Madalen Haitza Aralarko San Miguel mendiaren hegoaldean dagoen mendi bakarti eta ikusgarria da. Hegoaldetik ez du aparteko den mendiaren itsurarik, baina ipar aurpegia horma bertikal batek zorrotz mozten dio. Baina mendi honen hego aurpegiak ere, nahiz eta hain ikusgarria ez izan, ongi begiratzen badugu, badu altxor izkutu eta ikusgarria. Zerura begira dauden hiru behatzen modura, Oilaxka orratzek A-10 errepidetik atentzioa deitzen dute.
BIDEAREN DATU BATZUK
Luzera: 80 metro.
Luzeak: 2.
Nork irekia: Ez dugu honen inguruko daturik topatu.
Zailtasuna: IV+. Luzez-luze: 1ºL: III (15 m), 2ºL: IV+ (65 m). Harkaitza ezegonkorra da zailtasun "mentala" (eta erortzeko arriskua, zergatik ez esan) handituz.
Orientazioa: Hegoaldea, udan beroa pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 40 minutu inguru.
Jaitsiera: 60 metroetako errapel zintzilikatu bat eginez.
Eramandako materiala: 60 metroetako bi soka, luzera ezberdinetako 15 express zinta eta zinta luze batzuk bilguneetarako, Alien semaforoa (grisa baita ere), Camalot jokoa eta lincam gorri eta horia. Walkie-talkie parea ere eraman genuen bilguneen artean oihuka ez aritzeko. Komenigarria da "shunt" motakoa eramatea, errapela metro batzuetan zintzilikatua da eta.
Bidea eskalatzen pasatako denbora: Ordu eta laurden orratza bakarrik (lehenengo luzea izan ezik).
BIDEAREN KROKISA
Krokisa orratza hegoaldetik ikusten badugu.
Krokisa orratza ekialdetik ikusten badugu.
Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/12/madalen-haitz-oilaxka-orratzak-1go.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario