jueves, 6 de agosto de 2015

Ref. Bachimaña - Muro de la Cascada

Denbora nahikotxo granitoan eskalatu gabe eta opor egunak aprobetxatuz Panticosa aldera hurbiltzea erabaki genuen. Azken urte hauetan Sendero Límite taldeko kideek zailtasun ertaineko hainbat bide ireki eta ekipatu dituzte bertan eta horietako bi edo hiru egiteko asmoarekin hurbildu ginen.
Panticosako Balnearioan bertan bi bide polit eta nahiko errazak daude. Biak oso ongi ekipatutakoak: “Vía del Nano” eta “Espolón Rebollón”. GR-11 bideari jarraituz, Bachimañako aterperako igoerako bidean bada beste bide bat. Agian inguru hauetako guztietatik errazena: “Arista Mogli”. Azkenik, aterpe azpian dagoen zirkoan Sendero Límitekoek 5 bide ireki eta ekipatu dituzte. Horietatik "Espolón del Pino" eta "Vía del diedro" egin genituen. Hirugarren bat ere egiteko asmoa genuen, "Viaje por el muro" izenekoa, baina eguraldi aldaketak ez zigun utzi.



"Espolón del Pino"
Euskaraz: http://eskalatzeneus.blogspot.com.es/2015/08/ref-bachimana-espolon-del-pino-5b-260-m.html
Castellano: http://eskalatzencas.blogspot.com.es/2015/08/ref-bachimana-espolon-del-pino-5b-260-m.html

"Vía del Diedro"
Euskaraz: http://eskalatzeneus.blogspot.com.es/2015/08/ref-bachimana-via-del-diedro-5c-200-m.html
Castellano: http://eskalatzencas.blogspot.com.es/2015/08/ref-bachimana-via-del-diedro-5c-200-m.html


No hay comentarios:

Publicar un comentario