Páginas

lunes, 22 de enero de 2018

EUSKAL MENDIZALETASUNAREN XXII. GALA

EUSKAL MENDIZALETASUNAREN XXII. GALA
2018ko otsailaren 16an

XXII GALA DEL MONTAÑISMO VASCO
16 de febrero de 2018

Palacio de Congresos EUROPA Biltzar-Jauregia. Vitoria-Gasteiz




domingo, 21 de enero de 2018

Ausa Gaztelu Olakosaitik: bi bide ezberdin ibilbide berean

Anaia eta biok beti esan izan dugu Ausa Gaztelu Txindokiren itzalpeko mendi ahaztua dela. Goierri eta Txindokiko talaia itzela izan arren, Txindokiren ospe eta itzala oso luzeak dira. Urrutitik datorren mendizaleak bi mendi hauen artean Txindoki aukeratzea ulergarria bada ere, kronika honekin Ausa Gazteluk bisita bat merezi duela aldarrikatu nahi dut.

Orendain herria eta Ausa Gazteluren gailurra.


Kronika honetan Olakosaitik Ausa Gaztelura gehien jarraitzen diren bideak ezagutzeko aukera dago.

Igoeran, Olakosaien dagoen “Akapulko” aterpearen ondoko iturriaren atzetik mendian gora hasi eta, malda gogor bat igo ondoren, Olakosaitik Ausa Gazteluren hegoaldeko lepora doan pistara iritsiko gara.

Pista 150 metro inguru jarraitu ondoren, aska baten ondoan utzi eta berriro ere mendian gora hasiko gara Ausa Gazteluren gailurra defendatzen duen harkaitz horma eskuinetik inguratu eta, hegoaldetik datorren ohiko bidearekin bat egin ondoren, gailurrera zailtasunik gabe iristeko. Bide hau zuzenagoa egin daitekeen arren, kronika honetan proposatutako teknikoki errazagoa dela esango nuke, eskuak inongo momentuan erabili gabe igotzeko aukera ematen duena.

Ausa Gazteluko buzoietako bat, Txindokik talaia paregabea.


Jaitsiera, Ausa Gazteluren hego-mendebaldeko aurpegiko ohiko bidetik egina dago, Olakosaitik Ausa Gazteluko hegoaldeko lepora arte doan pista hartu eta abiapuntura itzultzeko. Jaitsiera gozoa da, Txindoki eta Aizkorriko ikusmiraz gozatzeko aukera aparta ematen duena.

Ausa Gazteluko beste buzoia, hemendik Aizkorriren ikusmira itzela da.


IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 5,6 kilometro.
- Punturik baxuena: Larraitz, 425 metro.
- Punturik altuena: Ausa Gaztelu, 904 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 525 metro.
- Igotako mendiak: 1.
- Ura: Olakosaien dagoen “Akapulko” elkartearen ondoan iturria dago.
- Zailtasuna: Ibilbideak ez dauka zailtasun teknikorik baina jaitsieraren lehen metroetan arretaz ibili beharko dugu, batez ere harkaitza bustia badago.
- Eramandako materiala: Ez dugu aparteko materialik beharko.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Oinez lasai-lasai, argazkiak egiteko eta atseden hartzeko denbora hartuz, igoera eta jaitsiera ia bi orduetan bete nuen. Arin-arin eta gelditu gabe ia denbora erdian egin daiteke.

IBILBIDEA DESKARGATZEKO

Ibildea mugibili web orritik deskargatu nahi baduzue.




Ibildea wikiloc web orritik deskargatu nahi baduzue.


Powered by Wikiloc




Olakosaiko aparkalekura iristeko zein bide jarraitu behar den jakin nahi baduzue hemen klik egin dezakezue.

Ibilbide honen inguruko argazki eta informazio gehiagorako hemen klik egin dezakezue.


viernes, 19 de enero de 2018

LUNADA. Una miel y media disfrutando


Otro jueves mas que la meteo nos permite disfrutar de lo que mas nos gusta, la nieve. Y el dia acompaña, con cielo despejado, algo de viento en las cotas altas, bien de nieve, y una temperatura alta, mirando el mes que estamos.
No obstante, las informaciones son de que la nieve esta muy buena, menos pesada que otras veces a pesar de la lluvia del dia anterior.
Como tampoco hay nada mas que contar, mejor ir a la entrada, que resumen perfectamente en imagenes lo poco que me dio tiempo a hacer en algo mas de 1h….
https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2018/01/18/lunada-una-miel-y-media-disfrutando/

lunes, 15 de enero de 2018

Erlo eskiekin: Denboraldi hasera

Erlo ez da eskiatzeko lekurik aproposena. Ibilbidea gora beheratsua da, eta eskiatzen gehiago disfrutatuko genuke igoera zuzenago batekin, ondoren jeitsiera ere zuzenagoa litzatekelako. Goi partean haitz asko dago, eta elur dexente behar da eskixak ez markatzeko. Halere, etxetik gertuen daukagun mendi altuena da, eta elur baldintza onak daudenean plazer handi bat da bertan eskiatu ahal izatea.
Aurten denboraldia bertan hasteko zortea eduki dut. Pirukeriak blogean ikusi ditzakezue argazki batzuk eta kontakizun labur bat
http://pirukeriak.blogspot.com.es/2018/01/denboraldi-hasera-erlon_11.html


jueves, 11 de enero de 2018

Neguarekin proiektu berriak

Neguarekin eta elurrarekin batera, banator berriz ere. Aurten ere mendian eskiekin gozatzeko proiektuz eta ilusioz betetako urtea dator. Aurreko urtearen haritik, guk, baina baita ezagunek ere egin zituzten erreferentziak hartu, eta ea ibilbide luze eta dotore batzuk egiteko gai garen.



Pirukeriak blogean ikusi ditzakezue negurako ideia batzuk. Negu on!!

jueves, 4 de enero de 2018

Lunada. De la ruta del mes a salvar los muebles


Buenas espectativas tenia hasta la noche anterior, en la que me digne a visitar las 2 webcams que tenemos este año los usuarios de Lunada. Mucho verde y poco blanco (hablo de hierba y de nieve)
https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2018/01/03/lunada-de-la-ruta-del-mes-a-salvar-los-muebles/