Páginas

domingo, 18 de diciembre de 2016

Erraldoi txuriak 2-Posets

Aurreko urtean Erraldoi txuriak eskiekin egiteko saiakeraren lehenengo urratsa egin genuen. Aurten abenduan, bigarren zatiari ekin nahi izan diogu. Asmoa Perdiguero eta Posets batera egitea zen.
Lehengo elurren ondoren geratu den antizikloi luzeak elurra egonkor eta iparretan elur hautsa utzi du, baina hego aurpegietan elur gutxi geratu da, eta oso goian hasten da.
A priori baldintzan ez ziren txarrak, baina baldintza hauek kontutan hartuta, ibilbidea alderantziz egitea pentsatu genuen, lehenengo Posets Batisiellesko lakuetatik, eta ondoren Perdiguero.
La Pauletik Estosera jeisten azken orduan

Eskiak erabiltzeaz oraindik ohitu gabe, edo ez dakigu zergaitik, baina esperota baino gehiago kostatzen ari zitzaigun, eta gainera bidea aukeratzean pare bat akats txiki ere egin genituen. Gainera, egunik motxenetan, argi ordu asko ere ez daude, eta ez genuen gabez eskiatu nahi, bada ezpada.
Azkenean emaitza, Posets bakarrik egin ahal izan genuen. Posetsek harrokeriak kendu eta gure lekuan jarri gintuela, alegia.
Baina eski egun zoragarri bat pasa izanaren pozarekin itzuli ginen. Elur baldintza seguruak eta kalitate onekoak egin eta gero, 2800m positibo eta 36km eginda, 11 ordutako palizarekin itzuli ginen furgonara poz pozik
Pirukeriak blogean kontakizuna
Itzuliko gara!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario