Acue-Forges de Abel-Sansanet-Candanchu 35km 2.300m+
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2017/06/candan-arlet-acue-candan-ilargi-bete.html
3 etapa: Lintza-Petretxema-Lariste-Ozako basoa-Mallo Gorreta-Klerigoen iturria-Lintza 36km 3.100m+
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2017/07/linza-petretxema-lariste-oza-mallo.html
Orain hirurak batzeko falta diren zatiak jarraian egitea ondo legoke. Ea hurrengo neguan astirik hartzen dogun...
No hay comentarios:
Publicar un comentario