Páginas

jueves, 5 de noviembre de 2015

Ziordia: "Irati" bidea, 220 metro, 5a

Ziordiako ezproiaren eskuinean Antxon Gorrotxategik (oraingoan Garoa Unanueren laguntzarekin) "Irati" izeneko bidea ireki berri du. Bideak duen kalitate eta zailtasuna kontutan hartuz ziurrenik klasiko bat bihurtuko da.

BIDEAREN DATU BATZUK

Luzera: 220 metro.
Luzeak: 7.
Nork irekia: Antxon Gorrotxategi eta Garoa Unanue 2015ean.
Zailtasuna: 5a. Luzez-luze: 1ºL: 3c (35 m), 2ºL: 4c (40 m), 3ºL: 4c (40 m), 4ªL: II (30 m), 5ºL: 4b (20 m), 6ªL: 5a (40 m) eta 7ºL: 4b (15 m). Bosgarren eta seigarren luzeak batean egin daitezke bosgarren luzearen oinean dagoen harkaitz-zubian bilgunea egiten bada.
Orientazioa: Ekialdea, hala ere udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 10-15 minutu.
Jaitsiera: Ziordiako harrobia erditik zeharkatuz jaisten denez, bide hau harrobia itxita dagoenean bakarrik eskalatzea gomendatzen dut, hau da, jaiegunetan, bertako langileei lanean lasai uzteko eta egiten diren leherketek duten arriskuagatik. Honetaz aparte kotxea harrobiaren barruan utzi eta jaitsi direnerako itxita topatu eta gero (batez ere Ziordiako ezproia egindakoan), kotxea harrobiaren barruan utzi behar izan direnak ere badira, harrobia hesi handi batez ixten baita.
Eramandako materiala: 60 metroetako bi soka, luzera ezberdinetako 12 express zinta (bosgarren eta seigarren luzeak batean egin nahi badira 15-16 bat express eraman), zintak bilguneetarako, hainbat zinta bidea babesteko (guk ez genituen asko erabili bidean dauden harkaitz-zubi gehienak soka edota kordinoekin aseguratuak daude eta), Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneetan oihuka ez aritzeko eta amaitzeko alien semaforoa (baita grisa ere), Camalotak 0,5-2 artean eta Limcam gorri eta horia, baina hala ere bide osoan oso friend gutxi erabili genituen.
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: 3 ordu izandako "ezustekoa" kontutan hartuta.

BIDEAREN KROKISA

Bidearen nondik norakoak, ikusten denez Ziordiako ezproi ikusgarriaren eskuinetik doa.


Krokisa zehatzago.





Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/11/ziordia-irati-bidea-220-metro-5a.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario