Páginas

domingo, 4 de octubre de 2015

Aiztondo, "Ainhoa" bidea, 110 m, 5c

Aiztondoko eskalada eskola izan zen eskaladan lehen pausuak eman nituen lekua da. Eskola ederra da, hainbat luzeetako eskaladan hasteko aproposa. Kirol eskaladarako dituen bideak ere ederrak eta zailtasun ezberdinetakoak dira. Hiru eskalada sektore ditu: Makurketa, Irripe eta Aiztondo. Azkeneko honetan hainbat luze eta zailtasuna duten 9 bide eskalatzeko aukera dugu. Eskola honen inguruko informazioa eta bide batez Nafarroako eskalada eskolen informaziorik zabalena SUA Edizioak argitaratutako Carlos Velazquezen "Escalada en Navarra: Guía Completa" gidaliburuan topatuko duzue. Gidaliburu hau euskal eskalatzaile guztien liburutegian egon beharko litzatekeela uste dut.

Aiztondoko hormaren ezkerretik doan "Ainhoa" bidea, nire ustez "Clásica Sur" bidearekin batera hormaren biderik errazena da eta eskola honetan luzeetako eskaladaren saltsan hasteko biderik aproposenak.

Eskalada bide honek progresio moduan eskalatzeko aukera ematen du, luzeak egiten ditugun ehinean zailtasuna igotzen doa eta.

BIDEAREN DATU BATZUK

Luzera: 110 metro.
Luzeak: 4.
Zailtasuna: 5c. Luzez-luze: 1ºL: 4b (30 m), 2ºL: 5a (25 m), 3ºL: 5b (30 m), 4ªL: 5c (25 m).
Orientazioa: Hegoaldea, udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 10-15 minutu.
Erabilitako materiala: 60 metroetako bi soka (bidea rapelatzen badugu eskertuko dugu bi rapeletan hormaren oinean izango gara eta), luzera ezberdinetako 15 express zinta eta zinta luze batzuk bilguneetarako. Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneetan oihuka ez aritzeko. Bidea rapelatu genuenez, rapelatzeko shunt aparatuak ere eraman genituen.

BIDEAREN KROKISA

Bidearen nondik norakoak.


Krokisa zehatzago.




Informazio gehiagorako:http://www.smithyrenbloga.com/2015/10/aiztondo-izenik-gabeko-bidea-100-m-5c.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario