Alaba normal batek Donostiara eramango lituzke gurasoak. Bartzelona edo Parisera. Ederrak dira Conchako badia, Sagrada Familia eta Eiffel dorrea. Bururatu ere ez zait egin. Baina urteak neramatzan gurasoak Chamonixera ekarri nahian. My little place. Horrenbeste zorion ekarri didan mendigunea bertatik bertara ikustea nahi nuen. Eta aurten behar zuen. Aita ezagutzen dutenek badakite ez dudala gezurrik esaten, diodanean Bilbora joatea bidaiatzea dela harentzat. Atera kontuak! Chamonix! 1000 km, 10 orduko bidaia. Crazy! Urte hasieran bota nien proposamena abuzturako. Amak maleta eginda balu bezala, irribarre zabal batekin eman zuen baiezkoa. Aitak, aldiz, erotzat hartu ninduen. Hasta Chamonix??????? 😂 Ahizpak, amak eta hirurok erabaki genuen pixkanaka joango ginela. Bidean ogi apurrak uzten, alpinismoaren mekaraino eramateko. Egia esan, uste baino errazagoa izan da. Oporretan bat egiten dugun astea dela, ingurukoak lanean hasita daudela eta ez daukadala norekin joan (hau ez dakit nola sinetsi zuen, kontuan hartuta asteburuz asteburu urteak daramatzadala lagun ezberdinekin mendiko ametsak betetzen, gurasoak testigu direla). Baina halaxe engainatu nuen. Mont Blanceko ultratraila egiten den astean etorri nahi nuela, menditzarraren inguruan korrikaldi bat egin eta haiei inguruak erakusteko. Dacort. Ez dakit nola baina baiezkoa eman zuen. Emanarazi nion. Eta hemen gaude, Frantziako Alpeetan, mendizaletasunean hezi ninduten gurasoak, orain alabaren mendiko esker ona jasotzen, alpinismoaren kabian.
Igandean, goizeko 08:00etan atera gara Elgoibartik. Mendian gora vasconum. Autoa maletaz josita. Mendiko arropa eta jana daramagu. Ez gara normalak. Jana ere bizitzaren erdigune nagusietakoa dela ohartu gara. Asko jan, jateko asko erosi eta janaz etengabe hitz egin. Madreseus! Bidaiak denerako eman du. Barre, negar, oihu eta algara. Irratia piztu ere ez. Gaztetako kontuak, helduarokoak, lanaz, mendiaz, kirolaz, politikaz eta maitasun kontuez. Autoak matxura baten berri eman digu, eta hura konpondu. Ezin aspertu! Aita atzean daramagu, haurra balitz bezala. Jateko poltsaz inguratuta, en su salsa! Mila aldiz galdeu du nora goazen.
-Chamonixera, baina guk etxetxoa Les Houchesen daukagu aita.
- Tres bien! Googleen jarriko dut. Ea zer dioen. “Leschuches Chamonix”.
-Los chuches son unas golosinas… (ahots bidezko aplikazioak).
Amak eta biok ezin barreari eutsi. Gpsa erdi erotuta eta aita ahotsezko googlei “frantsesez” galdezka. Nork behar du musika? Barre algaraka goaz.
-Aita no paras de comer!
-Yo? Si no he comido nada! (A dos papos hizketan)
Alpeetara zenbat aldiz etorri naizen galdetu dit amak. Hasi naiz esperientziak botatzen eta bera zenbatzen.
-Lehenengoz 2009an, bizikletan Dolomitetan.
-2012an Chanonixen, Mont Mauditeko elur jausian Eitbrentzat lanean
-2013an, Mont Blancen.
-2014an, Pierra Menta ikusten
-2014ko udan, UTMB ikusten
-2015eko udan, OCCn eta Zermatteko bertikalean parte hartzen
-2017an Sasfeeko bertikalean
-2017an, Redbull bertikalean
-2017ko abuztuan bigarrenez OCCn
-2017an Limone Xtremen
-2018an Tignesen eskiatzen
-2019an Monte Rosako lasterketan
-2020an Monte Rosako zeharkaldian
-2021ean Mont Blancen berriro
-2022an Duffourspitzen
15 bidaia Alpeetara! Alpe beteak edo pre Alpeak, Italia, Frantzia edo Suitza. Dortsalarekin eta gabe. Korrika, eskiekin, oinez edo eskalatzen. Eta denak lagun ezberdinekin. Algo bueno he tenido que hacer para merecer esto! Ama harrituta dago. Horrenbeste aldiz???? Eta zuekin aurten, 16. bidaia🥰
Hona etorri aurretik, bi egun egin ditut herrian. Maletak desegin, berriak egin, eta bitartean, ilobak ikusi, sokamuturraz gozatu eta lagunekin Txiki egunean gluten gabeko zerbeza batzuk hartzeko. Bada egun horietan, festa giroan, hainbat ezagun etorri zaizkit esanez sare sozialetan nire ibiliak jarraitzen dituztela. Harrituta batzuk, ikaratuta besteak, mendi garaiak direlako, ordu askokoak. Nola hainbeste mendi? Horixe errepikatu zaidan galdera. Amari aipatu diot kontua bidaian zehar. Pasioa, esan dit berak. Balindaleike. Obsesioa ere bai, lo reconozco. Zaletasun nagusia dela argi daukat. Baina enekien nire pasioa aurkitu dudanik. Poza eman dit. Eduard Punsetek esan zidan behin, “encontrar lo que te hace vibrar, como el surfista que espera la ola”. Orduan eneukan olaturik, hara eta hona nenbilen bila. Orain bai. No doubt.
12 orduren ostean iritsi gara. Euria ari du, 8 gradu kalean eta behe laino itxia. Udazkena Chamonixen, abuztu betean. Nekatuta baina pozik. Hala ere, bihar da MCC, 40 kilometroko lasterketa, eta ez daukat batere gogorik korrika egiteko. Gurasoekin egon nahi dut, etxeko epelean, jan-edanean barre eginez, eguzkia atera bitartean. Kezkatu samar hartu nau loak: izugarri maite dut euria baina honaino etorri eta eguzkia ateratzen ez bada, ezingo dut ametsa bete, ezingo diet gurasoei Mont Blanc erakutsi. Beste kezka bat ere badaukat: abuztuan 8 egun egin ditut Pirinioetan, zoragarriak. Asko ibili gara, baina ez det batere korrika egin. Etxean bi egun igaro eta 12 orduz gidatu det. Lo gutxi eginda nago azken lau egunetan. Eta bihar, 40 km? Duela asteburu bat lagun batek eskalatzen esan zidan bezala: ya saldras de esta también, Ainho. Eta esperantza horrekin hartu nau loak. Alpeetako lo arinak.
MCC-UTMB
Mont Blanceko ultra traila munduko mendi lasterketa ezagunena da ultra distantzian. 20. Urteurrena du aurten Mont Blanc handiari buelta osoa ematen dion lasterketak. Urtero, mendizale eta mendi lasterkarien jomuga bihurtzen da abuztuko azken astean. Askorentzat friki mundu gogaikarria baina beste askorentzat ezin huts eginezko zita. Nik hainbat aldiz bizi izan det, kanpotik eta barrutik. Egia da Chamonix txikia jendez lepo egoten dela, Mont Blancera inoiz igo ez diren eta igoko ez diren korrikalari txatxi guay asko hara eta hona, markadun material garestia soinean. Merchandysing amaigabea han eta hemen eta musika, zarata nonahi. Baina lekua zoragarria da eta munduko korrikalari onenak ikusteko aukera.
Chamonix erdigunean hasi eta amaitzen da lasterketa, eta hiru herrialde zeharkatzen ditu Mont Blanci buelta emateko: Frantzia, Italia eta Suitza. Baina astea baliatuz, 170 kmko lasterketa nagusiaz gain, ibilbide laburragoko beste hainbat lasterketa egoten dira Mont Blanc inguruan. OCC da horietako bat. 55 kmko lasterketa ederra, Orsiesen (Suitza) hasi eta Chamonixen amaitzen dena. Bi aldiz hartu det parte eta korrikalariak ez ezik Ueli Steck moduko alpinista handiak ere ikusi ditut bertan, lasterketa entrenamendu gisa hartuta.
Aurten ere OCCn parte hartzea zen asmoa. Eskaera oldeari erantzuteko, ordea, izena emateko baldintzak aldatu egin dira aurten. Eta asterketan parte hartzeko baldintzetako bat da UTMB zirkuituko beste lasterketa bat egitea aurretik, puntuak lortzeko. Nire kasuan ezinezkoa izan da egutegia koadratzea. Andorrako lasterketan ateratzeko asmoa neukan ekainean, baina orkatila bihurritu nuen Karakaten, eta off. Horrenbestez, MCCn parte hartzea erabaki nuen, Mondragon Corporacion 😂, distantzia horretan punturik behar ez zelako. Esan eta egin. Martignyn hasi eta Chamonixen buka, 38 km eta 2300 m desnibel.
Bart iritsi gara Chamonixera. Aldameneko herrixka batean daukagu lolekua. Les Houches. Apartamentu txiki polit bat. Arrive. Euria eta hotza. Alpeetako mordor. 06:00etan esnatu naiz lasterketarako. 10:00etan da hasiera baina busez joan behar degu Martignyra. Oh my gash! Lehen eguna eta madrugon. Ez gera normalak. Hobe ez pentsatzea. Busa berandu iritsi da. Euria ari du. Ordubeteko bidaian lagunei idatzi diet, enegarrenez galdetzeko lasterketa amaituko ote dudan. Aseguru etxera deitu det autoaren matxura konpontzera etor daitezen eta begiak itxi ditut bisualizazioak egiteko: neure burua pozarren eta indartsu imajinatu det, Mont Blanc inguruan korrika. Urko Arozena coach lagunak irakatsita, oso ariketa eraginkorra da niretzat, edozein erronkari aurre egiteko.
Martignyra iritsi garenean ehunka korrikalari daude irteera inguruan. Beroketa ariketak, dortsala jaso, materialari azken ukituak eta jan edana prestatu. Aurten lagun bihotzeko batek planifikatu dizkit entrenamendu txiki batzuk, eta hark esandakoa egin dut gaur ere. Ni beti ibili naiz neure kasa, anarkiko, eta egia esan, neure txikian, arlo askotan hobekuntzak nabaritu ditut. Berotze ariketen garrantzian adibidez. Orain arte oso gutxi berotu izan det, lasterketa aurreko urduritasunagatik eta nagiagatik. Orain, berriz, 27 minutu inguru egiten ditut giharrak berotzen eta izugarri laguntzen dit. Lehen, lasterketa hasi orduko itomena sentitzen nuen, hain zuzen ere, gorputza berotu eta sistema martxan jarri arte. Sentsazio desatsegina eta min hartzeko arriskutsua. Euria ari du eta nahiago nuke Les Houchesko gure petit etxean epeletan egon, baina abuztuak 28 ditu, astelehena da eta Alpeetan nago, mendiz inguratuta eta askok nahiko luketen dortsala soinean daukadala. What else? Aldatu txipa joder!
Euritan korrika hastea ez da samurra, baina denontzat ari du euria. Mismas reglas de juego. Eta beraz, pentsamendu positiboari klik egin eta hasi da festa. Lehen 7 kilometroak gogorrak dira, goraka. Ezagutzen nautenek badakite goraka beheraka baino askoz hobeto moldatzen naizela, baina aldi berean, bertikalak ez diren lasterketa luzeagoetan, lehen ordubetea izaten da zailena, erritmoa ondo hartu arte. Edo agian hobeto berotu behar nuen? Egindakoa eginda dago. Aurrera. Suitzako zurezko etxeen artean goaz. Milaka korrikalari. Heidi etorri zait burura. Nire Pedro baina, Euskal Herrian geratu da 😂
Laugarren kilometro inguruan hanka bakarra daukan mutil bat aurreratu dut. Hori da indarra! Bejondeizula! Ez dago buruak gainditu ezin duen mugarik, bai horixe! 💪
Harrituta noa jendearen janzkera ikusita. Nola egin dezakete korrika horrenbeste arroparekin? Eguraldi makurrarengatik badaezpadako material kit-a eramatera behartu gaituzte bai, baina irteeratik dena soinean???? 2300 metro inguruan dago lasterketako puntu gorena eta lasterketa hasi aurretik abisu eman digute hotz dagoela. Nik dena daramat motxila txikian, baina ez soinean oraindik. Ondo gogoan daukat 2017an nolako hotza pasatu nuen OCCn atera nintzenean. Elur ura abuztu betean! Gaur ez zait gertatuko. Baina irteeran ez dago halako hotzik, nahiz ni hozbera izan berez. Baina tira, esandakoa, daflipat jendearekin. Gore tex sendoa, txanoa, eskularruak eta galtza luzeak! Ni praka motxetan noa, mahuka laburreko tixerta eta besoak erraz estaltzeko mangitoak. Honelako probetan oso garrantzitsua da materiala ondo aukeratzea. Modak asko agintzen duen garaiotan, ezinbestekoa da norberak erosoen daukana eramatea. Nik, adibidez, urte batzuetan izan dut arropa eta materialetan opari edo laguntza txikiren bat. Ezeresa eliteko korrikalariekin alderatuta, baina eskertzekoa nolanahi ere. Hala ere, arropa marka berarekin egiten dut beti korri. Eta nahiago det dirua horretan gastatu, oparitutako arroparekin deseroso joatea baino. For example, izugarri garrantzitsua da niretzat, joskurarik gabeko arropa izatea, arina, erraz lehortzen dena. Konpresio jantziak oso modan daude, estu-estu eramatekoak. Nik usaindu ere ezin ditut egin. Arropa estuak ito egiten nau. Baina “cauno es cauno” esaten zuen aitonak. Nik beti arropa arinak, ez oso estuak, arnasa ematen didatenak. Que corra el aire!
Lehen pausoetan nabaritu det ez noala oso indartsu. Ez da ahulezia, baina bai zorabio txiki moduko sentsazio bat. Ezaguna niretzat. Pajara edo txakalaldia ez da soilik janari faltagatik gertatzen, lo faltagatik ere bai. Niri gertatu izan zait, eskiatzen, gosaldu eta gutxira sekulako erorikoa nabaritzea. Lo faltagatik zela esan zidaten. Gaur ere antzekoa izango da. Horri gehitu behar diot tentsio bajukoak garela familian, eta beroaldietan edo estres uneetan asko zaindu behar degu gatz nibela. Eskerrak, Itziarrek esanda bezala, lasterketa aurretik olibak 🫒 jan ditudan! Bai, bai, azitunak! G2Hn horixe izan zen gehien jan nuena, anoa postu guztietan zeuden. Tripei kalterik ez, eta gatz txute galanta. Pon unas aceitunas en tu vida! Baina antza, gaur ez da nahikoa. 6 km markatzen ditu erlojuak, baina badakit gehiago direla, erloju honek ere eman ditu onenak eta aldatu beharra daukat. Karteltxo batean adierazita 500 metrora lehen anoa postua, 8. Kilometroan! Hau poza! Lasterketa laurdena kasik eginda eta orain nire salvavidasa egon dadin atzak gurutzatu behar.
-Bon jour! Coke?
- Oui!
Salvada! Bidoietako batean ura eta bestean coca cola. Ez dut sekula halako edaririk hartzen, azukre gehiegi dutelako, baina hain zuzen ere, lasterketa askotan txute hori behar izaten dugu. Duela 10 bat urte, Gasteizko mendietan oso zorabiatuta nindoan, lasterketa uztekotan, eta coca colak salbatu ninduen! Orain ere badakit txutea emango didala eta ez naiz larritzen. Jan-edana zaintzea ere ezinbestekoa da mendi lasterketetan. Denetan, baina luzeetan are gehiago. Horretan ere nork bere maniak. Nik fruta asko jaten det, gauza fresko eta arinak sartzen zaizkit. Barrita asko janez gero nazkatu egiten naiz, baina egia da gorputzak erraz barneratzen dituela. Barrita, gel eta edari isotonikoekin oso azkar berreskuratzen ditugu behar ditugun elikagai guztiak. Halakorik gabe, elikadura sistemak lan izugarria egin beharko luke jateko arrunta asimilatzen, gastu kalorikoari aurre egiteko. Beraz, pentsaezina da bokata eta frutarekin soilik lasterketak egitea. Bai behintzat niretzat. Baina honetan ere, onena, oreka. Barrita batzuk, bai, baina jateko arrunta ere bai. Sagarra, platanoa, meloia, sandia eta olibak jaten ditut nik gustura. Barritei dagokienez, veganoak hartzen saiatzen naiz, laktosarik gabekoak. Gominola antzeko batzuk eramaten ditut sarri. Lasterketa luzeagoetan, arroza, patata tortila eta etxean egindako sandwichak eraman izan ditut, G2hn esaterako.
Coca cola hartuta askoz hobeto noa. Coll de la Forclaz! Ederra lekua baina ez ada pitorik ikusten! Hotza eta euria. Zelako meritua animoak ematera inguratu diren hauek guztiek. Zer esanik ez antolakuntzako boluntarioek! Viva zuek! Laster hasi gara beheraka. Trient ingurura. Zelako polita hemengo baseliza larrosa, ikur bat UTMB lasterketan. Lokatz asko dago, eta harrigarriki ohi baino hobeto noa beheraka ere. Korrikalari batzuk aurreratu ditut. Ni beheraka korrikalariak aurreratzen!!???
Forclazen hotza nabaritu det eskuetan eta orain Coll de la Balme handia falta zaigu. Eskularruak eta zira atera ditut igoerari ekiteko. Trient atzean utzi eta 600 bat metroko igoera pikoa daukagu. Orain bai ondo! Etengabe ari naiz jan eta edaten eta jende asko aurreratu det. Gurasoak gosaltzen egongo dira honezkero. Busa hartu eta Chamonixera joango dira helmugara. Gurasoak zain, Mont Blanc azpiko helmugan! Honelako sentimenduak energia susperraldi bat dira lasterka zoazenean. Ahalegina eta sufrimendua arintzen dituzte. 2300 metroan dago Coll de la Balme. Iritsi aurretik jantzi det zira. Lekua zoragarria da baina gaur ez da pitorik ikusten. Haizea, hotza eta elur ura! Azken orduetako elur berria daukat inguruan! Abuztu amaieran eta eguraldi hau. No querias alta montaña? Pues toma alta montaña. Egia esan, nahiago det hau, iazko beroa baino. Iaz glaziarrak oso arriskutsu zeuden, arrakalak erabat agerian eta lur jauziak nonahi. Balme gainetik jaitsiera luze bat orain, Argentierrera bidean.
Mutil bat gerturatu zait, esanez oso gustura egin duela jaitsiera nire atzetik, enindolako bereziki azkar 😂 Jodete y baila! Tres bien! Jaitsiera luzea da, adi noa harri, sustrai eta bihurgune asko dagoelako. Orkatila ongi lotuta doa, baina zaindu beharra daukat. Herrixkara gerturatu ahala zintzarriak entzuten dira. Ez animalienak, jendearenak baizik. Alpeetan oso ohikoa da korrikalariak zintzarriekin animatzea. Zira gerrian lotu, anoa postuan bidoiak bete eta jatekoa hartu. Eta banoa aurrera. Aupa, loramen! Lau ordu pasatxo hasi garenetik eta buru-gorputzak zoragarri doaz. Asko estutu gabe. No pushing hard! Zertarako bada? Helburua Chamonixera iristea da, ahalik eta azkarren bai, baina ahalik eta osoen eta minik hartu gabe. Helmugan zain ditut gurasoak (eta gluten gabeko zerbeza 😉). Zati gorabeheratsu bat, eta han goian, elur-izotz mihi bat. Bossons glaziarra! Inconfundible! Ay ama, eso quiere decir que huele a Chamonix! 5 km baino ez! Inguruko korrikalariei min egiten diete gorabeherek. Niri, berriz, alde! Makilek izugarri laguntzen didate gainera. Andorrako mutil batekin egin dut lasterketa osoa. Makilarik gabe doa. Ezin dut ulertu. Aldapa guztietan bertikaletan eraman ohi dugun jarrera makurra hartuta. Uste det ahalegina ordaindu duela. Makilek asko laguntzen dute honelako lasterketetan, nire ustez. Azken lau kilometroak ordekan dira. Eta azken kilometro eta erdia Chamonixeko kale jendetsu ederretan. Joan den astelehenean Aneton, eta gaur, Mont Blanc inguruan korrika! Bizitza zoragarria da, batez ere, nahi duzuna egiten duzunean. Allez! Diosta jendeak kalean. Eta bat-batean “aupa ainhoa” ere bai. Euskaldunak! Zorabioak, hotzak eta minak ahazteko unea da helmuga. Azken 500 metroetan ikurrin bat ertzean, hor dira gurasoak! Forevertarrak! Ikurrina eman didate helmuga zeharkatzeko. S’il vous plait, please, prego. Ez dezatela esan, “Ainhoa Lendinez spanish runner”! Nire izena entzun det, baina naziotasunik ez. Mal menor. Ikurrina airean dudala sartu naiz. Irabazi izan banu baino zoriontsuago! 41. helmugan, 5. Nire kategorian (entre las viejis! Lagun batek dioen bezala). Zelako poza! Eta batez ere indartsu eta hustu gabe. Gurasoak pozarren daude eta ni are gehiago hau guztia eurekin bizi dezakedalako!
Bapo afalduta goaz ohera. Mendian korrika nindoala konturatu naiz mendi lasterketek zenbat on egiten didaten. Polemika handia eta kritika gogorrak jasotzen ditu kirol honek, mendizaletasunaren oinarriak eta baloreak zapaltzen ari delako askotan. Eta bat nator. Baina arazoa ez det uste kirola bera denik, gizakia baizik. Gizakiaren zabarkeria asezina. Beti esaten det gauza bera. Mendian korrika egitea naturala da, alpinista onenek egiten duten ariketa forman egoteko. Ochoa de Olzak egiten zuen, bere zakurrarekin. Ueli Steckek ere bai, eta beste hainbatek. Besterik da, ordea, publizitzateak, diruak eta bestelakoek ekarri duten degradazioa. Gizakia bere hutsean. Nik, ordea, aitortu behar dut, gauza on asko eman dizkidala. Batetik, lagunak. Bestetik, inoiz imajinatuko ez nituzkeen parajeak ezagutzea. Eta azkenik, eta batez ere, beldurrak gainditzen laguntzea. Erosotasun eremutik ateratzea denontzat da gogorra. Nire kasuan korrika egitea comfort zonatik ateratzea da. Beti. Errazena uztea litzateke, baina bizitzan dena bezala, kirolean ere, ez dago oparirik. Eta zerbait lortzeko, ahalegindu beharra dago. Ikasketak burutzeko, lanpostu bat lortzeko, maitatua izateko edo mendi bat igotzeko. Saiatu, ahalegindu, sufritu. Ez dago sekreturik. Mendia izugarri zaletasun fisikoa da, baina batez ere mentala. Inguruko askok esaten didate gogorra izan behar dela, hainbeste urtean, hainbeste mendi eta lasterketa egiteko. Ni pa dios. Hemen denok kaka ipurtzulotik. Denok dauzkagu beldurrak, nekeak eta egun txarrak. Horregatik esaten dut, mendi lasterketak, adibidez, nire kasuan, barne gatazkak eta beldurrak gainditzeko terapia ezin hobea direla. Gauza asko zaindu behar dira, faktore asko daude jokoan. Entrenamendua, jana, edana, materiala, osasuna, ibilbidea, eguraldia. Baina batez ere burua. Pentsamenduak eta osasun mentala zaindu ezean, alferrik dira gainerako guztiak. Nik neuk mindfullness ariketa moduan hartzen det. Azken batean, anoa postuak, boluntarioak eta abar egonagatik, lasterketetan, mendi irteera luzeetan, zeure burua da uneoro zurekin doan bakarra. Gorabehera asko izaten dira bidean, muturreko emozioak, poza eta nekea, eta horiek guztiak zuk zeuk baino ezin dituzu kudeatu. Horregatik, superazio ariketa izugarri mesedegarria da kirola. Uste det, denborez eta sailkapenez harago, geure barne borrokak gainditzea dela garaipenik onena. Bestela, ez dago helmugarik.
TURISMEO
Eguraldia oso pixkana ari da hobera egiten, mendi zuriak estalita jarraitzen du, lainopean, eta beraz, planak aldatu ditugu. Lasterketa osteko bi egunetan, Annecy eta Geneve bisitatu ditugu. 🤩
Annecyko lakua oso ezaguna da, eta hiriko alde zaharrak xarma berezia dauka. Izozki denda ugari han-hemen eta liburu denda zoragarriak. Irakurtzera gonbidatzen duten txokoak.
Ginebra, Geneve, handia eta trafiko askoko hiria iruditu zaigu. Lemans lakua izugarri eder eta zabala. Bertako suitzarrek ez daukate itsasoaren inbidiarik aintzira erraldoi honekin. Ur txorrota ezaguna ikusi dugu, munduko handiena, Jet d'eau.
