Urte eta erdi inguru da elikadura errotik eta erabat aldatu nuela. Aldaketa horrek, neurri handi batean, bizitza bera ere aldatu zidala esango nuke. Ordutik elikadura aholkuak ematen saiatu naiz inguruko lagun eta senideei; ez, noski, arlo honetan daukadan jakituragatik, baizik eta nik neuk bizitako esperientzia kontatuz, zerbait laguntzeko asmoz. Testu hau idaztera animatu naiz, agian zuetako askorentzat ere lagungarri izan daitekeelako honen berri ematea. Norbaiten jakinmina pizten badut, edo norbaiti argi pixka bat ematen badiot, aski eta sobera izango da niretzat (zuen ohar, iruzkin eta galderak jasotzeko gogoz: loramen@dantzan.com).
Aldaketaren jatorria
2015eko abenduaren 31 zen, Bergaran Sansiltrail lasterketa amaitu berritan. Eskuin hankan min handia nabaritzen hasi nintzen. Biharamunean, ahizpari aipatu nion hankako berri. Gogordurak zirela uste genuen. Baina nola liteke, egunero korrika egitera ohituta egonik, gogordurak edukitzea? Denborak aurrera egin ahala, mina areagotuz joan zen. Fisioarengana joan eta ziatika antzeko zerbait zela esan zidan. Berehala hasi nuen tratamendua harekin. Ordurako mina izugarri areagotu zitzaidan, eta ezin nuen korrika egin. Oinez ere kostata ibiltzen nintzen, eta korrika egin ezin nuenez, mendiko eskian asetzen nuen grina. Fisioak samurtzen zuen oinazea, baina saioa amaitu, eta ordu gutxira itzultzen zitzaidan.
eroriz ikasten da oinez
(OCC, UTMB, 2017)
2016ko otsailean iritsi nintzen Itziar Gonzalez de Arribaren eskuetara. Kasualitate hutsa izan zen, edo patua, agian. Urteak neramatzan burdina-anemiarekin borrokan eta, hainbat mediku eta fisiorekin aritu ostean, harengana joatea gomendatu zidaten. Eta joan ginen, ni neu, anemia eta ziatika.
Hitzordu hark bizitza aldatu zidala esaten badut, askok usteko dute gehiegi esaten ari naizela. Ondo ezagutzen nautenek badakite mugarria izan dela niretzat.
Ziatika eta hesteetako inflamazioa
Ordura arte han-hemen egindako analisi eta probarik ez zidan eskatu Itziarrek. Aldiz, galdeketa zorrotz eta zehatza egin zidan. Amaren haurdunaldiko kontuekin hasi, eta egungo egoera emozionalera bitarteko guztiaz galdetu zidan: pasatako gaixotasunak, hartutako botikak, azalaren eta atzazalen kolorea, ilearen indarra, hilekoa, bizimodua, eta noski, elikadura ohiturak.
Ziatika hesteetako inflamaziotik zetorkidala esan zidan, eta hesteetako inflamazioa estresak eta elikadura desegokiak sortu zidatela, urteen joanean. Anemiari dagokionez, nolabait nigan txertatuta dagoela ikusi zuen, kronikoa balitz bezala. Gorputzak ez du ongi xurgatzen burdina, eta kirolaren ondorioz, indizeak ohi baino gehiago jaisten dira.
Itziar nutrizionista da, fisioterapeuta eta osteopata. Harekin lanean hasi eta oso gutxira, iraganean geratu ziren ziatika, digestio txarrak eta bestelakoak. Anemiarena oraindik ez dugu lortu erabat osatzea, baina bidean goaz.
"Ez dago dieta miragarririk. Ez begetarianoa, ez makrobiotikoa, ez beganoa. Nork bere ezaugarriak ditu, horregatik elikadurak ere norberaren neurrikoa, egokitua izan behar du beti". Horixe esan zidan Itziarrek, horregatik sinetsi nuen hasieratik berarengan.
Ez dago dieta miragarririk, baina zenbait ohitura guztiontzat dira baliogarri.
->Gomendio orokorrak (edonorentzat):
-Otorduen ordutegia finkatu
-Gehienez ere 4 ordu ezer jan gabe
-Afariak goiz eta arin (21:00 baino lehen)
-8 ordu lo egin (00:00 aurretik lotaratu)
-Egunean ordubeteko ariketa fisiko aerobikoa (astean 4 aldiz gutxienez)
-Azkenburukorik ez (egun berezietan izan ezik)
Elikadura osasuntsua
->Nire dieta (kirol anaerobikoa eta anemia-ziatika arazoen neurrira egindakoa):
Debekatutakoak (inflamazioa sortzen dutenak): esnekiak, kafea, txerrikiak, frijituak, glutena, ogia, garia, artua, azukreak, laranja, marrubiak, kiwia, eztia, zukuak, freskagarriak, jaki industrialak, txokolatea (beltza izan ezik).
Gosaria:
Esnatu orduko tumo arnasketa.
-Itsasoko ura (trago bat baraurik)
-Kukicha tea + Kuzu + Umeboshi + limoi ura
-Arroz esnea + arroz integrala + mijo + platanoa / sagarra + kanela + Curcuma + Jengibre
Hamaiketakoa:
-Fruta, arroz /sarrazeno tortak, atuna, sardinak, aguakatea, indioilarra...
-Infusioa
Bazkaria:
1. platera: Barazkiak lurrunetan egosita / purea + patata egosia/arroza/arroz-pasta osagarri
2. platera: Oilasko haragia / arrautzak (tortila, nahaskiak...) / arraina
Infusioa
Askaria:

Afaria:
-Barazkiak: menestra, zopa, purea, kremak...
-Arraina, oilasko haragia, arrautzak (nahaskiak, tortilak)
Suplementazioa
Anemiarengatik batetik, eta kirolarengatik bestetik, kontua da Itziarrek zenbat elikagai gehigarri hartzea gomendatu zidala. Itziarrek Nutergia nutrizio etxearekin egiten du lan eta nik ere haien produktuak hartzeko zortea daukat aurten. Hauek dira nik hartzen ditudan gehigarriak, lasterketen eta entrenamenduen aurretik eta ostean:
Sekula ez naiz izan pilulak eta botikak hartzeko zalea, baina produktu hauen osagarriak naturalak dira, eta horrek ematen didan bermean sinetsita, anemiari eta kirolak gorputzean eragindako galerari aurre egiten ari gara.
Itziarrekin hasitako bideari esker, sukaldean dantzan hasi naiz pixkanaka. Nire errezetak ikusteko: loramen
Oreka emozionala eta osasuna
Bizitzan dena iristen omen da iritsi behar duenean, eta niri ere hala gertatu zait nonbait. Itziarrekin lantzen hastearekin batera ezagutu nuen Urko Arozena ere. Entrenamendu mentala lantzen hasi nintzen harekin, hain juxtu ere, Itziarrek diagnostikatutako estresa eta bizitzako bestelako egoerak (kirolean, lanean, lagun artean, familian...) kudeatzen ikasteko.
Yoga eta meditazioa lantzeko lehen urratsak egin nituen harekin, eta batez ere, pentsamenduak gidatzen ikasi. Gure pentsamenduak eta gu geu garena bereizten irakatsi zidan Urkok. Hura ezagutu aurretik, "non gogoa, han zangoa" bizi nintzen beti, baina zangoak iristen zirenerako gogoa beste nonbait zegoen jada, eta horrek etengabeko antsietatea sortzen zidan. Norberak aurkitu behar omen du meditatzeko modurik eraginkorrena, eta niretzat horixe da modurik onena: "non zangoa, han gogoa" egotea, alegia, orain eta hemen egoten saiatzea, beti. Harrigarria da ikustea nola uzten dion buruak une batez pentsatzeari, edo hobeto esanda, harrigarria da ikustea pentsamenduak gugandik nola urrutiratzen diren. Gu hemen, eta haiek han bereizteraino. Teknologia berriek eta bestelakoek kontzentrazioa izugarri galarazten digute, eta ez da erraza kontrolatzea. Orain eta hemen egotea kontzentratzeko teknika ezin hobea da niretzat (hala ere, ez dut beti lortzen). Urkok dioen bezala, orain eta hemen gaudenean ez dago arazorik, ez dagoelako geure burua zigortzeko iraganik, ezta antsietatea sortuko digun etorkizunik ere.
Atzo, gaur eta bihar
Elikadura eta kirola bezala, buruko osasuna zaintzea ezinbestekoa dela ohartu naiz azken urteotan. Eta horretarako, ez dago pilularik, kirolerako gorputza bezala, halaxe landu behar da egunero burua. Pertsonak gara, itsasoak bezala gora eta behera egiten dugu, eta gugan eragina duten mila faktore daude inguruan. Kanpoan gertatzen dena ezin dugu kontrolatu, harekiko gure jarrera bai. Gauza bakarra dago gure esku: gure jarrera. Horretaz konturatzeak asko lagundu zidan, ingurukoari horrenbeste garrantzia ez emateko, gertatzen dena (ona zein txarra) hobeto onartzeko, eta azken batean, zoriontsuago bizitzeko.
Material osagarria:
Lagungarri izan zaidan zenbat material duzu segidan, zuri ere lagungarri izango zaizulakoan:
Artikuluak eta webguneak:
Asignatura sobre la felicidad
Fisiogenómica
La mente es maravillosa
Entrenamendu mentala
Eduard Punset
Louise Hay
Cómo descubrir la misión de mi vida
Mito vegetariano
Esnekien inguruan
Meditazioa lantzeko audio gidak:
RESET - Meditación guiada por Suzanne Powell
Wim Hof Method
CAMBIA TU VIDA SANANDO TU MENTE - Louise Hay
Antonio Blay, Curso de Psicología de la Autorrealización
La dependencia emocional - Enric Corbera
Hastapen yoga:
Yoga hasiberrientzat
Oinarrizko yoga
Liburuak:
zer jan, hura izan
(Urresteiko ertza, 2017)
Ziatika eta hesteetako inflamazioa
Ordura arte han-hemen egindako analisi eta probarik ez zidan eskatu Itziarrek. Aldiz, galdeketa zorrotz eta zehatza egin zidan. Amaren haurdunaldiko kontuekin hasi, eta egungo egoera emozionalera bitarteko guztiaz galdetu zidan: pasatako gaixotasunak, hartutako botikak, azalaren eta atzazalen kolorea, ilearen indarra, hilekoa, bizimodua, eta noski, elikadura ohiturak.
gogoak noranahi bidaia zaitzake
(Karakate, 2018)
Ziatika hesteetako inflamaziotik zetorkidala esan zidan, eta hesteetako inflamazioa estresak eta elikadura desegokiak sortu zidatela, urteen joanean. Anemiari dagokionez, nolabait nigan txertatuta dagoela ikusi zuen, kronikoa balitz bezala. Gorputzak ez du ongi xurgatzen burdina, eta kirolaren ondorioz, indizeak ohi baino gehiago jaisten dira.
Itziar nutrizionista da, fisioterapeuta eta osteopata. Harekin lanean hasi eta oso gutxira, iraganean geratu ziren ziatika, digestio txarrak eta bestelakoak. Anemiarena oraindik ez dugu lortu erabat osatzea, baina bidean goaz.
"Ez dago dieta miragarririk. Ez begetarianoa, ez makrobiotikoa, ez beganoa. Nork bere ezaugarriak ditu, horregatik elikadurak ere norberaren neurrikoa, egokitua izan behar du beti". Horixe esan zidan Itziarrek, horregatik sinetsi nuen hasieratik berarengan.
ezin dugu ingurua aldatu, harekiko gure jarrera bai
(Maladeta, 2017)
Ez dago dieta miragarririk, baina zenbait ohitura guztiontzat dira baliogarri.
