viernes, 23 de octubre de 2015

Egino, "Susi" bidea, 200 metro, 5b




"Susi" bidea Antxon Gorrotxategik Eginoko haitzetan irekitako beste altxor bat da. Antxonek irekitako inguruko beste bideen antzera, bide ederra da, orokorrean harkaitz trinkoa duten plakak eskalatuz egiten dena, eta luze zailenetan larri izan ezkero "azeratzeko" aukera ematen dutena, aseguruak oso ongi jarriak daude eta. Bilguneak ere uztaiadun paraboltekin jarrita daude eta aseguruetatik aparte luze batean baino gehiagoan harkaitz zubietatik pasatako kordino, soka eta zintak aurkituko ditugu. Beste bideekin ere gertatzen den moduan, luze batzuetatik besteetara oinez zatiren bat edo beste egin beharko dugu, batez ere azken bi luzeetara iristeko, baina goiko plaken hasieran bidearen izena duten harritxoak jarri dituzte inguruko beste bideetako luzeekin ez nahasteko.

BIDEAREN DATU BATZUK

Luzera: 200 metro.
Luzeak: 6.
Zailtasuna: 5b. Luzez-luze: 1ºL: 4c (40 m), 2ºL: 5b (35 m), 3ºL: 4c (25 m), 4ªL: 5a (30 m), 5ªL: 5a (35 m) eta 6ªL: 3b (35 m).
Orientazioa: Hegoaldea, udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 20-25 minutu. "Udaberri" bidera doan bide berbera jarraitu behar da.
Jaitsiera: Eginoko bide hauetatik jarraitzen dena, hau da, Aztorea eta Usoatik jaisten den bidea jarraituz. Bidearen amaieratik kotxera 35-40 minutu inguru pasako dugu.
Eramandako materiala: 60 metroetako bi soka, luzera ezberdinetako 15 express zinta eta zinta luze batzuk bilguneetarako. Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneetan oihuka ez aritzeko. Bidea erabat ekipatua dago.
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: 2 ordu eta 40 minutu.

BIDEAREN KROKISA

Urdinez hurbilketa, gorriz eskalada eta berdez jaitsierako bideak margotu ditut.


Krokisa zehatzago. Berdez oinez egiten diren zatiak ikusi daitezke.





Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/10/egino-susi-bidea-200-metro-5b-20151017.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario