jueves, 29 de septiembre de 2016

Cotiella, Pirinioen atalaia

Badira mendi batzuk Piriniotan atalaia bezelakoak direnak, mendi altuenen lerrotik at geratzen direlako.

Cotiella Cruz mendatetik ikusia

2014ko abuztuan iparreko haizea sartuta, mendi altuenetan lainoa itsatsi zenez, Cotiella eta Turbon egitea pentsatu genuen. Eguraldi hau dagoenean, behatokia baino, lainoetaz ihes egiteko aukera izaten dira aparte dauden mendi berezi hauek. Kasu honetan Barbaruensetik egin genuen Cotiella, eta Pueyotik Turbon.
Hemen pirukeriak blogerako esteka: http://pirukeriak.blogspot.com.es/2014/10/cotiella-eta-turbon.html

2015eko abuztuan, berriz ere Cotiellara joateko plana egin genuen, baina oraingoan Planetik. Tontorrerako bidean piriniotako leku berezienetariko batetik pasatu nahi genuen, Basa de Moratik alegia.
Mendikatearen dimensioak hobeto ezagutu nahiean, buelta zirkularra egitea pentsatu genuen.
Hemen pirukeriak blogeko esteka: http://pirukeriak.blogspot.com.es/2016/09/cotiella-zirkularra-2015-08-09.html

Baina oraindik ere Atalaia honen bistez ezin izan dugu gozatu. Hurrengoan eguraldi onarekin joango gara, zin dagit.

No hay comentarios:

Publicar un comentario