Páginas

lunes, 9 de noviembre de 2015

Kanpazarretik Barazarrera. Elgoibar-Amurrio 2. Etapa

Ekainean hasitako bideari jarraituz, Elgoibartik Amurriora hiru etapatan juteko planaren bigarren zatia tokatzen zen.
Bakoitzak gure bizimodua daramagu, eta askotan ez da erraxa izaten elkartzea. Azkenean aurkitu genuen gehienontzat egokia zen data.
Lehenengo etapan Elgoibartik Kanpazarrera iritsi ginan eta propina bezela Udalatx egin genuen. Oraingoan Kanpazarren hastea tokatzen zen.
Bi ibilbideren artean erabaki behar izan genuen. Lehenengo zatia argi geneukan, Kanpazar-Besaide-Zabalaundi-Anboto. Ondoren, Otxandio-Ubidea edo Urkiola-Saldropo, bi aukera hauen artean zer egin erabakitzea kostatu zitzaigun. Azkenean bigarren aukera, Urkiola-Saldropo aukeratu genuen, tartean Saibitik eta Dimako portutik pasatzen.
Infraestruktura aurrekoan baino konplikatuxeagoa izan arren, horri ere lotu genuen. Furgoneta bat Kanpazarren utzi eta bizikletaz bueltatu nintzen, beraz, infraestruktura ere lotuta.
Euskal herriak aukera asko ematen ditu horrelako ibilaldeak antolatzeko. Inguru hau oso berezia da, Euskal Suitza deitzen diotenaren erdi erditik zeharkatu genuelako. Eta gainera lehengusuekin hitzordu bat egiteko balio badu, ba askoz hobeto!
Saibiko tontorrean
Hemen ikusi dezakezue egunaren nerebizipena

No hay comentarios:

Publicar un comentario