Iaz Ziordian, Ziordiako ezproi famatuaren eskuinean, dagoeneko ekipatuta zituen "
Irati" eta "
Birra Moretti" bideen artean, Javier Barbarin eta Gerardo Bilbaorekin batera, Antxon Gorrotxategik "Rock Circus" bidea ekipatu zuen. 2016ko urrian Iñaki Zuzak bere "
mendia eta eskalada" blogean argitara eman zuenetik irrikitan geunden bide hau eskalatzeko, txirrindu berria oparitu dioten haurra kalean estreinatzeko gogoz izaten den moduan.
BIDEAREN DATU BATZUK
Luzera: 240 metro.
Luzeak: 6.
Nork irekia: Antxon Gorrotxategi, Javier Barbarin eta Gerardo Bilbao, 2016an.
Zailtasuna: 5c+. Luzez-luze: 1ºL: II-III (25 m), 2ºL: 5b+ (55 m), 3ºL: 4b-4c (45 m), 4ªL: II (20 m), 5ºL: 5c+ (50 m) eta 6ºL: 5b (45 m).
Orientazioa: Ekialdea, hala ere eguzkiak jotzen duenean bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 15-20 minutu.
Jaitsiera: Bidea amaitzen den lekutik ekialdera doa jaitsiera, harrobiraino puntu gorri eta mugarriz adierazita dago. Ziordiako harrobia erditik zeharkatzen denez, bide hau harrobia itxita dagoenean bakarrik eskalatzea komeni da, hau da, jaiegunetan, bertako langileei lanean lasai utzi eta egiten diren leherketek duten arriskuagatik. Bidea amaitzen den lekutik kotxera 45 minutu inguru pasako ditugu lasai ibiliz gero.
Erabilitako materiala: 60 metroetako bi soka, luzera ezberdinetako 14 express zinta (15 eraman arren), zintak bilguneetarako eta bi zinta harkaitz-zubietatik pasatzeko (harkaitz-zubi gehienak soka edota kordinoekin babestuak daude, pentsatzen dut denborak aurrera egin ahala material gehiago eraman beharko dela). Alien semaforoa (baita grisa ere) eta Limcam gorri eta horia eraman arren, ez genituen erabili. Walkie-talkie pare bat eramatea ere gomendagarria izan daiteke bilguneen artean oihuka ez aritzeko.
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: 2h25'.
BIDEAREN KROKISA
Bidearen nondik-norakoak.
Bidearen krokisa zehatzago.
Informazio eta argazki gehiagorako:
http://www.smithyrenbloga.com/2017/04/ziordia-rock-circus-bidea-240-m-5c.html