Ni ez naiz hirizalea, ezta turista ona ere. Hara eta hona ibiltzeak nekatu egiten nau. Mendian korrika egiteak baino askoz gehiago 😂 Baina lasterketa osteko atseden egun hauetan izugarri ari naiz gozatzen leku berriak ikusten. Zorionez, ez dago jendetza handirik eta ez gara kalean gora eta behera ibili zaleak. Niri neroni ez zait asko gustatzen etxetik kanpo jatetxeetan jatea ere, jan-edana etxean prestatu eta aldean eramaten dugu, txoko polit bat aurkitu eta bertan jateko. Horrela bai, horrela “jasan” ditzaket mendirik gabe pare bat hiri-egun🥰😂
Etxera bidean, Mont Blanc laino artetik atera ote den ikusi nahi nuela esan diet gurasoei. Otra vez???? Dio aitak. Ezin lorik hartu, hiritik zuzenean, mendiari enegarren begirada eman gabe. Eta bat-batean agertu da. Bost bat segundo izan dira. Laino artean, irribarre txiki batekin bezala. Mont Blanc, zuri, eder, handi. Lehen aldiz, 2012an Chamonix zapaldu nuenetik maiteminduta naukan mendia. Bihar eguzkia aterako omen da Chamonixen. Hala dio iragarpenak. Por fin! “Orain bai, orain joan gaitezke ohera”, esan diet gurasoei🥰
MONT BLANC
Gaur bai, gaur laino artetik atera da Mont Blanc, eta mendi turismoaz gozatu ahal izan dugu. Lehen geldialdia Auguille du Midi. 3842 metroan eraikitako teleferikoa. Zer irizten diozue mendietan honelako azpiegiturak eraikitzeari? Gizakia nahinora helarazteko eraikuntzak dira? Baietz uste det, baina gaur, oso zoriontsu izan naiz amak, makulua eskuan, bertatik bertara ikusi ahal izan dituelako Mont Blanc, Cosmiques, Tour Ronde, Dent du Geant eta abar.
Askotan egon naiz Aguille du Midin, eta bertako ikuspegia amets bat iruditzen zait. Gaur enegarrenez hunkitu nau. Eskalatzaileak ikusi ditugu, alpinistak. Aguille eraiki zuteneko argazki antigoalekoak. Amari malkoak atera zaizkio, naturaren mirari eder hau ikusita. Glaziar amaigabeak, seracac, gendarmeak, ertzak eta hormatzarrak. Amazing!
Montenversera egin degu gero, Dru zoragarriarekin batera, Mer de Glace glaziarraren gainbehera ikustera. Klima aldaketa, gizakiaren arrasto beltzena. Naturaren gainbehera. Min begietan, min bihotzean.
Mendiko turismo-egunaren azken igoera Brevent gainera egin degu. Eskalatzaile ausartekin harrituta gurasoak, hormatzarrean zintzilik ikusi ditugunean. Zer esanik ez teleferikoan igo eta hegan jaisten ikusi ditugun paraxutistekin. “Sobredosis de telehuevos” (=telefericos 😂) gaur aitarentzat. Ez ditu gustuko honelako aparatu itxiak, kable batetik zintzilik eta lau mila metrora. Horrela esanda, entendible totalmente. 😅
Aitak egun osoa pasa du ahozabalik: pero de donde cuelgan esos? Pero y como van andando por ese glaciar? Entre seracs? Pero que rapido va este teleferico!!!!
Gaillandsen amaitu degu eguna. Eskalatzaileen paradisu txikian. Espainiako Vuelta ikusi degu, 6. etaparen azken kilometroak 🇪🇸 no comment. Baina txirrindularitza izugarri gustatzen zaigu. Txirrindularitza ere bai. Etapa amaituta, eskalatzaileei begira egon gara. Eta bereziki, 4 bat urteko haur bati. Tira, un casco con mini patas, colgando de una cuerda! Etorkizuneko Honnold, ezbairik gabe.
Eguneko azken argi izpiak gure etxetxoaren balkoian agortu ditugu. Mont Blanc inguruko menditzarrei begira, infusioa eskuan amak. Aita goiz oheratu da, mendiko egun gogorra izan degula esanda 😂 Oraindik kosta egiten zait sinistea. Bizitza eman zidatenekin Chamonixen! Erretinan eta bihotzean gordeta eramango degu bidaia hau. 16.a niretzat. Berezietan bereziena.
ARISTA COSMICOS-UTMB
Gutxi gorabeherako plan bat egina neukan aste honetarako, baina opari txiki bat neukan gordeta, balizkoen kutxan. Astroak lerrokatuz gero gauza zitekeena. Eta antza, izarrak nire alde jarrita, bizitzak erabaki du egokia zela nik hau bizitzea. Ostiralerako lagun gidari batek irteera bat proposatu zidan. Ez nituen gurasoak luzaroan utzi nahi eta Cosmicos ertza aipatu zidanean aurpegia alaitu zitzaidan. Duela bi urte egin nuen, eta zoragarria iruditu zitzaidan.
Argentinar bezero jator batek eta nik osatu dugu taldea. Bezperan gurasoekin baino lasaiago igo naiz Aguille du Midira. Ardura oraingoan gidariarena delakoan edo, ez horrenbeste nirea. Harrokeriarik gabe harro sentitzen naiz motxilan pioleta, kranpoiak eta kaskoa eramaten ditudanean. Zerbait “handia” egiten ari naizela sentituko banu bezala.
Eta honen inguruan asko pentsatu dut beti. Kontua ez da zer, ezpada norberak nola bizi duen zer hori. Esan nahi baita, Cosmicos ertza ez da Alpeetako ertz ikusgarriena, errazenetakoa izan liteke. Baina graduazio edo mailaketa hori nork jartzen du? Niretzat handia bada, erosotasun eremutik aterarazten banau. Zer axola dio Alpeetako ertzen rankinean lehena edo azkena izateak? Kontua da nik nola bizi dudan, nolako balioa ematen diodan. Eta niretzat bederen, hori da garrantzitsuena.
Aguille du Midiko izotz tunelak beti sortu dit zirrara. Hortik ateratzen direnak zerbait ederra egiten ari dira. Turista batzuk argazkiak egiten ari zaizkigu. Behin baino gehiagotan ikusi ditut mendizaleak hesitik, baina gaur ni naiz horietako bat. Hesiaren bestaldean, Aguille du Midiko ertz zoragarriari ekiteko prest. Atzo ni nengoen hesiaren bestaldean, alpinisten inbidiaz. Gaur gizon batek esan digu: que envidia dais! Disfrutad! Pribilegiatua sentitu naiz🥰
Hasi orduko elkarrizketa interesgarria sortu da sokakideen artean. Argentinarrak aitortu digu mendirik gabeko lautada batean jaio zela, erretzailea eta edan zalea zela orain urte gutxira arte, 120 kiloko mutil gazte bat. Osasuna kolokan jartzeraino. Hasta aqui! esan, eta bizimodua aldatu zuen arte. Elikadura aldatu, kirola bere bizitzan txertatu eta osasuna berreskuratzen hasi zen. Mendia, korrika eta eskalada. Irribarretsu doa. Lehen ertz txikiak inpresio handia eragin dio. Lehen urratsetan niri ere bai. Aurrena noa sokan, gehitu horri Chamonixetik Aguille du Midira 15 minutuan igo izanak ematen duen ostiakoa. Gehitu alde bietara eroriko latza daukazula, oinetan kranpoiak eta oin azpian elur eta izotz geruza maldatsu bat. Si te caes, ostia como un pan. No querias Alpes? Pues toma Alpes. “Al que le guste el durazno, que se banque la pelusa” dio argentinarrak. Bihotza lasterketa batean bezain azkar sentitzen dut.
Glaziar zoragarrian goaz, Tacul-i begira. Aldameneko mendi-orratzetan, eskalatzaileak ezinezko hormetan zintzilik. Eguzkitsu dago eguna. Dent du Geant, Jorasses, Tour Ronde… nola bizi liteke jendea paradisu hau ikusi gabe? Pozik noa, gurasoak etxean daude, baina atzo hau guztia erakutsi nien. Ahaztezina eurentzat. Mendizalea izateko ez daukazu zortzimilakoak eskalatu beharrik, nork bere eran bizi du mendizaletasuna. Eta badakit atzo ama oso mendizale sentitu zela bere begiz edertasun hau guztia ikusten eta sentitzen.
Cosmicos aterpearen oinetan prestatu gara ertza eskalatzeko. Duela bi urte askoz elur gutxiago zegoen. Eta horregatik, aurten oso ezberdin dago ertza. Aurten kranpoiekin eskalatuko dugu. Zirraragarria. Gidariak mila aholku eta azalpen ematen dizkigu: glaziarrean nola ibili, arrakalak nola hauteman, kranpoiak hormako zulo ezinezkoetan nola finkatu, eta destrepeak nola egin.
Mendizale asko ezagutu ditut mendi gidariarekin mendira sekula joango ez liratekeenak. Nik lau bat aldiz egin dut, eta esperientzia zoragarriak izan dira. Asko ikasi det guztiekin. “Yo no hago nada si no puedo hacerlo solo y por mis medios” Vale, errespetatzen det. Baina por esa regla de tres, Aizkorri eta ezer gutxiago egingo nuke nik. Labadora matxuratzen denean teknikariari deitzen diogu, autoarekin berdin, ilea mozteko ileapaindegia, eta abar eta abar. Mendi gidariena ez al da horiek bezain ofizio duin eta zilegizkoa? Edo geure lotsak agerian geratzen dira hau edo beste egiteko gidari bat hartu degula esateagatik? Eztabaida gai interesgarria.
Cosmicos ertzean lasai antzean noa. Hasierako urduritasunak utzita, argazkiak egiten ere bai, gidariak aukera ematen digunean. Zelako trebezia sokak erabiltzeko. Zelako trebezia bidea irakurtzeko. Bi aldeerara daukagu erorikoa, haitza, izotza, elurra, fisurak, terrazak eta txapak. Probatu ez duenak, ez daki zer den hau! Ama leihotik begira dago, badakit. Mezu bat bidali dit, laino txikiei puzka ari dela, guri bidea oztopa ez diezaguten. Ama baten sentimenduak, alaba menditzar horietan sokatik zintzilik dagoela jakinik.
Harrigarria da kranpoiak nola sartzen diren haitzean. Ertza amaitzerako, erabat ohituta gaude. “Xo tengo que reconocerle a vos, que me pixó el miedo en la primera arista” 😂 Jatorra argentinar sokalaguna. Bejondeiola! Lehen jarduera Alpeetan. Pozarren iritsi gara Aguille du Midiko terrazara. Mendiko turistek argazkiak egiten dituzte. Harrituta. Ertzetik terrazarako azken eskailera pikoa igotzen ari garela.
Gurasoei deitu diet, amaitu dugula esateko. Beherakoan, argazkiei begira, ohartu naiz, irribarrez egin dudala ertz osoa. Oso oso zorteduna naiz, hau egiteko aukera daukadalako. Oso zorteduna. Eskertuta nago oso bizitzari.
Dutxatu eta entsalada eder bat jan ostean, UTMBko lasterketa nagusiaren hasiera ikustera joan gara gurasoak eta hirurok. Chamonix on fire! Arestian esan dut, mendizale askok gorrotoa diote aste honi Chamonixen. Korrikalariz beterik, zarata, korrika egiteko atuendoa, erlojuak eta kronoak, markak eta merchandaisina. Bai, asko da, jendetza, masifikazioa. Baina hau ere mendia bizitzeko beste modu bat izan liteke. Eta beste edozein modu bezain zilegi da, inguruari kalterik egin ezean.
Zona vip-ean gaude. Ni neu udaletxeko balkoian, irteera arkuaren gain-gainean! Gurasoak hesian, lehen ilaran. Ama hunkituta dago, badakit. Eurek hau ikustea nahi nuen, lasterketa asko daudelako munduan, baina bakarrak ematen diolako buelta Mont Blanci. Hemen munduko korrikalari onenak daude, 46 orduko epean mendi zuriari buelta osoa emateko gogoz. 2000 korrikalari inguru, 170 kilometro gorabeheratsutan murgiltzeko prest. Musika hunkigarria eta txaloak. Hau ezin da deskribatu, bizi egin behar da. Hainbat aldiz izan naiz lasterketa honetan, eta bai, berezia da.
Nire palkotik agurtu ditut gurasoak, lagun korrikalariak. Eta goizean Cosmicosen bezala, irribarrez nagoela ohartu naiz. Uneoro. Goizean eskalatzen bezain zoriontsu, orain, munduko lasterketa handienaren lekuko. Oso zorteduna naiz. Gurasoei aste hau guztia eskaini nahi nien, odol berekoak izanik, banekielako nire sentimenduak eurek ere biziko zituztela.
Azken eguna lasterketa jarraitzen igaro dugu. Afaldu bitartean, oheratu aurretik, gosaritan eta bazkaritan. Donde van ahora? Galdetzen du aitak uneoro. Lagun asko ikusi ditut azken urteotan Chamonixeko helmuga zeharkatzen. Aurten Maite Maiorak bosgarren amaitu du. Chapeau! 🙌
La vida son momentos. Eta asteon ehunka momentu gogoangarri izan ditugu. Ahaztezinak. Erlojuaren menpe bizi garen garaiotan, patxadaz hitz egiteko beta izan dugu, orduari erreparatu gabe. Elkarrizketa amaigabeak Mont Blanci begira. Gurasoekin. Honek ez dauka preziorik. Gurasoek ez dute ahaztuko aste hau, eta nik ere ez. Zoriontsu izateko osagai guztiak. Mendi lasterketa bat, mendiko turismoa, alpinismo pixka bat, maite duzun jendea, maite zaituena. Konfiantza. Maitasuna. Haserreak. Urduritasuna. Bihotz taupadak azkartuta. Glutenik gabeko zerbezak, arnoa eta laktosarik gabeko jana. Kranpoiak, pioleta, soka eta mosketoiak. Pintxazo bat autoan. Teleferikoak, trenak eta “mal de alturak”. 25 metro koadroko lolekua eta Mont Blanc. Eta zuk? Zer behar duzu zoriontsu izateko? 🤩🏔️
AZKEN HITZAK
Etxera iritsi berri. Malkotan agurtu dugu elkar. Sentimendu uholdea. Esker onez, gurasoek bizitzan zehar emandakoa eskertu nahirik sortu zen bidaia hau, eta bete da ametsa. Resaka emozionala edukiko det, edukitzen ari naiz. 12 orduko hizketaldiak joan-etorriko bidaian. Lasterketa amaitu eta gurasoak helmugan zain. Annecy eta Geneveko turismo egunak. Aguille du Midi, Mer de Glace eta Brevent. UTMB lasterketaren hasiera eta jarraipena. Arista Cosmiques. Gure apartamentu bikaina Tacul-i begira. Gurasoak Alpeetan! Ezin da hitzez azaldu. Bizi egin behar da. Amak esan dit mila irudi, momentu eta sentimendu dauzkala bihotzean iltzatuta. Nik ere bai. Erabat beteta itzuli naiz. Bihotza maitasunez gainezka, eta motxila, mendiko motxila, ilusio eta erronka berriz josita. Aita eta ama, izugarri maite zaituztet. Ilargiraino, joan eta etorri, bide zaharretik. Zelako zortea Elgoibarren bizi garela, elkarren ondoan, Karakatepean.