->Gomendio orokorrak (edonorentzat):
-Otorduen ordutegia finkatu
-Gehienez ere 4 ordu ezer jan gabe
-Afariak goiz eta arin (21:00 baino lehen)
-8 ordu lo egin (00:00 aurretik lotaratu)
-Egunean ordubeteko ariketa fisiko aerobikoa (astean 4 aldiz gutxienez)
-Azkenburukorik ez (egun berezietan izan ezik)
Saihestu beharreko elikagaiak | Jateko elikagaiak (garaian garaikoa eta ekologikoa) |
Esnekiak (animalienak eta eratorriak) | Jaki freskoak, prozesatu gabekoak |
Haragi gorria (txerrikiak) eta hestebeteak | Animalia proteina: oilasko haragia, untxia, indioilarra; arrain urdina edo txuria; arrautzak |
Artua, soja, eztia, txokolatea (beltza bada bai, neurrian) | Oliba olioa |
Frijituak, arrautzeztatuak, ogitan pasatuak | Osagarriak: curcuma, jengibre, azafraia, iltzea, erromeroa, ezkaia |
Azukrea eta azukredun jakiak: azukrea, sakarina, eztia, dextrosa, siropeak, freskagarriak, latako tomatea, gosaritarako zerealak, opilak eta gozoak, postreak, izozkiak... | Itziarrek noizbehinka hartzeko gomendatutako jogurt bakarra: laktosarik gabe jogurt natural gaingabetua (Kaiku)
|
Glutena eta irinak | Glutenik gabeko zerealak: quinoa, sarrazeno garia, arroz integrala, arroz gorria, arroz beltza, mijo |
Aurrez prestatutako jakiak, prozesatuak, izoztuak, ontziratuak, latakoak... | Fruitu lehorrak: almendra gordinak, intxaur gordinak, hur gordinak |
Frutak: laranja, kiwia eta azukre askodunak | Fruta (3 pieza egunean): sagarra, fruitu gorriak, granada, madaria, aguakatea, limoia (osorik zukuan baino hobeto, hamaiketakoan edo askaritarako, ez postre gisa) |
Azukredun edariak, gasdun edariak, zukuak, kafea, alkohola, teinadun edariak... | Arroz edariak, infusioak: yogui tea, rooibos, canela, jengibrea, zaldi buztana, erromeroa |
Legamiak | |
Barazkiak eta ortuariak: tomatea, piperra, alberjinia | Algak, perretxikoak, onddoak |
zurekin beti egongo den pertsona bakarra, zu
(Aizkorri)
besteengan gustatzen ez zaiguna, gure ispilua
(Mont Blanc, 2013)
->Nire dieta (kirol anaerobikoa eta anemia-ziatika arazoen neurrira egindakoa):
Debekatutakoak (inflamazioa sortzen dutenak): esnekiak, kafea, txerrikiak, frijituak, glutena, ogia, garia, artua, azukreak, laranja, marrubiak, kiwia, eztia, zukuak, freskagarriak, jaki industrialak, txokolatea (beltza izan ezik).
Gosaria:
Esnatu orduko tumo arnasketa.
-Itsasoko ura (trago bat baraurik)
-Kukicha tea + Kuzu + Umeboshi + limoi ura
-Arroz esnea + arroz integrala + mijo + platanoa / sagarra + kanela + Curcuma + Jengibre
Hamaiketakoa:
-Fruta, arroz /sarrazeno tortak, atuna, sardinak, aguakatea, indioilarra...
-Infusioa
Bazkaria:
1. platera: Barazkiak lurrunetan egosita / purea + patata egosia/arroza/arroz-pasta osagarri
2. platera: Oilasko haragia / arrautzak (tortila, nahaskiak...) / arraina
Infusioa
Askaria:
-Fruta, arroz /sarrazeno tortak, atuna, sardinak, aguakatea, indioilarra...
-Infusioa
Afaria:
-Barazkiak: menestra, zopa, purea, kremak...
-Arraina, oilasko haragia, arrautzak (nahaskiak, tortilak)
Suplementazioa
Anemiarengatik batetik, eta kirolarengatik bestetik, kontua da Itziarrek zenbat elikagai gehigarri hartzea gomendatu zidala. Itziarrek Nutergia nutrizio etxearekin egiten du lan eta nik ere haien produktuak hartzeko zortea daukat aurten. Hauek dira nik hartzen ditudan gehigarriak, lasterketen eta entrenamenduen aurretik eta ostean:
Sekula ez naiz izan pilulak eta botikak hartzeko zalea, baina produktu hauen osagarriak naturalak dira, eta horrek ematen didan bermean sinetsita, anemiari eta kirolak gorputzean eragindako galerari aurre egiten ari gara.
tontorra pastelaren ginda da,
hura gabe ere, pastel osoa jan duzu (Ochoa de Olza)
(Txindoki, 2018)
Itziarrekin hasitako bideari esker, sukaldean dantzan hasi naiz pixkanaka. Nire errezetak ikusteko: loramen
azken hitza, mendiak
(Txindoki, 2018)
Oreka emozionala eta osasuna
Bizitzan dena iristen omen da iritsi behar duenean, eta niri ere hala gertatu zait nonbait. Itziarrekin lantzen hastearekin batera ezagutu nuen Urko Arozena ere. Entrenamendu mentala lantzen hasi nintzen harekin, hain juxtu ere, Itziarrek diagnostikatutako estresa eta bizitzako bestelako egoerak (kirolean, lanean, lagun artean, familian...) kudeatzen ikasteko.
Yoga eta meditazioa lantzeko lehen urratsak egin nituen harekin, eta batez ere, pentsamenduak gidatzen ikasi. Gure pentsamenduak eta gu geu garena bereizten irakatsi zidan Urkok. Hura ezagutu aurretik, "non gogoa, han zangoa" bizi nintzen beti, baina zangoak iristen zirenerako gogoa beste nonbait zegoen jada, eta horrek etengabeko antsietatea sortzen zidan. Norberak aurkitu behar omen du meditatzeko modurik eraginkorrena, eta niretzat horixe da modurik onena: "non zangoa, han gogoa" egotea, alegia, orain eta hemen egoten saiatzea, beti. Harrigarria da ikustea nola uzten dion buruak une batez pentsatzeari, edo hobeto esanda, harrigarria da ikustea pentsamenduak gugandik nola urrutiratzen diren. Gu hemen, eta haiek han bereizteraino. Teknologia berriek eta bestelakoek kontzentrazioa izugarri galarazten digute, eta ez da erraza kontrolatzea. Orain eta hemen egotea kontzentratzeko teknika ezin hobea da niretzat (hala ere, ez dut beti lortzen). Urkok dioen bezala, orain eta hemen gaudenean ez dago arazorik, ez dagoelako geure burua zigortzeko iraganik, ezta antsietatea sortuko digun etorkizunik ere.
orain eta hemen
(Lofoten, 2018)
Atzo, gaur eta bihar
Elikadura eta kirola bezala, buruko osasuna zaintzea ezinbestekoa dela ohartu naiz azken urteotan. Eta horretarako, ez dago pilularik, kirolerako gorputza bezala, halaxe landu behar da egunero burua. Pertsonak gara, itsasoak bezala gora eta behera egiten dugu, eta gugan eragina duten mila faktore daude inguruan. Kanpoan gertatzen dena ezin dugu kontrolatu, harekiko gure jarrera bai. Gauza bakarra dago gure esku: gure jarrera. Horretaz konturatzeak asko lagundu zidan, ingurukoari horrenbeste garrantzia ez emateko, gertatzen dena (ona zein txarra) hobeto onartzeko, eta azken batean, zoriontsuago bizitzeko.
pertsona zoriontsuak, besteez hitz egiteko beharrik ez
(Brèche de Roland, 2017)
Material osagarria:
Lagungarri izan zaidan zenbat material duzu segidan, zuri ere lagungarri izango zaizulakoan:
Artikuluak eta webguneak:
Asignatura sobre la felicidad
Fisiogenómica
La mente es maravillosa
Entrenamendu mentala
Eduard Punset
Louise Hay
Cómo descubrir la misión de mi vida
Mito vegetariano
Esnekien inguruan
Meditazioa lantzeko audio gidak:
RESET - Meditación guiada por Suzanne Powell
Wim Hof Method
CAMBIA TU VIDA SANANDO TU MENTE - Louise Hay
Antonio Blay, Curso de Psicología de la Autorrealización
La dependencia emocional - Enric Corbera
Hastapen yoga:
Yoga hasiberrientzat
Oinarrizko yoga
Liburuak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario