lunes, 4 de enero de 2016

Els Ports - Gronsa Central, Paret Sud

Abenduko zubian Tarragona aldean ibili ginen, Els Ports-eko Parke Naturalean. Orain dela urte pare bat ezagutu nuen tokia da eta hasieratik gustokoa izan zait. Leku lasaia da, jende gutxi ibiltzen da eta paisaia aldetik oso polita da. 
Euskal Herritik hara joateko bidea ere ez da oso luzea. Autopistatik Zaragozara eta bertatik Alcañiz herritik pasata, 4:30h -5 h ingurutan iristen zara (hemendik Benasquera joatearen antzekoa da). Modu librean (doan) akanpatzeko tokia ere badu, bere iturri eta komunenik eta bertara gauez iristeak ez du suposatzen arazo handirik.


Gronsa Centraleko hego horma udazkenean eskalatzeko toki paregabea dugu. Oraindik bide gutxi irekita daude bertan, baina daudenak ongi ekipaturikoak dira. Hormak duen orientazioagatik eguzkiak bete betean ematen dio goiz goizetik eta, haizerik ez bada, kamisetan eskalatzeko aukera izaten da azaro edo abenduan. Nik bi bide proposatzen dizkizuet: Via dels aprenents eta Jo aqui no hi torno, biak Marisa Huguet eta Ismael Monsonis-ek ekipatutakoak.

Informazio gehiago euskaraz:
http://eskalatzeneus.blogspot.com.es/2016/01/els-ports-jo-aqui-no-hi-torno-5c-200-m.html
http://eskalatzeneus.blogspot.com.es/2014/11/els-ports-via-dels-aprenents-5c-240-m.html

Informazio gehiago gazteleraz:
http://eskalatzencas.blogspot.com.es/2016/01/els-ports-jo-aqui-no-hi-torno-5c-200-m.html
http://eskalatzencas.blogspot.com.es/2014/11/els-ports-via-dels-aprenents-5c-240-m.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario